26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

pertsonalean oinarriturik, Lizardiren lirikari buruzko azterketa orokorrari ekiteko beharrezko ziren

langai guztiak eskura lehen aldiz eskura zeudela iruditu zitzaidan .

1 .2. METODOLOGIAREN JUSTIFIKAZIOA ETA AZTERLANAREN MUGAK

1 .2 .1 . Lizardiri buruzko azterlanen artean kokatzea

Lizardiren idazlen literarioari buruzko azterketetan ez da gehienetan ingurumaria, aktibitate

kultural politiko eta literarioaren arteko harremana aintzakotzat hartu izan. Ene ustez, berriz,

ingurumari horrekiko harremanean eta dialektikan berrezartzeak Lizardiren obrak sortu zenean zuen

zentzua berreskuratzen eta haren poetikaren zantzu nagusiak ezagutzen lagun dezake .

Alde batetik, barne muin-muineko lirika egin zuen idazle honen baldintzapenak eta munduikuskera

jaso nahi izan ditut lan honetan . Sarritan, alderdi hau gaingiroki aztertu izan da, benetako

azterketari ekin baino lehenagoko konpromiso huts bat besterik ez balitz bezala . Horregatik, eta

guda aurreko olerkarien belaunaldiari buruzko azterketak behar bezain zehatzak eta dokumentaziorik

gabe egin izanaren ondorioz, sarritan gure garaiari dagozkion aurreiritziez epaitua izan da idazle

honen ekintza pertsonala, kulturala eta politikoa.

Beraz, Lizardiren obraren testuinguruari, hots, biografia, jarrera politiko, kultural eta munduikuskera

ahalik eta gehien aztertzeari garrantzitsua iritzi diot, haren poetika edo ideia poetikoen

taxuerak garaiko joerekiko harremanean eta kontrastean bereziki nabarmenerazten bait ditu alderdi

jakingarri zenbait .

Jose María Agirre "Xabier Lizardi"ren giza-nortasun eta pertsonalitate literarioari egingo zaion

lehen hurbilketa honetan gure helburua idazleak eta haren idazlanak izan zituen baldintzapen

pertsonalak, sozialak, kulturalak eta literarioak ezagutzera ematea da, haren poetika pertsonalaren

eraikuntza azaldu eta justifikatzen dutela uste dugun heinean .

Ingurumariari buruzko azterketetan ohizkoa izan ohi den egilearen bizitza datuak, ingurumari

kulturala eta literarioaren azalpenak, lehen idazlanen argitaralpenak etabarrek badute kasu honetan

zeresan berezia, aide batetik eta nagusiki, Lizardi poeta liriko bat delako eta bere bizitzari eta

ideiei eragin zioten faktoreak ongi ezagutzeak haren obra hobeto ulertzen eta nabarmentzen lagun bait

dezakete, munduan kokatzeko era baten berri ematen bait dute .

Bestetik berriz, Lizardi guda aurreko idazlea da, eta garai hari buruzko bibliografia Sarasolak

dioen 7 moduan ugaria bada ere, gutxitan dago garaiko dokumentu eta lekukotzetan oinarritua .

Halaxe, Lizardiri buruz gehienik ezagutzen den guda osteko bibliografiak haren irudiaren

alderdi batzuk azpimarratu eta beste batzuk itzalean utzi ditu, sarritan balorazio kritikoak kritikoen

aurreiritzi ideiologikoak edo jarrera ikonokiasten lekuko baizik ez direlarik .

Jarrera goraipatzaileak nahiz gaitzesleak benetako Lizardi idazleaz, bere ingurumarian kokaturik

benetan zenaz eta zituen asmoez ez ikusiarena eginik ihardun dute, ene ustez, gaurko perspektibatik

ikusirik Lizardiren idazlanak izan duen harrera arrakastatsuaren errainuan eta hari buruz ezagutzen

diren datu eskasen irudi topikoan fidaturik .

Ibon Sarasolaren iritziko naiz ni ere Lizardiri buruzko bibliografia zabala izanarren M"Lizardiz

ezer gutti dakigu"la esaten duenean 8 . Hala ere, 1978an Sarasolak hitz horiek argitaratu mueriez

geroztik egoki hornitua da Lizardiri buruzko bibliografia, zorionez .

7

8

SARASOLA, I . ; « Lizardiren poemagintzaren aide formalen estudio batetarako" in Homenaje a Julio Caro Baroja,

Centro de Investigaciones Sociológicas, Madrid, 1978, 953 . or.

Ibidem, 953 . or.

4

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!