26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Lizardiren poetikari buruz ata¡ honetan zehaztuko dugun lirikaren berezko kontzeptismoaren

ardatza, euskal hizkuntzaren egitura morfo-sintaktikoari berez dagokion trinkozaletasunaren

irizpideaz elkartuz sorturiko nolabaiteko "teoría poetikoak" arrakasta izan zuela dirudi . Aitzolek

zioen moduan, kontzeptismo edo trinkozaletasunaren estetika horren oinarriak oso subjetiboak,

Lizardirenak eta ez besterenak dira. Eta irizpide pertsonalez sorturiko estilo baten kanona osatzen

dute .

Teorizazio personal eta oso pertsonalean oinarrituriko eredua da, baina, Aitzolen hitzek

adierazten dutenez eta zenbait olerkariren lanek frogatzen duenez, arrakasta berezia, idazleen arteko

onespena zuen .

Bestalde, Lizardik literatur-mintzaira edo, zehazki mintzatuz, bereziki lirikarako asmaturiko

hizkuntza honen autonomia aldarrikatzen zuela dakigularik, Aitzolek ausarkeria semantikoez

diharduenean euskal abangoardiak hartu dituen bide lizarditarrak arbuiatzen ari da, hots, hitzen

esanahia aldatu zabaldu edo murriztu, hitzen balore sintaktikoa aldatu, izena dena adjetibo gisa

erabili eta abar . Irakurleari lana zaildu egin zaio honda eta hortik bide datoz Aitzolen kezka

nagusiak .

2 .3 .4 . Lizardiren kanon estetikoa garaiko literatur ingurumarian

2.3.4.1 . Lizardiren estetika norma-hauslea da

Jon Kortazarrek bere tesian Lizardiren hizkuntzari buruz diharduelarik, hizkuntzarekin jokatu

egiten badu ere, ez duela norma Lauaxetaren moduan hausten dioenean, ez dut uste garaiko norma

linguistikoaz ari denik . Ez da honi dagokionez Lauaxeta ausartago, ene ustez .

Metaforizazioan bai ordea, Lizardik sorturiko imajinek elkarrekin kateatzeko eta esanahi

orokorragoak, halako errealitate alegoriko berriak sortzeko duten joerari esker konkretoagoak bait

dira . Hizkuntzaren norma haustearen beraren aldetik, ordea, Lizardi da askeago zalantzarik gabe

azterketaren arloan frogatzen ahaleginduko prenez, eta garaiko ingurumari literarioan sortu zuen

lurrikarari erreparatzen badiogu, berriz, ukaezina da .

Aitzolek, euskara artifiziala eta naturaltasunik gabeaz, hitzen balore pertsonalaz esan berri

dituenak ilustratzeko Lizardiren hizkuntza poetiko autonomoak, morfosintaxian eta lexikoaren

arloan harturiko lizentziak, hots, norma-hausteetako batzuk ikustea komeni da .

Hitzek mintzaira arruntean, norma mintzatuan eta idatzian ohizkoa duten balorea eraldatu zituen

zenbait adibide aipa daitezke . Esate baterako,

"Ai, aren esku, laztankor igaz izana"(Ald 77, 51)

Kontestu honetan garbi dago Lizardik "igaz" hitzari ohizkoa ez den baloreren bat ematen diola,

ez du esan nahi "joan den urtean" itzulpenean "antaño" hitzez itzultzen denez . Lizardik "igaz" hitzaren

esanahia bere gogara aldatu duela pentsa daiteke . Ez da hala ordea, antzinako euskaraz ezaguna zen

azeptzio bat berreskuratu baizik ez zuen egin . Bai Azkuek eta bai Ixaka Lopez Mendizabalek beren

hiztegietan Lizardik erabiliriko azeptzioa jasoa dute .

"Igaz"ek "behiala" edo "garai batean" adberbioen esanahia izatea ez da XX. mendeko euskaran

eguneroko azeptzioa, beraz, hizkera mintzatuan duen balorea baztertu eta literatur hizkuntzan

sarrerazten du aintzinako euskaran zuen balorearekin . Horrekin esanahia ilundu eta Aitzolek

subjetibista eta arbitrario deitzen duen hizkuntza sortzen hasten da, baina Lizardirentzat eguneroko

hizkeratik aldendu eta mintzaira literarioa sublimatzeko balio duen hizkera sortuz doa, kasu honetan

arkaismo batez baliatzen delarik .

1 23

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!