26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

obenak ; . . . garratza bai-da eztisuba baño! . . .

Bildur-izan nintzan, Jaunoi, bai-nekiyelako,

tximist-ostotsaren jabe, Zu zeundela goyan . . ."

(1917)

b) "Beldurrez ninduzun, Yauna, banekielako . . .

(YE 5-9, 17) (1932)

a) "Ta zeu asperkunde-tximist ikaragarriya

uste nula, begizjo nuban goya, izu-izirik . . ."

(1917)

b) "Ta zure zigorbidezko oiñaztarri larria

usterik, yo dizut begiz ortzia, izu-izuna . . ."

(YE 9-10, 17) (1932)

Zutanoa eta "nor zaitut?" -en gisako aditz molde etikoak lehen-lehenik prosazko idazlanetan

aurkitzen dira . 1928ko lehen kazetari-lanetan "izadiaren ezkutukiak dituzu oiek" edo "orra nun

nagokizuten ni, ." 1 5 2 bezalako tratamendua erabili zuen irakurlearekiko .

Biotz-Begietan liburuan agertzen diren olerkietan 1930koa den Biotzean min dut olerkia da

zutanoa tratamendu etikoaren erabilera sarrerazia duen lehena, gero datoz Baso-Itzal (1931), Ondar

Gorri eta Izotz ondoko Iguzkikoak .

"Bultza naute barrura

nir-nir aunitz argi . . .

ordia-antzo sar nazu,

begi-lauso ta urgun" (BMD 64-68, 123)

"Beroak zapalduta datza oro :

bizidun,landare,aitz eta soro .

Muskerra ta artoa dagotzu soilki

eguzki gorritan ezin izerdi" (BI 23-26, 157)

"Berriro igo nauzu ene mendira . . ." (OG 11, 165)

"negu-gau ozkarbien

izotz-ondorena

berriz, bakarra duzu :

denetan emeena!" (101 21-24, 199)

"Ordun yeixi nazu lezera;

nork gere muiñean dugun itzalera" (GM 15-16, 207)

Orixek aipatzen dituen Asaba zaarren baratzako "Nor zaitut ?" edo "Bizi ote dut?" bezalakoetan

aditz laguntzailearen bidez pertsona gramatikalen artean objetiboki ez dagoen "ukaite"zko harreman

sortzea da Lizardik sarritan darabilen teknika .

Esate baterako, Sabino Aranaren gorasarrez diharduen Gure mintzo olerkian :

"Il zaarki bizi dugun gizona!" (GM 9, 207)

Guk bizi dugula ez dago esaterik objetiboki, berez bizitzen da bakoitza, baina erabilera

metaforiko hau euskara kolokialean ezaguna da .

Aldakeri olerkian irakur genezakeen esaldi honetan indar poetiko berezia du jokaera honek :

152 LIZARDI, X. ; "orra nun nagokizuten ni" in "Astirik galdu nahi dutenentzat" in Argia, 365 ; 1928-2-12, 1 . or .

275

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!