26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

artikuluetan herri literaturari buruzko azalpenak, eta proposamen konkretoak ere bai, arestian ikusi

ahal izan dugunez.

Nolanahi ere den, gerraondoko kritikagintza literarioan Lauaxetaren 1935ko herriolerkigintzarunzko

bideraketaren iturrietan Aitzolen proposamenak eta teoriak izan zezakeen eragina

frogatua ez bada ere, aski finkatutzat eman daiteke azken urte hauetan Aitzolen proiektuari buruz

argitaratu diren artikuluei esker .

Aitzolek ordea, herri literaturaren altxorrak literaturgintza berriari ekar ziezaiokeen antzinako

euskal kutsuari ematen zion berezko baloreaz gain, lehen esan dugun bezala, arrazoi praktikoak ere

bazituen olerkarien tonoa eta sofistikazio joerak apaldu eta ulerterrazago bilakatzeko .

Nolanahi ere, herri poesira joaz gainditu nahi izan zuen Aitzolek guda aurreko mogimendu honek

bere baitan ezagutu zuen krisia. Irakurleak erakartzeko ahaleginaren porrota eta "efikazia"ren

aldetiko krisia dela gogoratu behar dugu, halere . Berez Aitzolek proiektatua duen epe laburrerako

proiektua da porrot egiten duena eta ez mogimendu kulturala eta haren emaitza konkretoak .

Gudak euskal kulturaren mintzabide guztiak isilerazi baino lehenago Pizkunde mogimenduak

bere baitan gora-behera zenbait ezagutu zituela jasoa du Ibon Sarasolak Gabriel Arestiren Obra

Guztiak argitalpenaren hitzaurrean :

«Adierazten saiatu garen joera kontraesale horiek sortu zuten egoera problernatsu baina

etorkizunari buruz hain esperantzatsua gerrak suntsitu eta deuseztu zuen" 251

Ibon Sarasolak modu orokorrean azaltzen duen problematika hau ez da oso ezaguna izan .

Olerkigintza jasoa, zaila eta errazaren arteko gora-behera honetan zehaztasun gutxi ematen duen arren,

giroan, are giro abertzaleetan ere gaztelaniak zuen guztizko garrantzia azpimarratzean eztabaidaren

gunea literatur joeren artetik kanpo, euskararekiko berarekiko jarrera soziolinguistikoetan ez ote

dagoen susmarazten digu .

Baliteke Ibon Sarasola hizpidean egotea eztabaidetan eskuhartu zuten askoren sakoneko zioei

buruz . Aitzoli dagokionez, ordea, beste zerbaitek ere eragiten zion : Literaturak eraginkorra izan

behar zuen, kultur arloan lehen sailekoek egiten duten gidaritza lana egin beharra zuen, nola edo hala:

literatura kultuaz ez bazen, literatura herrikoiagoaz.

E. Aitzokn proiektuari euskaldungoak emaniko erantzuna

1935-1-Clan Euzkadi egunkarian argitaratu zuen "Balance literario euskaldun" deritzan artikuluan

jende aurrean, herri-iritziaren aurrean bere proiektuan nabaritzen zuen funtsezko behaztoparria

lehenengo aldiz salatu bazuen ere, lehenago ere, 1934rako lagunartean adierazia zuen bere iritzia .

Jokin Zaitegiri 1934-6-han idatziriko gutun batean Aitzolek ematen dituen iritziak :

" . . . tengo que hacerle un ruego : los que tenéis una sensibilidad particular, tenéis que tratar de bajar

el tono.() No suelen querer leer nada . Hasta entre nosotros, nos cuesta leer los trabajos . ( . . .) Queremos

despertar en el pueblo la afición a la lectura, no tenemos otro camino . . . ( ) Y esto, de verdad, es

!lamentable! Tenemos que tratar de llegar al nivel popular si queremos atraerlos a la lectura" 252 .

Geroagoko beste gutun batean berriz, irakurlegoak duen mukertasun horren arrazoia bilatu duela

adierazten du :

251

252

"Con el euskera que estamos produciendo, estamos hastiando a los lectores . Los libros no se

venden. Estamos haciendo una literatura artificial . No sabemos bajar a las entrañas del pueblo, y los

SARASOLA, I . ; "Euskal abertzaletasunaren argiak eta itzalak : Olerkariak" in ARESTI, G . ; Obra guztiak, I,

Kriselu, Donostia, 1976, 26. or .

Aitzolek Zaitegiri gutuna (1934-12-31) in UGALDE, M . ; "Biografia de Aitzol" in AITZOL ; Idazlan Guztiak, I,

65. or.

79

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!