26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Lizardiren poemagintza hautatu dudan metodologiaz, azaldu berria dudan lan-moduaz aztertuz,

garaiko ideiak, asmoak eta kezkak, eta haien adierazle izan ziren eztabaida literarioak, literatur

kritikak eta abarrek, haren obraren irakurketa posibleen artean bidezkoenetako bat egiteko gaitzetsi

behar ez diren dokumentuak direla azaldu nahi izan dut.

2 .5 . ERANSKINAK

Lanaren osagarri eta erreferentzia utziezinezkotzat jo ditudanak sarrerazi ditut azkenik,

eranskintzat .

Lehenengo eranskina tesi-lanaren lehen atalari datxekio eta Jose María Vélez de Mendizabalen

eskuz ezagutu ditudan argitara gabeko Lizardiren gutunak biltzen ditu . "Lizardiren eskutitzak"

izenburua eman diet, Aitzolek Lizardiren paperen artean "Eskutitzak" izenburua zeraman karpetan

bilduak zeudela dioelako 35 .

Bigarren eranskina Lizardiren olerki ezagun guztien bilduma eta bertsio ezberdinen alderaketa

da . Aurretik azaldua dugu Edizio Kritiko honen premiazkotasun metodologikoa eta beraz,

hirugarren atalaren, Lizardiren azterketa metriko-fonikoaren eta morfosintaktikoaren oinarri gisa ez

ezik, testuen finkapenerako ohar argigarriez gain, garrantzi berezia eman diet ene oharretan edizio

ezberdinen artean dauden ezberdintasunen nondik-norakoari Lizardiren poetikaren bilakaera eta

finkapenaren zantzuak eskeintzen dituztelakoan . Horregatik beragatik, bertsio alderaketak

informaziorik eskeintzen ez duen kasuetan Edizio kritiko baterako materialeak gehiegi ez

luzatzearren poema osoa ez aldatzea erabaki da . Umezurtz Olerkiak delakoaren kasuan, esate

baterako, argitaraturiko poemen bertsio bakarra ezagutzen denez, eta 1983ko Olerkiak 36 liburuan

osoki jasoa dagoenez, ez aldatzea erabaki dut.

Aparteko aipamena merezi dute, bestalde, prosazko bertsiotik olerki moldera aldaturiko

olerkiek : Aldakeri eta Xabiertxoren eriotza olerkiek, eta baita olerki gisa argitaraturik ere ahapaldi

antolaketan aldaketa aipagarriak jasandakoetan Biotzean min dut delakoa .

Xabier Lizardiren kazetari-lanak artikulu bilduma ere, tesi-lan honen zerbitzuan egina da,

Lizardiren ideia literario nagusiak aztertzeko hartu dudan oinarri dokumentala Lizardiren artikuluak

direnez, bigarren partearen eranskintzat aurkeztea zilegi iruditu zait, nahiz eta argitaratua dagoenez,

eranskinen liburukian ez dudan haren kopiarik sarrerazi . Hirugarren eranskintzat aipatuko nukeen

edizio kritiko hau bigarren atalari dagokio eta bertan egiten diren aipamenak jatorrizko testuan

erraztasunez kontsultatu ahal izateko burutua da.

Sarrera honetan dagoeneko aipatu ditudan 1983ko Jakin aldizkarian argitaraturiko "Aitzolen

proiektu kulturalaz" eta "Lizardiren poetika" artikuluez gain, beste hiru azterketa-lan aipatu nahi

nituzke eranskintzat.

Argitaralpen urteari ohartuz aipatzearren, lehena "Lizardi, gizon eta olerkari" artikulua da 37 .

Bigarrenik, Aitzol en su tiempo liburuan, "El proyecto cultural de Aitzol" izeneko saio laburra 38. Eta

hirugarrenik, "Orixe eta gudaurreko Pizkunde mogimendua" izeneko saioa, Orixe Mendeurrena

(1888-1988) liburuaren IV. alean "Hitzaldiak" deritzanean argitaratua 39 .

35

36

37

38

39

"Su nutridísima correspondencia, clasificada en varias carpetas con el nombre de Eskutitzak es una documentación

inapreciable para ésta época del renacimiento euskaldun" AITZOL; "El poeta Jose María de Agirre 'Xabier de

Lizardi"' in Yakintza, III, 1933, 167 . or .

Erein, Donostia, 1983 .

in Habe 129, 1988-6-15, 18-20 . or.

Sabino Arana elkargoa, Bilbo, 1990, 29-47 . or.

Emr, Donostia, 1992, 89-104 . or

13

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!