26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Zer dela eta, beraz, nola liteke hurrengo urteetan Euskaltzaleak erakunde horren buru gisa

agertzea? Eskatu egin zioten, berak dioskunez .

Aitzolek berak kontatzen du nolakoa izan zen Euskaltzaleak erakundearen eta Aitzolen arteko

harreman hori :

"- Gaxorik al ago? -zidan Joxe Mari, adiskide mina zítzaidanak .Aspaldian -artean ilabete

batzuk ziran, guretzat naiko luze -, alkar ikusi ez gifiala, Bartzelona'n ura nere bila ; ni, berriz, nun

aurkituko ote nuan, urduritsu . Ez genduen alkar topo egin, Katalunian bizi nintzanekoa da, diodana.

Atzerritik, Donosti'ra itzulitakoan, ogean nengoela asierako galdera zuzendu zidan, Joxe Mari

Euskaltzaleak'en buru zan, ordurako. Bera nagusi zala Andoain'go Larramendi-gorasarreari buruz

egindako jaiak ospatu berriak ziran, artean .Asmo bi zekarzkian nereganatu zanean : adizkidea ikustea,

bat ; bestea, Euskaltzaleak eraberrituaz, berau ugaritu eta sendotzea .Aren etorria ez zan nola-naikoa!

Berriketaldi batean auxe zesan : euskal asterokoa apain arazi, gerora egunkari biur zedin . Urte artako,

igesi zan udan, Eusko Ikaskuntzako Ikastaroan, bere aburu auxe bi itzaldi bikañetan agertu zuan .

Alegia, egunkaria sortzea genezakeana zala, eta ez ain zaila ere . Beste hein, berriz, euskel aurren ariari

berriketaldia lotuaz, aur-jai oiek maizago eratu bear genituela ; euskal eskolak nun-nai sortu arazi bear

zirala, eta beste orrelako amaika asmo gozo esaten zizkigun . Joxe Mari adizkide artean abo ederrekoa

ba-zan!Egun gutxi barru, arek zirikatuta . Euskaltzaleak'en txedeak zabaltzeko liburutxo apaiña agertu

zan . Berak, Zumaya'ko Ayuntamentuan, euskaltzaleak bildu arazi zituan Primo de Rivera'ren

diktadura eroritakoan . Lizardi'k bere bizi guzian lendabizi esandako itzaldia Zumaya'ko ura izango

zan, noski . Batzar onek ondorengo oparotsuak ekarri zizkigun . Pozgarriena, bazkide ugaritzea . la, bi

milatik gora giñan, bereala.Ernaitze onek Eusko Olerti Eguna eratzea sortu arazi zigun . Gure Lizardi k

inork baño beroago, jai au egitea bere gain artu zuan . Barrenean zaramakin goi-argi berezia orduantxe

ifloiz baiño biziago, atarira nabarmendu zitzaiolako bere burua olerkari ezagutuaz bide orretatik jo

zuan, aurrerantzean . Eta bai poesi-tontor galenetara, malda gora, bat-batean igo ere!" 214.

Aitzolen lekukotzak argi eta garbi jakinarazten du Lizardiren gidaritzaren nondik norakoa . Izan

ere, Koldo Mitxelenak Historia de la literatura vascan dioen moduan, Euskaltzaleak erakundearekiko

harreman zuzenak 1930 urtetik aurrera bait ditu Aitzolek, eta urte horretatik aurrera hasten bait dira,

jadanik perf latuta dagoen proiektu baten barruan .

Otsailekoak dira bere lehen artikuluak, urtarrilean Primo de Riveraren destituzioa gertatu bait

da eta haren ondotik Berenguer generala delarik agintari, askatasun aire batek garbitzen ditu

euskaltzaleek ibilitako karrika estuak eta aktibitate kulturalen ugaritzean eta baikortasunaren

loratzean soma daiteke aldaketa .

Argitaratu zuen lehen artikulutik bertatik ezagutu genitzake Euskaltzaleak erakundean une

horretan nor diranak: Altzeta, Aberri, Mendilauta, Atarrene, Otarra eta Udalamendi, Luzear eta

Ayanbe, `juntamente con Lizardi, que modela su alma y dirige su acción" 215 .

Urte horretan zehar heldu zien Aitzolek urte batzuetan zehar bere obsesiogai modukoak izango

diren bi zeregin nagusiri, literaturari Euskal Herriaren Pizkundean dagokion betebeharra betetzen

laguntzea, suztatzea eta horretarako diren bi baliabide nagusi eragitea: poema nazionala idatziko

duen olerkari gurena bereiztea eta prestatzea, eta bestetik, idazleen multzoa ugaritzeko eta

animatzeko artikuluak idatziz Errenterian ospatuko den lehen Olerti Eguna eratzea .

Eskematikoki aurkeztu ditudan helburu eta eskuarteko nagusi hauek, poema nazionala eta

sariketak, Lizardiren 1927-30 epeko artikuluetan jadanik iragarririk ikus daitezke .

Idazleak arriskuan dagoen hizkuntzaren etorkizunarekiko duen hil ala biziko betebarra aski

azpimarratu ondoren, 1928ko "Un heroe mal estimado" edo "El escritor euskérico" bezalako

214 AITZOL; "Aguirre'tar Joseba Mirena « Lizardi", olerkari ospetsua zenaren il-urtemuga" in El Día, 1934-3-11 ;

Idazlan Guztiak, VI, 38 . or.

215 AITZOL; «Optimismo y actividad" in Euzkadi, 1930-2-19 ; Idazlan Guztiak, V, 7 . or.

68

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!