26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Olerkiaren lehen ahapaldietan "Arto musker,/ mendi, baserri zaharrak ; ale gorriz/ abaildutako

sagarrak :" aipatzen ditu . Baita aurrerago, "soroan zut" dagoen nekazaria ere. Horregatik azken

ahapaldiak, Gongoraren azken bertsoak bezala, agur esaten die olerkian zehar aipaturiko osagarri

nagusei:

"Baiñan . . . ezin :

beeko bear goriak

narama . . . Agur

soro, saltar, mendiak! . . ."

(BuL 25-29, 93)

1 .5 . AHAPALDIAK ETA OLERKIAREN ERAIKETA METRIKO-FONIKOA

1 .5 .1 . Zedarripena

Lizardiren ahapaldiei buruzko azterketa atal hau irekitzerakoan, euskal metrikaren beste

gakoetako baten aipamena egin behar da, besterik ez bada ere, definizio gisa erabiliko ditugun

irizpideak argitzeko eta nahasketarik sor ez dadin .

Jean Haritchelharrek 89 ahapaldi hitza onartzen du estrofa hitzaren ordezko gisa, nahiz eta

cuskaraz betidanik "kopla ", "bertsu" edo "bertset" deitu izan zaion . Izan ere, gaztelaniaz jatorri

berekoa den "verso" hitzak guretzat bertso-lerroa dena adierazteko balio bait du . Bertso-lerroak

berak ere ordea, ez du adiera finkoa euskal metrikan ; izan ere, ifarraldean eta hegoaldean bertsoak

idazteko bi tradizio ezberdin bait ditugu . Horregatik, lauko nagusia adibide gisa harten badugu,

ikusiko dugu ifarraldekoek 18 silabak 5/5/5/3A banaturik idazteko ohitura dutela, hegoaldekoak,

aldiz, 10/8A idatzi izan dugu betidanik, hots, eten nagusiari bakarrik erreparatuz .

Dena den, definizioz, neurri aldetiko kidetasuna duten, errima joko batez kateaturik dauden eta,

eskuarki, zentzu osoa duten bertso-lerro multzoak osatzen du ahapaldia . Horregatik, ohitura izan da

betidanik ahapaldiak elkarren artean zuriuneak utziz idaztekoa .

Euskal olerkigintza idatzian kantutegietako ahapaldi moldeak hartzea izan da ohizkoena, edo

bestela, kanta berriak euskal ahozko olerkigintzan, erromantzeetan, kopletan eta abarretan erabilitako

moldee¡ letra berriak ezartzea . Izan ere, Lizardik berak "Sabino poeta" deritzan artikuluan eta

Arana-Goiriren zenbait olerkiri buruz ari delarik, lehengo doinuez baliatzean, olerkiar

aintzinakoaren oihartzunaren emotibitate berezia eransteaz gain, iraunarazteko eta erraz gogoratua

izateko erarik hoberena bait da :

"Quiero citar aún dos composiciones de Sabino bien conocidas de todos los patriotas .

"Itxarkundia" ejemplo a mi juicio típico del arte de Sabino para la adaptación de letras originales a

viejas melodías. Procedimiento que puso en práctica con clara visión, pues en efecto, es el medio más

emotivo y más seguro de propagar aquéllas" 90

Beraz, eta Oihenarte bezalako berritzaileak Espainiako eta Italiako metrika joerak euskal

olerkigintzan itsasteko salo bakartiak aide batera utzirik, ahozko literaturaren ahapaldiak eta

doinuak erabili dituzte batipat olerkariek beren neurtitzák egiteko .

89 HARITCHELHAR, J . ; Le poète souletin Pierre Topet-Etchahun (1786-1862), 474 . or .

90 LIZARDI, X. ; "Sabino poeta" in Euzkadi,1931-11-25,1 . or. ; K-L 348 . or.

2 1 9

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!