26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Biografia pertsonalean gozotasun baino garraztasun gehiago aurkitzen da eta aurrekoengandik

heldua zitzaion mundu ikuskera tradizionala ez zuela besterik gabe onartu garbi dago, klase sozial,

ideia politiko eta euskal kulturarekiko jarrera pertsonaletan . Azkenik, poeta izatea bera, zuen

gizarte-irudiari ez zegokion zaletasuna edo bokazio idealista aitortua zen, ingurukoen "gogo lurkoien

irriei" ez-adituarena eginez .

Modernitatearen krisiak berarekin ekarri zituen baloreei buruzko barne-itaunketaren aztarnak

sumatzen dira Lizardiren arlo pertsonal nahiz poetikoan, garaikoen lekukotzak eta bere idazlanek

tarteka adierazten dutenez. Bigarren gerrate mundialaren inguruko, aurreko nahiz osteko kezka

existentzialak jadanik isladaturik ikus litezke bizitzaren eta heriotzaren "izkutuaz" kezkatua bizi izan

zen poeta honengan . Eta hala izatea bidezkoago da heriotzarengatiko kezka erreala eta hurbilaren

zama zenbait urtetan zehar eramandakoak 8 3 .

2 . PIZKUNDEAREN INGURUMARIA ETA LIZARDI

2 .1 . LIZARDIREN KONPROMEZU POLITIKOAREN GARRANTZIA

2 .1 .1 . XX. mende hasierako egoera politikoa Euskal Herrian

Lizardik bizi izan zituen heldutasun aroko 1915-1933 urte horiek Euskal Herriarentzat itxaropen

handiko bezain errealitate mingotsekoak izan ziren .

Hiru Autonomi Estatutu proiektu ezagutu ziren -Lizardik bi bakarrik- eta, azkenik, gudaren

mehatxupean zeudelarik soilik lortu zen hirugarrena onartua izatea.

1917an koka daiteke zehazki urte epe honen hasiera, Espainiako Armada baitango egonezina eta

gatazka aide batetik, eta bestetik, langileriaren baitan mogimendu sindikal erradikalak indartzea .

Grebak izan ziren Espainiako Estatuko hiriburu handienetan : Santiago, Valencia, Bilbo . . .

1923rarte iraun zuen nola edo hala gobernuak . Gizartean gatazka gero eta nabarmenagoa da eta

Barcelona eta Madrileko langile giroetan anarkista eta sozialisten eragina gero eta handiagoa.

Egonezin sozial honek, gobernuaren beraren ahuleziak, eta Marruekos-eko guduak, militarren

erreakzioa ekarri zuten . 1923ko Irailaren l3an Primo de Rivera kolpe militarra jo eta agintea bere

eskuetan hartu zuen .

Primo de Riveraren diktadurapean, euskal abertzaletasunaren bilakabidea ordurartekoa baino

neketsuagoa izan zen . Urte horietako errepresioa eta zentsura eguneroko oztopoa bilakatu zitzaien

abertzaleei: aldizkariak itxi arazi, erakunde eta elkarte politikoak legez kanpo ezarri . . .

Lizardik "Arrasateko itzaldia" deritzanean honela deskribatu zuen egoera Primo de Riveraren

garaian :

"Euskalerri-zaleok garai artan kikilduta bizi gifian, orduko gure egoitzari bizitzea esan aalba'lezaio.

Geure erriari, geure izaerari, geure izkuntza biguñoni maiterik agertzea, pekatu zala ia

83 Lizardiren gorpua, Tolosako San Blaseko hilerrian, Garmendiola pean izan zen hilobiratua, 1933ko martxoaren

13ean, Tolosako Santa Mariako elizan ospatu zirelarik haren arimaren aldeko elizkizunak . Heriotzaren berria

Tolosa guztian barreiatu zelarik igande arratsaldean, hurrengo egunean goizeko hamarretatik hasita atergabekoa

izan ornen zen dolurninak adieraztera zetozen lagunen joan-etonia .

29

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!