26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1925 Argia Oarrak:

yoran : nahi edo gurari bizia

asnaskai : asnas-gai

zoruna : zoriona

amestan : amesten, amestutzen auten

gotzon : aingeru

urbilgo : urreko (cercanía)

azkai : aztu-gai

Urrun : urruti (urbil-urre bezela)

Arren Otoi : faborez

OHARRAK

Bertsioak:

Bi ezagutzen dira 1925-9-17an Argia, 213 . alean argitaratua eta 1932ko Biotz Begietangoa.

Bi bertsioen aldeak hiztegiari dagozkio batez ere, izenburutik hasirik, baina aide ortografikoak

ere badira, bere olerki guztien lehen bertsiotik 1932kora aldatu men j>y grafiaz gain .

Ohar metrikoak :

Ahapaldia: Lizardiren olerkietan erabilienetako bat 7/7/7/6a/7/7/7/6a .

Loturak: Sabino Aranaren araudia betetzen du eta bertsio batetik bestera lizentziak gutxiago

erabiltzeko ahalegina suma liteke : naba(r)itzen jarri beharrean sumatzen dago Biotz Begietango

bertsioan .

Eta silaba bat gehiago ateratzen bazaio ere "aizkide"ren ordez, adiskide idazten du .

Erritmoa : Kanta erritmorik markatuena duen bigarren epeko olerkietako bat da, bereziki

nabarmenak diren baliapide erritmikoez hornitua dago .

Hasiera eta amaierako esklamazioek 1919ko Igesiren amaiera gogoratzen dute, eta ez da

harrigarri bigarren epe honetan, Txolarre izenpea darabilen honetan olerki hura berriro argitaratu

izana Argia aldizkarian Mendi gaillurra olerki hau bezalaxe . Ikus III . Partean, 1 .4 .5 . "Beste zenbait

baliapide erritmiko " .

Ohar tematikoak:

1919ko olerkietako bertsio berriak diren 1925eko Gastearen otoia eta Igesi olerkien bidetik

jotzen du tematikoki olerki honek ere : "izkutuko indar" batek, "yoran esigaitzak" darabil olerkaria,

ihesi joan nahirik eta gorago jo nahiz darama .

Bestalde, hirugarren epean, helduarokoan ere konstantea izango den sinbolismoa agertzen da

olerki honetan : Lizardik gailurrak maite ditu eta gainik-gain ibiliko litzateke hegan egin ahal izango

balu. Naturaren mailaketan bere barrenak eskatzen diona ahalik eta mailarik altuenera jotzea da eta

gora-nahi horrek perfekzio izpirituala eta morala errepresentatzen du : goi maila horietan bere

egonezinaren asegarria bilatzen du, dibinitatearengandik hurbilago egotea .

Lizardik zerurako edo mendi gailurretarako nahia, mendi gainetarako zaletasuna eta hegaztien

askatasunaren eta arintasunaren goralpenak egiten dituenean zorionari hurbiltzeko lehia pertsonala,

grabedadearen eraginetik aske dauden izakien mogimenduaren atsegintasunean gauzatu ohi den

perfekzio izpirituala eta morala sinbolizaten du, mundu osoko sinbologian naturaren elementu horri,

5 2 6

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!