26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

"Antzerti-Egunak berekin zaramakiten lanik asko sortu eta iraunarazteko. Alako baten, ordea,

Bertsolari-egunari ere bere garaia iritxi zitzaion . Liburutxo onen asieran irakur zenezake .

"Euskaltzaleai ", Donostiko Eusko Gaztedi gartsuak eskeiñitako laguntza anaikorraz, bertsolarien

guduak orain beiñere baiño biziago eta kementsuago eraberritzea erabaki azi zion" 265 .

Hain zuzen ere, Aitzolen artikuluen bildumaren zerrendari ohartzen bagatzaizkio, artikulu horiek

argitaratzen has¡ zen 1930ko urte hasieratik bertatik aurki daitezke bertsolari buruzko artikuluak

txitean-pitean, baita Euskaltzaleak erakundeak bertsolaritzari iraunarazi eta maila goragoko batera

eramateko dituen asmoak : "El bertsolari" 1930, "Desaparecerá el bertsolari? Una inquietud" 1930,

"El bertsolari Xenpelar" 1930 . . .

"Concursos de bertsolaris" 266 deritzanak hain zuzen ere, 1930 . urte amaieran ospaturiko

bertsolari-guduaren berri ematen du, eta berez sagardotegi eta taberna zokoetara bazterturiko joko

literario horrek antzokietara eta kultur ekintzetara eramanez gero har lezakeen goren mailari buruz

espekulatzen du .

1931ko lehen zantzu horietatik 1935erarte Aitzolek aldian behin bertsolariei buruz egiten dituen

aipamenak izen propioz, Xenpelar, Bilintx edo Iparragirreri buruzkoak izaten dira aurreragoko

asmorik gabe. 1935rarte ez du Aitzolek asmo hura berriro eskuetaratuko eta urte horretan eta

hurrengoan bertsolaritzari bide berriak eskeintzearen jokabidea hartuko du . 1935-1-20an ospatu zen

lehena, "Gran Kursaal" zeritzan antzokian eta ikuslego ugariaz . Aitzolek "Qué es el bertsolari"

artikulua argitaratu zuen egun berean Euzkadin, bertsolaritza goralduz eta entzulegoa animatuz .

Bigarren Bertsolari eguna, aldiz, 1936-1-19an ospatu zen . Aurrenekoan, irabazle Basarri gertatu

zen arren, bigarrenean antolatzaile izan zen eta Txirritari eman zitzaion lehen saria .

Aitzolek hautatu zuen hirugarren urratsa osatu behar ote du bertsolaritzak?, lehenik, olerkigintza

kulto eta landua, gero, olerti herrikoia, eta azkenik bertsolaritza? Bide honetatik jotzea pentsatu

zuela garbi konstata genezake, bertsolaritzaren inguruko azken urrats honek ordea, nolazbait esateko

ez du mailadi hori osatzen . Aitzolek bertsolaritza suztatzen duenean ez du bere proiektuaren motore

edó tresnatzat aipatzen .

Urte horietan bertsolaritzari buruz idatziriko artikuluek bertsolaritzaren fenomenoa bere horretan

ulertu eta ezaguterazteko asmoa eta helburua dute, hari dagokion maila eta tokia eskaintzekoa, baina

literatura kultoari lehen urteetan ematen zion funtzio bera eransten dionik ezin esan .

Halere, konfidantza osokoak diren iturriek hala adierazten digutenez, ez dezakegu aipatzeke utzi

ziurrenik Aitzol konturatua zela ahozko literatura moeta honek zuen jendea erakartzeko eta berotzeko

gaitasunaz.

Besteren arrean, Manuel Lekuonaren lekukotza har daiteke honen frogagarri :Así nació en Aitzol la

nueva idea que fué el motor dentro de una cultura oral y ágrafa, era fundamental' 267.

265 AITZOL; Bertsolariguduak . Euskaltzaleak 1936; Idazlan Guztiak, VI, 114 . or .

266 AITZOL; "Concurso de bertsolaris" in El dta, 1931-1-10 ; Idazlan Guztiak, V; 95-96. or.

267 LEKUONA, M . aipatua in UGALDE, M . ; "Biografa de Aitzol" in AITZOL ; Idazlan Guztiak, I, 81 . or.

84

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!