26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

udazkenaren hasiera . Baina zehazkiago egiten dio erreferentzia Biotzean min dut olerkiaren enarak,

orduan udaberrian "haiek etorri garaiez" aldegina bait da amonatxoa .

2 .- Lehenengo bi ahapaldiek udazkena iragartzen duten bi elementu nagusien aipamena egiten

dure, Aldakeri poeman ere aipatu ziren bi ezaugarriak gainera: ostoak erortzea eta enarak aldegitea :

II

Uda yoan da. Marduldu zaizka mordoak

matsondoari. Beiñola

-egari mozkorra- yo du kaiola

gazteenik ildako ostoak .

Agur, iñarok . . . Ai, zuen kabi goxoa

berriz beterik daneko!. . .

Ai, zeiñen luze zuen urreneko

maitaldiaren beroa!. . .

(Ald . 57-64, 49)

Baina kasu honetan udazkena ez da bere horretan olerkiaren gaia, bizitzan ametsak eta ilusioen

itzaltzeari buruzkoa da gai nagusia: Udazkena, horren metafora besterik ez da, garai beretsuko Ar uts

olerkiko tximirritaren bizitza efimeroa eta heriotze lazkarria ere amets hauskorren galtzearen

metafora den era berean.

3 .- Ikus poema honetako lehen bi ahapaldietako paralelotasun tematikoak :

Osto igar bat aizeak/ biali dit leioraño . . .

galena ala, biziak / dakar, giza biotzaganaño .

Iñara talle urdiñal erbesterutz bai-diyoa

alatsu urre-ametsak/ lagatzen dute giza-gogoa .

Poema honetan erritmoa ez dago elementu fonikoetan oinarritua egitura sintaktikoaren

paralelotasunean eta esanahiaren parekitasunean, baizik ; konparaburutzat hartzen dituen osagarriek

elkarren arrean duen egituraketatik dator erritmoa .

Hirugarren ahapaldiak konparazioan edo alderaketan parte hartzen duten bi aldeetako

elementuak hartu eta elkartu egiten ditu :

"Ez bekit biotzean/ Yauna, osto orririk yausi! . . ."

"Ez ¡fiara taldeok,l otoi!, nere gogotik igesi . . . «

Gurutzaketa egin du konparatzen dituen elementuen artean eta konparazioa metafora izatera pasa

da . Beste elementu erritmikoa erregu-eskea egiteko diren "Yauna" eta "otoi" exklamazioen

paralelotasuna da, egitura sintaktikoek, bestalde, paraleloak izaren jarraitzen dute .

Azkeneko ahapaldiak paralelotasun egitura hori hautsi eta eskaera egiten du : udaberriak eta haren

loreak iraun dezaten .

Olerkiak helduaroko hirugarren epeko olerkien tankera iragartzen du garbiro :

1 .- Arau metriko guztiz zainduak.

2 .- Ahapaldi gutxiagoko olerkiak azaltzen dira .

3 .- Poemaren egiturak lehen postua hartu du erritmoaren osaketan .

4 .- Errimak arruntak eta motzak

5 .- Gaiak irudi gutxi batzuen inguruan bilduak eta haiekin jokatuz .

6 .- Urre-ametsak konposizio modua : urrezko ametsak ala urre izatearen ametsak, ala

amets doratuak? Konposizio abstraktoa da eta esan nahi zehatzik gabekoa, urrengo

poemetan ugaritu egingo dira honetako hitz-elkartuak .

52 9

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!