26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

sublimatzaile eta harrigarri hori "falso de toda falsedad" dela esaten ornen du "la gregaria turba"

delakoak 113 .

Beraz, eta errealtasuna, egiatasuna behaztoparritzat aurkezten duen sarritasunari ohartzen

bagatzaizkio, olerkiaren mailak eta errealitateak duten egizkotasunari buruzko gaiak garaiko

idazleak kezkatu egiten zituela ondorioztatu behar da .

Lizardik 1930ko bi aiparnen horietan olerkarien hitzak gezurrak baizik ez direla jende arruntaren

iritzia dela esaten badu ere, olerkiaren egiazkotasunari buruzko kezka Orixerena eta are Lauaxetarena

ere bada, hots, olerkiak eta errealitateak euskaldunengandik gertu dagoen errealitate ezagunaz

iharduteak olerkiari eskaintzen dizkion erreferentzi seguruez behin eta berriro dihardute olerkariok .

Lizardik berak ere bai . Gudaurreko literaturaren ardatzetako bat bilakatu zela esan beharko da,

nahiz eta kezka gisa teorikoki garaturik baino gehiagotan aurkeztuko zaigun arren, tarnalez.

"Aurrerago dire egiik eta egiñek, ipuiek baño" esan zuen Orixek "Orain arteko euskal neurtitzak"

1928ko hitzaldian . Eta olerkietan askotan ezagutzen ez diren gauzez, sentitu ez diren gauzez

iharduteak duen oihartzun faltsuaz hainbat aipamen aurki litezke Orixeren idazlanetan .

Orixeren aipamen horien artean guretzat interesgarriena Lizardiren olerkigintzaz diharduelarik

puntu honi ematen dion garrantziaz oharterazten diguna da, noski .

"Gizon oro gezurti" esan du Yainkoak Dabide'en bitartez ; olerkaria gezurtiago esan diteke . Ez

noski gezurra esateko asmorik dualako, askotan beintzat, baiña iduripenezko ta biotzezko gauzak asmo

gabe eta ustegabe bapikatuz (exageratuz) zentzugabeko ta neurriz gaiñeko gauzak esaten ditulako" 114 .

Eta ondoren Lizardi bereziki "egizale" zela azpimarratzen du, irudimenari oinak errealitatearen

lurrean itsasten zizkiola esanez :

"Olerkari onak ere ori du : buruak iruditu asko ta gezur asko iraultzen dizkio txarrari bezela, baiña

lekutu egiten ditu . Nola diteke, esan zidan hein "Kizkitza"k Lizardi bezelako zentzuzko gizona

olerkari izatea? Orrexegatik bada, esan nion : irudimenaren eta biotzaren yardunetan zentzuz eta

aukeraz yokatzen dalako . Batez ere, berak bere buruz ikusia, ondo ikusia agertzen zun . "Urte Giroak"

eta "Biotz-begietan" liburuaren izena . Gauzai ondo begiratu, berriz begiratu, sarri begiratu, ta ola

asmatzen dira egiak . Itsasoa sekulan ikusi gabe ango berri eman duten olerkariak badirala esaten da.

Urrutiko gezurrak bear nai ta nai ez. ( . . .) Gauzekin berekin artu-emana bear da, ondo ezagutzeko . Ta

ezagutu-ezkero, maitatu ere egingo dira . Ezaguerak maire-txingarra aterako du" 115

Lizardi beti "egizale eta maitazale" zela esaten du Orixek Lizardiren "Urnezurtz olerkiak"

liburuaren argitaralpena dela eta eginiko artikulu honetan . Garrantzi handia ematen dio Lizardik

errealitateari sakonki erreparatzeari emana bizi zen olerkaria zela gogoratzeari, eta olerkietan

jasoriko guztia errealitate zela adierazteari .

Orixek "Lizardi" izenburuz jasoriko oroitzapenetan 116, berriro aurkitzen da Une Aroak ene

begietan deituriko poernak oinarritzat duen naturaren errealtasuna :

113

114

115

116

"Bestela, zuzen ateratzen giñan mendira, etxe-atzetik tren-bidea utzita . Txelaiaren eskubitara,

azkenean, arkaitz bakarti bat Rio de Janeiro'ko azukre-opillaren antzekoa, bere txikian . An asten zan

aldapa zearra, aski pikoa, ezkerretara eta biurgune bat eginda, eskubitara beste ainbestetsu . Goraxeago

baserri bat ; Arane, ondoan iturri batekin . Iturri ari nik urde-iturri ipiñi nion, ura etenka, tarteka

bialtzen baitzun. Oraindik goraxeago beste baserri bat : Bereterbide. An gurdibide zelaiagoa utzi

Mutitegi aidera, ta aldapa gora asten giñan bidetxurretik . Aldapa bere basotxoarekin, eta aldapa

gaiñean, bereala, zuzen, "gurdibide bakan-ibill" ua, untzez eta larrostoz apaindua. "Gurdibide bakan-

LIZARDI, X. ; "El poeta" in El DIa, 1930-6-5, 2 . or . ; K-L 304 . or .

ORIXE ; "Lizardiren azken olerkiak" in Yakintza, VI, 1933, 406. or .

Ibidem.

ORIXE; "Lizardi" in Olerti, I-II, 1963, 107 . or .

1 29

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!