26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Azken adibide hau berriz, eta Zuaitz etzana bezalako olerki moralizante edo didaktikoan

kokaturik dagoelarik, hain zuzen ere, atsotitz gisako esaera gehiena pilatzen diren olerkian

dagoelarik, hizkera mintzatuan aski ezaguna den esamolde hau "egin ahalak egin ", "esan ahalak esan"

etabarren antzekoa erabiltzean, olerkiak duen taxuera areagotzeko balio du .

2.4.2.2. Atsotitzak eta esaerak iturri

Beste zenbaitetan, Lizardiren mintzaira poetikoaren kutsu esaeratsua atsotitzetako hizkeraren

ezaugarriez baliatuz egiten du : zenbait izenen balorea orokortuz eta haiekiko egintzak denboratik

kanpo kokatuz, aditzaren denbora, aspektu, pertsona eta gainerako ezaugarriak ezabatuz . Esate

baterako,

A) "Amaika aldiz lurpera gizonek gizonak . . ."

(ZE 35, 135)

Hain ezagunak diren "Mendiak mendia bear ez, baya guizonak guizona bai" 188 bezalako

esamoldeen tankeran egina dugu Lizardiren bertso hau "lurpera" aditza bere ezaugarri marka guztiez

gabeturik eta gizona hitzak gizadi osoa, gizon guztiak ordezkatzen dituelarik .

B) "Larreko zezena, oianeko basauntza,

odeietako txoriak . . .orogizonakeiza. . ."

(ZE 39-40,135)

Bigarren adibide honetan lehenengoaren ezaugarri berberez gain, esaldiak balore moral bat ere

baduela suma liteke, "oro» hitzak ematen dion kutsu orokorraren ondorioz, apika .

Ohar bedi bestalde, Lizardik kutsu esaeratsua, errefrauetan ohi den bezala esaldia osatzeke,

fragmento bat, noizpait egoki esaniko zerbait aipatzean osoki adierazteke aidean uzten den bezala,

Lizardik puntu suspentsiboak idatzi ohi ditu honelako esaldien ostean .

Benetako errefrauak aipatzean egiten duen modu berean :

D) "Ikus dun ori laguna? . . .

Ez din, orratik orretxek jaso makala,

"ederrez ain motza dala . . ."

"(Zozoak beleari . . . dakiguna)"

(Ald 53-56, 49) .

E) " Galdiak gizendu, egonak goza,

nagiak noizpaitjalkiaraz bitza . . ."

(BI 21-22, 157) .

Elkarri lokarririk gabe, yustaposizioz errefrauetan ohi den moduan, eta era berean, Etxepareren

bertsoek ohi duten moduan, loturik dauden hiru esaldi hauek sagar aleen umotze prozesua azaltzen

dute, hiru sujeto eragileak maila berekoak ez izan arren, hiru esaldien palalelotasunak berdindu

egiten ditu . Lehenengoak eta hirugarrenak gaur egungo inintzairan -tasun atzizkiaz izango luketen

balore abstraktoa hartzen dute berez adjetiboak diren arren . Bigarrena aldiz, ondoren aipatuko dugun

atsotitzetako aditzek duten taxuera berbera du:

"Asiak eguina dirudi, asakatuak eder"

"Lo començado parece acabado, lo acabado hermoso" .

188 URKIJO, J . ; Los rrfranes de Garibay in El refranero vasco, I ., Donostia, 1919, 31-32 . or.

295

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!