26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Dena den Lizardiren ustez olerkariak herrien Pizkunde mogimenduetan duen zeregin nagusiak

aintzakotzat hartzen baditugu, logika osoz, pentsatu behar da Lizardik moldaturiko "mintzo landu

elertitsua"k bere eskuera eta gustu literarioaren ikutua ez ezik, helburu horiei begira sorturiko taxua

ere izango duela .

Horregatik, segidan azalduko diren kanon estetikoaren oinarri teorikoak bi alderdi hauek

hartuko dituzte kontutan, izan ere, oinarritzat hartuko ditugun artikuluetan bere gustu pertsonalaren

irizpidea eta euskal estetikak eskatzen duen kanonaren irizpideak ageri bait dira zutabetzat .

Aitzolen hitzez esateko Lizardiren "kanon estetiko" berriak, hots, haren olerkigintzak dituen

moldaerak zenbait artikulutan zehar adieraziriko ideia edo teoria literariotan oinarriturik daude .

Ez du ordea, "poetika" teoriko oso bat eratzen, tamalez. Ideia poetiko solteak dira,

irakurlearentzat eginiko gogoetak, baina ideia horiek elkarrekiko duten adostasunak eta orekak haren

ideia poetiko nagusienen lerroak zedarritzeko adinako materiala eskaintzen diote ikerlariari .

Beraz, ideia sare hori eratzea eta nabarmeneraztea izango da gure helburua Lizardiren kanon

estetikoaren oinarri teorikoei buruzko kapitulu honetan .

Hiru ardatz nagusiren inguruan biltzen dira ideia poetiko horiek :

3 .1 . Poesia eta errealitatearen arteko harremana .

3 .2 . Poetaren sentimendua eta endeleguaren arteko oreka .

3 .3 . Euskal hizkuntzaren berezko egitura eta kanon estetikoaren trinkozaletasuna.

Hiru ideia ardatz hauek aidez aurretik ohartu nahi nuke ez ditudala poetika osotzat jotzen,

Lizardiren olerkigintzaren azterketak beste zenbait kontzepziok hauek adinako garrantzia dutela

froga lezake . Baina, ene ustez, Lizardiren artikuluek haren ideia poetikoak isladatzen dituzte, haren

poetikaren alderdi konkretu batzuk besterik ez badira ere .

Bereziki interesgarriak iruditzen zaizkit, berak aipatu zituenak hauek direlako eta ez besteak.

Besterik gabe gaurko ikuspuntutik begibistakoak izaten ez diren lehentasunak zituela erakusten dutela

deritzot, eta, ondorioz, Lizardiren poesigintzak berarentzat eta garaikoentzat zituen konnotazioak

hobeki ezagutzen lagun diezagukete .

3 .1 . POESIA ETA ERREALITATEAREN ARTEKO HARREMANA

3 .1 .0 . Sarrera

Poeta izatea zer den azaltzen ari delarik, ikusi dugu Lizardiren ustez olerkariak bizitzaren

panoramari erreparatu eta era harrigarria, sublimadorea den ikuspuntu batetik ikusiz aurkezten digula

irakurleoi . Eguneroko gauza arruntetatik urrea ateratzea da bere zeregina eta bere ingurukoei hori

dastatzera ematea. Beraz, olerkariak errealitatearekiko duen harreman horretan definituko da

Lizardik aukeratua duen "prisma sublimador" delako hori . Ondorioz, atal honetan dugun zeregina

errealitate edo bizitzaren panoramarekin Lizardik, olerkari gisa, duen harremana azaltzea da.

3 .1 .1 . Olerkiaren ikuspuntu sublimatzailea eta errealitatea

Ikusia dugu, zeharka bada ere, garaiko gizartean Lizardik aipatzen duen olerkariaren mintzoaren

faltsutasunari buruz eginiko aipamena: "beti mintzo aizun" ornen zen olerkia "Olermen irakite"n

dioen bezala, eta "El poeta" delakoan berriz, olerkariak aurkezten duen bizitzaren ikuskera

1 28

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!