26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

hain zuzen ere, erlijoari zegokion enmienda horixe izan zen Madrileko Korteetan Lizarrako Estatutua

ez onartu izanaren arrazoia, Konstituzioaren aurkakoa bait zen .

Beraz, bigarren estatutu bat egituratzeari ekin behar izan zitzaion . Azkenik, 1932ko ekainaren

19an hauteskundeak egin zirelarik eta Nafarroan izan ezik gainerako probintzietan erabateko

onarpena lortu zuelarik .

Ingurumari politiko gatazkatsu eta aldakor honetan kokatzen da Lizardiren 1931-32ko zenbait

gutun pertsonal . Lehenengo hiru gutunak 89 1931 . urtearen amaiera eta 1932 .aren hasieran kokatzen

dira. Lizarrako Estatutuaz hitzegiten dute, haren porrotaldiaz, eta bigarren estatutua osatzeari buruz .

Esate baterako, 1931ko azaroaren 24ko lehen gutuna Bizkai Buru Batzarreko lehendakariari

zuzendua dago eta bigarren estatutua osatzeko aurre-bilerak non eta nola egin aipatzen du, honetan

berak zuen zeregina frogatzen duelarik .

Bigarrena aldiz, Jose Antonio Agirreri zuzendurik dago eta 1932ko Otsailaren 7an dataturik 90 .

Gipuzku Buru Batzarreko hiru burukideen, Barrena, Barriola eta Lizardi beraren arteko bilera baten

berri ematen dio Gasteizko Estatutua osatuko duten zenbait punturi buruzko adostasuna adieraziz, eta

hartan jarriak dituzten itxaropenak aipatuz .

Azkenik, sail hau osatzen duen hirugarren gutuna datarik gabea da, baina 1932ko martxoa eta

ekaina bitartekoa izan behar du aipatzen dituen gaiengatik . Bigarren estatutua amaitutzat ematen du

eta haren aldeko propaganda kanpainarekin egiten ari denaz Gipuzku Buru Batzarreko agintariek

duten susmoa adierazten dio 9 1 .

Lizardik Gasteizko estatutuaren prestaketan izan zuen zerikusiaren lekukotza ematen diguten hiru

gutun hauekin batera, garrantzitsuak dira era berean, beste zenbaiten artean esaterako, 1932ko urte

hasierako datarik gabeko Bizkai Buru Batzarraren zirkular batek Alderdiaren Idazkaritza edo Bulego

Orokor bat sortzeko premiaz dihardu, geroago, 1932ko Apirilaren 5ean Polikarpo Barrenak

Lizardiri bidalirikoak, aldiz, Jose Maria Agirre bera Gipuzkoako Idazkaritza sortu berriaren

partaide izendatuz bidaliriko ziurtagiria, Mikel Urreta eta Mikel Mendizabalekin batera izango

duelarik kargu hori 9 2 .

Alderdi barruko Lizardiren betebeharrak eta zereginak isladatzen dituzten gutun hauen artean

interesgarrienak 93 Aita Segundo Bilbaok 1931 -9-30an bidaliriko gutuna eta Lizardik 1932-6-13an

bidaliriko erantzuna dira. Bi gutun hauen tarte luzean lehen Estatutuaren eta bigarrenaren arteko gorabehera

politikoak gertatu ziren eta gutun horri eskerrak jakin dezakegu Lizardik gertakari horiei

buruz zuen iritzia eta ikuspuntua . Gutunez azaldu zitkion Formosan zegoen apaiz horri, bere familia

eta lagunei buruzko beste zenbait gora-beheren arrean .

Gutun horretan esaten dituenak irakurri ondoren, egoki dirudi pentsatzea benetan Anjel Zelaietak

"Lizardiren pentsamolde nagusiak" delakoan 9 4 , Lizardi politiko posibilistatzat jotzen duenean

arrazoi osoa duela.

89

90

91

92

93

94

Ikus 15, 19, 20, 26 eta 27 . Dokumentuak "Lizardiren Eskutitzak" eranskinean .

Ikus «Lizardiren Eskutitzak" Eranskinean, 15 . Dok .

Ibide,n, 20 . Dokumentua.

Ibidem, 21 . Dokumentua.

Ikus «Lizardiren Eskutitzak" eranskina . 26 eta 27 Dokumentuak . Lizardiren alderdiarekiko betebeharren berri

zehatza ematen duten beste zenbait gutun pertsonalen artean, esate baterako, 1831-10-28an Lizardik GBBko

lehendakari den Polikarpo Barrenar¡ propagandan erabiltzekoa eta Aitzolek erredaktatua izan den idazti bat

aipatzen dio, haren kopia ere batera bidali diolarik . 10 ., 11 . eta 12 Dokumentuak .

ZELAIETA, A . ; "Lizardiren pentsamolde nagusiak" in LETE, X . ; ZELAIETA, A; LERTXUNDI, A., Xabier

Lizardi. Olerkari eta prosúta, Jakin, Aranrzazu-Oinati, 1974, 52-59. or .

32

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!