26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Kasu honetan zein da "itzalitza(-t jota)ko su zaarra" Izen Sintagmaren ordena aldaerazi duena?

Silaba kontaketa izan dela esan daiteke. Ahapaldiak 8-8-8-10-8 egitura du . Beraz, eta guk ohizkotzat

jo dugun ordena erabili balu, 11 silaba aterako ziratekeenez, batere ohizkoa ez den Aditz Laguna

destinatibo kasuan dagoen Aditz laguna+ko sarrerazi du Izena eta Izenondoaren artean .

Dena den, eta eragile bide zuen silaba kontaketaren arauaz gain, azpimarragarria iruditzen zait

Lizardik honelako ordena aldaketak zilegitat jo izana . Horrek ikuspuntu estetiko berezia zuela

ematen du aditzera, eta ikuspùntu "estetikoi" horrek berak ematen dio zangalatrauak egiteko

askatasuna, nahi bezalako hitz- berriak asmatzeko, morfosintaxian egokien iruditutako kimaketak

egiteko askatasuna . Ideia poetikoekin bat egiten duen jokamolde praktikoa dugu hau, inolaz ere

poetika kulto baten aldeko apostua, ahozko mintzairaren urruntzeko erabaki sendoaren lekuko

direlarik .

2 .4 .5 . Intzisoak

Lizardiren olerkietan sarritan aurkitzen dira intzisoak, hots, esaldiaren osagarrien hurrenkeran

eginiko etenaldi batean sarturiko perpausak edo perpausa zatiak. Batzuetan oso laburra da, beste

batzuetan esaldi osoa, eta are ahapaldi osoa ere bai .

Intzisoa muga grafiko guztiz nabariez agertzen zaigun hitz multzoa da, beti ere marratxoen

artean edo parentesi ikurren artean bildua ematen digu Lizardik, guztiz berea duen grafiarekiko

txukuntasun eta arreta biziaz .

Gaztetako olerkietan ez da intzisorik aurkitzen . Lehenengoak, Zeru-azpian, 1925ko bertsioan,

aurki genitzake, edo 1923kotzat dataturik ageri den Biotz-Begietango Aldakeriren bertsioan eta

1925eko bertsioan.

Intzisoak, hots, sintaxiaren hurrenkera hausten duten etenaldi luze nahiz laburrek zalantzarik

gabeko erreferentzia egiten diote olerkigintza kultoari, bereziki irakurria izateko olerkigintzaren

adierazgarri bait dira, eta Lizardiren olerkigintzan Gongoraren poetika kontzeptistak izaniko

eraginaren lekuko ere bai, apika .

Aurkitu ditudan 26 intzisoak, grafiaren arabera sailkatzen saiatu ondoren, marratxo ala parentesi

artean agertu arabera antolatzeari uko egitea erabaki dut, inolako ondoriorik ez bait liteke atera

sailkapen modu horretatik.

Intziso horien ekarri semantikoak zein helburu duen bertsoaren barman, horixe izan da ene

sailkapenaren helburua, funtsean hiru zeregin nagusitarako erabiltzen bait du Lizardik intzisoa :

1 .- Azalpen bat emateko .

2 .- Esaldian zehar azalduriko zerbaitekin lotu nahi duen irudi bat aurkezteko, bidenabar bezala .

3 .- Irakurleari eginiko dei emotiboa helerazteko, esaten ari denarekiko idazlearen emozioak

azaltzeko : harridura, poza, ironia, samina . . .

Azken batean, intzisoek beranduagorako utzi nahi ez den informazio bat da, batzuetan, azalpen

bat erantsi besterik ez du egin nahi, azkarki, bestetan, tximista bat bezala, begien aurrean zart eginiko

bat-bateko irudi baten argitasuna duen irudia helerazteko ere erabiltzen du, laburki eta ustegabean,

ahapaldiaren haria hautsiz, eta beste batzuetan, irakurleari olerkiaren gaiarekiko hurbiltasuna

sentiarazteko eginiko hausturak dira diskurtso poetikoaren haria eten edo oztopatu egiten duten

geldialdiak. Beraz, helburu plastikoak edo emotiboak dira nagusi.

308

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!