26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Barietateaz gain, gutxi erabilitako edo bereziki berak propio olerki horietarako asmaturiko

ahapaldi moldeak erabiltzen ditu . "Sabino poeta" deritzan artikuluan dioen moduan, agian urriegia

zeritzolako euskal literaturan kondairan zehar zoritutakoei 108 .

Ugaritasun honek, bestalde, zera adierazten du, metrika alorreko janzkera Lizardirentzat ez zela

mamia adierazteko egitura formal hutsa, gaiaren beraren adierazle baizik ; beraz, hautatzen zuen

molde metrikoak gaiarekiko funtsezko lotura eta egokitasuna behar zuen . Oinarrizko balio estetikoa

egozten zion autoreak . Orixek zenbait hitzalditan adieraziriko irizpide nagusiari jarraikiz,

beharbada,

"Los versos usados hoy día solo valen ( . . .) para cantados, no para declamados . Propongo, pues, la

siguiente que no me parece descabellada : igual amplitud de escala con igual cadencia" . ( . . .) La

prosodia y la sintaxis, o dicho de otra manera, la parte musical y la ideológica son tan una cosa en

nuestra lengua, que no se puede de ordinario faltar a la una sin que sufra la otra" 109,

1 .5 3.2. Errima bikoitzak eta gurutzatu gabeak nagusi

Ahapaldi hauetan zerabilen errima gehienetan bi puntukoa da . Bereziki landuak dituen Urte-

Giroak olerkietan eta Eusko Bidaztiarena delakoetan bakarrik egiten ditu 3, 4 edo 5 errima berdin .

Errima gurutzatuak ere erabiltzen ditu, Parisko Txolarre delakoan bezala, baina gehienetan puntu parea

elkarren jarraian ageri da euskal olerkigintza tradiziozko eta herrikoian ohizkoa den moduan .

1.5.3.3. Molde txikiaren zaletasuna

Halako molde jakin baten aldeko zaletasunik agertzen badu, molde txikien aldekoa da batez

ere . Jadanik adierazia utzi dugu Lizardik gehienik erabili zuen ahapaldi mota lauko txikia dela, eta

kontaketari ekinez gero, ikus daiteke Lizardiren Biotz-Begietango 21 olerkiei, gaztaroko 19ak eta

helduaroko l5ak (Maitearen apurñoak barne harturik), beraz, 55 olerkietatik lOetan molde txikia

edo haren aldakia erabili zuela ikus daiteke .

Molde nagusia edo lauko nagusia, berriz, lau olerkitan bakarrik erabili zuen . Halere, molde

txikiaz gain, silaba kopuru bera duten ahapaldiak erabili zituen gehien eta errima gurutzatua zuten ala

ez alde batera uzten badugu, zortzi olerkitan erabili zuen, nahiz se¡, hamar, hamaika, hamabi edo

hamalau silabako bertsoak izan . Beraz, hauxe dugu Lizardik molde txikian hurrena gehienik maite

zuen ahapaldi mota . Ahapaldi mota honetan Biotzean min dut delakoaren sarrera eta amaiera diren

hamar silabatako bi ahapaldiak aide batera utzirik, errima dute bertso guztiek parezka, eta elkarren

segidan batipat .

Beraz, eta honen ondorioz esan behar dugu Lizardik molde txikia maite zuela, Juan Mari

Lekuonak dioskunez, "hemistikio Iaburrek lehentasuna dute Lizardiren estrofagintzan, hamar silaba

dituen errimarik gabeko bertso-lerroari arreta estetikorik jartzen ez diola" 110 .

1.5.3.4. Molde ezberdinen konbinaketa

Lizardik, lehen ondorio gisa aipatu dugun barietatearen amorez, ahapaldi moldeak sarritan ez

erabiltzeaz gain, olerki beraren barruan sarritan aldatzen du ahapaldi moldea, ezohizko moldeen

108

109

110

"Nos limitaremos a decir que, por su natural, tiende a la independencia, a la creación y combinación de metros que

agraden a su oído, sin curarse de moldes consagrados por cl exiguo caudal de nuestra anterior poesía" LIZARDI, X . ;

"Sabino poeta" in Euzkadi, 1931-11-25, 1 . or. ; K-L 348. or.

ORIXE; "El acento vasco" in RIEV, IX, 1918, 12-13 . or.

LEKUONA, J.M. ; "Lizardiren eskema metrikoak eta puntuak", 86 . or.

2 2 9

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!