26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Neke oien berri ongi baitakit, oraingo ontan itzei, asi-aurretik, esan nien : "Ez izutu . Ni enazute

atzetik ibilliko gogorrean atzeman-naika . Onez-onean etorrik nai ba-dezute, oskide otxanok, ongietorri

. Nai eztezutenok, antola or" 67 .

Lizardiren "Erdi Bearra" artikuluan agertzen den errima egitearen lanaren irudi farregarri honek

Lekuonaren iritzia bermatzen du. Lizardik errima luzeak erabiltzeari uko egiten dio, eta horretarako

ematen duen arrazoia nekeza egiten zaiola dela esaten digu artikulu honetan, eta behartu egin behar

dituela hitzak, errimarako balio diezaioten .

Izan ere, Lizardik "Olermen irakite" deituriko artikuluaren goiko aipamenean esaten bait du

hoskidetasuna musikalitatearen zerbitzura dagoela, "berez bezala datorrenean eta esaldia bihurritu

gaberik ", beraz, Lizardiren errimari buruzko poetikak eta praktika literarioa harreman zuzena dute :

errima landua erabiltzen du, baina ez ugaria . Errima musikalitatearen zerbitzuan dago eta beste

zenbait elementuekiko konbinazioan erabiltzen du aliterazioarekin eta batez ere erritmoa markatzen

laguntzen dioten beste zenbait baliapiderekin .

Esana dugu jadanik Lizardik ez duela aurreraegi jotzen errima kontsonanteari dagokionez, beraz,

aide horretatik Cohenen bigarren taldekotzat jo dezakegu era bertan Lizardiren olerkietako errima

gramatikalen kopurua ez bait da handia . Esate baterako, Arrese Beitiaren Olerkiakliburuko olerkien

azterketa eginez gero aurkituko dugu Lore Jokoetako olerki guztiak bezala errima gramatikalak eta

kategorialak ugariak direla, eta ondorioz errima kontsonanteak ere erraz aurki daitezkeela bere

idazlanetan .

Esate baterako, "diadarrak/ saguzarrak/ zantarrak/ ziranak" edo "negarrak/ deadarrak/ izarrak/

sugarrak" edo "ikusi/ berari/ ezarri/ berari" .

Arrese-Beitia euskal olerkigintzaren XIX . mendeko ohizko metrikaren eredutzat joz gero, Jean

Cohenek dioen moduan, errazkeriazko errimatzat jo eta XX, mendean baztertu direnen artean kokatu

beharko genuke .

Koldo Jauregi "Jautarkol" olerkaria errimari dagokionez aldaketa bidean kokatu ahal izango

genuke . Jautarkolek Arrese-Beitiak baino errima gramatikal gutxiago erabiltzen ditu, atzizki bidez

eginikoak gutxitu egiten dira, baina oraindik errima kontsonanteak ugariak dira errima kategorialak

eta deklinabide atzizkiez eginikoak ehuneko 70 osatzen dutelarik .

Lizardik aldiz, eta Juan Mari Lekuonak gorago aipaturiko artikuluan eginiko datu bilketaren

ondorioz, garbiro ikusten da Lizardiren olerkietan errima kontsonantea ez dela ehuneko 25era iristen .

Izan ere, Juan Mari Lekuonak D, E eta F eredukotzat jotzen dituenak, hots D eredukoak, lexema

ezberdinen azken silaba eta erdiz (18,18), E eredukoak, bi silaba osoz eginikoak (4,81) eta F

eredukoak, lexema ezberdinen bi silaba eta erdiz edo gehiagoz osaturikoak (2,21), denak batera

harturik, ehuneko 25,20 ematen bait dute .

Juan Mari Lekuonaren azterketak salatzen duenez, Lizardiren errimen gehiengoa silaba osoz ala

erdiz eginikoa da, B eredukoak, lexema ezberdineko azken bokalaz bakarrik eginikoak ehuneko

30,01 osatzen dutelarik, eta C eredukoak, lexema ezberdineko azken silaba osoaz eginikoak ehuneko

36a osatzen dutelarik.

Azkenik, esan behar dugu Juan Mari Lekuonak lehenengo sailean, A sailean sarturikoak, hots,

atzizki edo morfema berdinez eginikoek ehuneko 8,59a ere osatzen dutela eta hori dela eta estilista

fintzat ez daitekeela jo diosku . Hala ere, eta ikusi ditugun beste bi autoreen aldean bilakaera handia

izan dela ikus daiteke eta are bere garaikoa dugun Lauaxeta idazlearen aldean errimaren aldetik

ahalegin handiagoa egiten duela errepara daiteke.

Bestalde, Juan Mari Lekuonak aipaturiko artikulu horretan bertan emaniko datuez baliatuz,

ikusiko dugu errimari buruzko ahalegin estilistikoari dagokionez ere Lizardik bilakabidea jasan

67 LIZARDI, X; "Erdi-Bearra" in Euzkadi, 1930-5-8, 5 . or. ; K-L 300-301 . or .

1 97

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!