26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

zangalatrauez gain, Lizardiren erritmoar nortasun berezia ematen dioten lau baliapide erritmiko

aipatu behar dira, bereziki : aliterazioa, anafora, errepikapena eta korrelazioa .

1.4.5.1. Aliterazioa

Juan Mari Lekuonak bezala, Jean Cohenek ere aliterazioaren izaera zedarritzerakoan errimarekiko

harremanetan jartzen du, bere ustez, errimarenaren antzerako baliapidea da, hizkuntzak bere baitan

dituen ezaugarri fonikoez baliatzen bait da homofonia efektuak sortzeko, errimak bertsoz kanpoko

aldetik diharduelarik, eta aliterazioak barruko aldetik .

Bestalde, gogora arazten digu olerkia olerki denetik erabili den baliapidea dela eta bereziki

errimarik erabiltzen ez duten hizkuntzetan erabilera zabalagoa izaten duela . Aliterazioak izan

dezakeen helburuaz diharduelarik, berriz, errepikapenaren efektu musikalaren arrazoia baztertuz,

helburu adierazlea, espresiboa ote duen planteatzen du, hainbat azterlek bilatu duren sinbolismo

fonetikoaren arloko azterlanak, batez ere bokaleen sinbolismoari dagozkionak aipatzen dituelarik .

Azkenik, errimaz esan duen modúan, aliterazioak ere, Cohenen ustez, ohizko mintzairaren

aurkako araua edo efektua sortzea du helburutzat :

"En el discurso prosaico es molesta cualquier rima, cualquier aliteración, y el escritor se esfuerza

con la mayor naturalidad por evitarlas . Por el contrario el verso las busca, y hasta hace de la rima una

regla constitutiva . La única conclusión que de tales hechos se desprende es la de que la versificación no

tiene más que una función negativa : su norma es la antinorma del lenguaje corriente . Éste realiza su

función a través de un máximo de diferenciación . El verso parece encargado de realizar una

indiferenciación. El fonema, que no funciona en la lengua más que como rasgo distintivo, en poesía

funciona en sentido exactamente inverso" 79 .

Lizardiren Biotz-Begietan liburuko olerkien azterketa egiten du Juan Mari Lekuonak

aliterazioaren presentzia erabatekoa aurkitu du olerki nagusietan Xabiertxoren Eriotza kenduta . Juan

Mari Lekuonaren ustez, hain zuzen ere aliterazioak Lizardik errimaren alorrean dukeen "hutsunea"

betetzera dator :

«Poemen erdietan baino gehiagotan hoskidetza nabaria agertzen da Lizardiren estrofagintzan .

Beraz, errimaz atzeragoko hoskidetzak badirudi osatu egiten duela bete-beteko errimen hutsunea,

erizpide estetikoaren garrantzia errima onean eta aliterazioan jartzen duela, bata bestearen

osagarri" 80 .

Juan Mari Lekuonak egiten duen aliterazioen azterketen ondorioek erakusten duten praktikaren

arabera esan daiteke Lizardik aliterazioak egiteko joerarik handiena puntua edo errima ematen duen

bertso-lerroan duela, hain zuzen ere zehazki esanez, Biotz-Begietan liburuko 21 olerkietatik 10etan

aurkitzen du Juan Mari Lekuonak . Hauexek dira, izan ere, Lekuonak errima eta aliterazioa Lizardiren

olerkietan "puntua" kontzeptua erabiltzearen oinarria eskaintzen diotenak .

Gainerakoan, beste bost olerkitan etenaldien aurreko partean hoskidetza zailagoa dutenak, beraz

aliterazioaren arloan goragoko maila luketenak aipatzen ditu : Agur, Zuaitz etzana, Baso Itzal, Ondar

Gorri eta Gure mintzo . Atal berezi batean aipatzen du Bizia lo, "molde desberdineko hemistikioen

erabilera libreak dakarren hoskidetza zailagoa" duelako . Eta Sagar-lore izango litzateke errima eta

aliterazioen aldetik ugaritasun gehiena aurkezten duena, hots, erritmorik markatuena duena .

Horiexek dira beraz, errimaren eta aliterazioen baliakuntzaz erritmorik markatuena dutenak .

Beste zenbaitetan aliterazioek eragin handirik ez dutenean, erritmoa errimaren konplexotasunak

orekatzen du, esate baterako, Aldakeri eta Parisko Txolarrek, errima gurutzatuak dituzte, eta aide

79 COHEN, J .; Estructura del lenguaje poético, 87 . or.

80 LEKUONA, J.M. ; "Lizardiren eskema metrikoak eta puntuak", 87 . or.

208

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!