26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Krisialdi honi irtenbide bat bilatzeari ekiten dio eta haren ideia poetikoetan zehatz-mehatz

isladaturik dago zein bide duen hautetsia krisialdi horri erantzuna emateko : gizarte berriari, mundu

berriaren beharkizunei egokituko zaion poetika egin behar da, aldi berean errotik euskalduna izango

dena .

3 .1 . POEMAGINTZA KULTOA

Literatura kultoaren bidea hautatu du berak, euskal kulturak bizirik iraun ahal izateko nahitaezko

duela oharturik, eta herri-literatura berak baino hobekiago egin lezaketenak badirela aitortuz . Orixe

aipatu zuen zehazki zeregin horretarako .

Lehen eta bigarren atalean hizkuntzaren egoera soziolinguistikoaren eta euskararen gaitasun

espresiboa frogatu beharraren koordenatan harturik, literatura kulto horrek egin dugun azterketan

azaldu dugunez, gauzatze konkreto nahastezinak ditu . Lehenik, maila metriko-fonikoan, neurkeramodu

finko eta segurua bilatzen du eta horregatik Sabino Aranaren arau metrikoen erabilera ahalik

zehatzen eta zorrotzenari ekiten dio .

Irakurlegoak erreferentzia ziur bat behar bait du irakurtzerakoan egin beharreko loturez,

salbuespenez, etabar . Ikusi dugu olerkien bertsio ezberdinen artean arauen erabileran gero eta

perfekzio maila handiagoa nabaritzen dela, salbuespenen erabilera erabat murriztuz, eta bokale

loturak direla eta esaldi ordena aldaketetara ere joaz.

Era berean, bere ustez euskal poesia idatzirako egin gabe dagoela deritzoten erritmoa sortu

beharra dago, bertsolarien kantuzkoa ez bezalakoa izango dena, eta aldi berean, azentuetan

oinarrituriko gaztelaniaren erritmoaren menpekotasunetik askatuko duena . Errezitatuz ere bai, baina

bereziki testu idatziaren -bidez adieraziko den olerkigintza - sortu nahi du : horregatik ematen die

horrenbesteko garrantzia osagarri erritmikoen moldaketei . Errima zaindua bai, baina ez ugaria,

zangalatrau adierazkorra, aliterazio, paralelismo, anafora eta lelo, korrelazioen eta antzerako

baliapide erritmiko ezberdinez lorturiko ereskitasuna, belarriaren atsegintasuna bilatzen du,

adimenerari helerazi nahi zaion mezua eragotzi gabe .

Doinuaren eztitasuna da helburua : maila foniko hutsezko baliapideez ez ezik, ideien eta irudien

azalpen estrategikoaz, ahapaldi eraketa eta multzokatze era konnotatiboaz ere bilatzen du eztitasun

hori.

Erritmoaren eten eta geldiune direnen adierazbidetzat darabiltzan zeinu ortografikoen

zehaztasuna ere aipagarria da : komak, puntuak, puntu suspentsiboak . . . Olerkigintza kultoa, idatzia

egin nahi duela adierazten dute . Esate baterako, erritmo hausle diren parentesiei eta intzisoak

sarrerazteko balio dioten marrei berebiziko garrantzia ematen die eta olerkien bertsio batetik

bestera arlo honi dagozkion ñabardurak eransten ditu . Bertsifikatze-modu hauxe izan zen kritikoen

ustez Lizardiren berrikuntzaren alderdirik originaleetako

moldes de versificación, inventados por el autor" 11 .

bat : "la factura irrepochable de nuevos

Maila morfo-sintaktikoan poetika kultoaren adierazle nabariak dira kultismoak edo "higatu

gabeko hitzak", hitz eratorri eta elkartu berriak, arkaismoak, hiperbatona, intziso ugariak, erreferente

aldaketak . . . Hizkuntz elaborazioan euskal olerkigintzan batere arrunta ez den mugetaraino jo zuen ;

bere garaiko eta batez ere gerraosteko literaturaren panoraman txundigarria egiten den askatasunaz

jokatu zuela suma daiteke, euskararen adieraz gaitasunaren frogantzan, euskaraz pertinenteak izan ez

diren adierak eta fiabardurak adierazteko lehian inguruko hizkuntza kultoekiko parekotasuna bilatu

zuelarik.

11 JAUREGI, L, "JAUTARKOL" ; "Un gran poeta vasco" in Euzkadi,1932-Cr8, 1 . or.

33 5

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!