26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

eltzekiko bereizkeriaz, emakumeen laneratze prozesoaz edo borreroaren zereginaz eta heriotza

zigorraz zituen iritziak azaltzeko aukera du sail horretan, "trivial" adjetivo horrek ematen dion

askatasunaz eta erreztasunaz baliatuz . Zarauzko egotaldi horretako artikulurik hoberena, eta erderaz

idatzi zituenen artean, gailenena dena zalantzarik gabe, "Tristezas de un jocoso sentimental" delakoa

dugu, gaztelaniaz Lizardik iritxia zuen deskrizio eta narrazio poetikorako mintzairaren lekukotza

diztirantea bait da bere dotoretasun osoan .

2.1 .1 .3. Narratiboak

Azkena aipatu dugun artikulu horren tankera deskriptibokoa da 1929ko "Hora triste" delakoak

ere, Kirikiño idazlearen ehorzketa eta elizkizunen narraketa intimistak irakurlea bertaratzea erdiesten

duelarik.

"Tristezas de un jocoso sentimental" eta "Hora triste" bezalako artikuluek Lizardirengan baitan

narradore baten zantzua darakuste, egoera pertsonalen deskripziorako eta inguruen azalpen zertzelatua

jasotzeko joera gero eta nabarmenagoa.

Ia-ia esan liteke, aipaturik geratu diren azken horiek 1932an ezagutzera eman zituen bi "Etxebarne

bizia" direlakoekin batera Lizardiren baitan prosa literarioa, narrazio nahiz deskrizio

tankerakoaren sorrera iragartzen ari direla .

Hain zuzen ere, Lizardiren narraziorako joera honek bere heldutasun aroan gero eta gauzatze

konkretuagora zeraman . Hil ondoren egunkarietan Jautarkol eta Aitzolek eginiko zenbait aipamenek,

Lizardik azken urte horietan narrazio luze bat osatzeko zuen proiektuaren berri ematen digute .

El Día egunkariaren 1933ko martxoaren 26ko alean Luis Jauregik argitaratu zuen "Lizardi . Su

personalidad literaria" deritzan hitzaldian aurki genezake zantzurik utzi ez duen nobela bat idazten

hasteko asmoa zueneko aipamena .

Antza denez, Umezurtz olerkiak argitalpenean jasoa dagoen "Maitearen apurñoak" poema

luzearekin batera, eta aldi berean, Lizardik nobela baten argumentua osatzen ziharduen

"Nos lo ha llevado el Señor, cuando estaba fraguando en su mente la composición de un poema

originalísimo, extraído de los recuerdos de su vida y planeaba el argumento de una novela de gran

envergadura literaria" 1 .

Jautarkolek eginiko aipamen honen bitartez ezagutzen duguna, Aitzolek ere, bidenabar bezala,

aipatzen du Lizardiren heriotzaren hurrengo egunean El díaren 1933ko martxoaren 14ean

argitaraturiko "El patriota, el poeta, el cristiano" deritzan artikuluan . Aitzolek ere Lizardik azken

urte horretan zituen bi proiektu nagusiok batera aipatzen ditu: bata "Maitearen apurñoak" delakoa,

umetango ta gaztaroko oroitzapenez osaturiko poema luzea, eta bestetik, nobela baten proiektua :

"Un poema que no podrá terminarse . . . Una novela, cuyo desenlace será para nosotros un

misterio . . . yacen entre los papeles de nuestro gran vate" 2 .

Jautarkolek eta Aitzolek aipatzen daten narrazio horren zantzu idatzirik ez zaigu iritxi, nahiz eta

horrekin batera aipatzen den poema proiektuaren eskema eta zatiak argitaratu egin ziren

Euskaltzaleak erakundeari esker, "Umezurtz olerkiak" deiturapean .

Lizardik asmotan zuen nobela proiektu horren beste aipamen bat Lizardiren beraren gutun

pertsonal batean aurki genezake . Zalantzarik, gabe Zarauzko herrian kokaturiko gertakizunei buruzko

argumentua zuen buruan eta narrazio hori osatzeko beharrezkoak zituen datuen bila Zarauzko erretore

zen Venancio Amezti aipazarengana jo zuen . Ez zuen ordea errezibitu nahi izan . Eta gora-behera honi

1 JAUREGI, L ., "JAUTARKOL"; "Lizardi . Su personalidad literaria" in El Dia, 1933-3-26, 1 . or .

2 AITZOL ; "El patriota, el poeta, el cristiano" in El Dfa, 1933-3-14, 1 . or.

439

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!