26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2.3 .3 .3. Epikaren lehentasuna: Aitzol

Aitzol, Orixe eta Aita Estefaniarekin batera aipatu behar da tradizio herrikoiari eta

epikotasunari lehentasuna ematen diotenen artean . Ezberdintasun nabaria dago haien eta Aitzolen

artean : honek kaltegarritzat jotzen bait du abangoardien eragina 1933 urretik aurrera .

1930 inguruko artikuluek euskal jenero epiko bat sortzea proposatzen dute jadanik, baina ez die

oraindik beste gainerako bideei langa jarri, 1933tik aurrera egingo duen moduan . Ez da berrizaleen

joera lirikoaren aurkako jarrerarik ezagutzen 1933 baino lehenagoko artikuluetan adierazirik .

Aitzolek jadanik zedarritua utzi dugun kultur proiektu baten zerbitzuan ikusten du literatura .

Beraz, literatura bitartekoa da, eta bitarteko horrek helburuari egokitu beharra dauka, autonomiarik

ez dio aitortzen, euskararen egoeraren larritasuna dela medio . Hizkuntzaren pizkunde eta irautea bera,

eta nazioaren nortasunaren Berpizkundean zeregin berezia duen literaturaren bidean eragina izateko

ahaleginak gero eta indartzenago doaz 1930tik 1933ra bitartean .

Lizardiren iritzietan ikusten denez, eta Aitzolek berak ere lehen urteetan literatura zentzu osoan

hartzen du funtzio hori betetzeko bidetzat. Gerora ordea, euskal genero berri bat sortzeari buruzko

artikuluetan gero eta gehiago nabarmentzen da gaiengatik euskal bizikera eta isladatuko duten olerki

epiko-narratiboak dituela gogoan, eta Orixek garai horretan argitaraturiko lanek horrelako

olerkigintza egin lezakeen idaztankeraren eta idazlearen eredua aurre-aurrean duela sinestarazten die .

Honetan dago banaketa, ene ustez . Lizardik ez du ukatzen literaturak euskaren iraupenean izan

lezakeen eragina, irizkide da horretan, eta epe luzera proiektuak egiten ditu horri buruz . Hizkuntza

literarioa sublimatzeak eta modernitateari aurre egiteko gaitzeak euskal hizkuntzaren iraupenean

prestigioak duen garrantziaren heinean ez du zalantzarik aurkitzen .

Lizardik euskal literatura normala denaren irizpidea duela antzematen da, bat-bateko salbazioan

ez duela sinesten . Noizbait sortuko den idazle gailenari bidea lautuko dioten idazle belaunaldiak

behar dira. Aitzolek aldiz, planifikatu eta gauzatu daitekeen kanpaina gisa hartzen du euskararen

gaizkakundea erakarriko duen olerki gurenaren gaia, bai eta euskal literatura osoaren bilakabidea ere .

Berez Aitzolek herri literaturak kutsaturiko euskal jenero epiko baten aldeko aukera esklusiboa

1933ko "Oitura zaarren piztutzea" artikuluan aditzera eman bazuen ere, badirudi bere iritziak horren

aldekoak zirela gauza ezaguna zela lehenagotik ere, askoz lehenagotik ere, aukera efikaz bakartzat

1933tik aurrera aipatzen du .

Herri literaturaren ekarria baloratzea Lizardiren artikuluen artean 1930ko Irailaren 9koa den

Eusko Ikaskuntzaren aurrean emaniko Bergarako hitzaldian Euskaltzaleak erakundeak "Erri-Ertia",

hots, arte herrikoiari buruzko batzarre bat egiteko asmoaren berri adierazten du, arrearen alor

guztietan tradizioaren kutsua itsatsiz euskal nortasunaren zigilua markaturik duen artea sortzeko

helburuz.

Orokorrean Lizardik eta Aitzolek batera jokatuko zuketen arlo bat dirudi batzar horrek, baina

batek eta besteak generoa hautatzean duren irizpide ezberdintasuna eta euskal "genero" hori sortean

batek eta besteak duten egoarria eta literatur bilakaeraren gorabeherei buruzko irizpide

ezberdintasunak ere berehala sortu bide ziren .

Esate baterako, eta 1931eko amaieran Lizardik Lauaxetaren Bide Barrijak liburuaz ari delarik,

lirikak berezkoak dituen berezitasunak azpimarratzen ditu eta gainerako jeneroen aukera ere geratzen

dela gogora araziz izenez aipatzen ez duen norbaiti baina zalantzarik gabe Aitzol den epikozale bati :

"En cuanto al ropaje de sus conceptos poéticos -ya se lo indiqué en mi primer escrito- creo que

debe usted esforzarse en alcanzar cada vez una expresión más justa y más densamente vasca ; me parece

evidente que si en algo ha de ser superior el verso lírico a la prosa no será por lo que todo verso tiene

inevitablemente de convencional, sino por lo que ayuda a extraer del lenguaje el máximo de sustancia

expresiva .

1 20

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!