26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

azaltzen digu, eta bestetik, berea bezalako idazlan batek bete behar zuen gizarte-betebeharra zein zen

eta nola bete asmo zuen .

Hain zuzen ere, Lizardiren modernitateaz eta abangoardiako lanen zereginaz diharduten bi

alderdi nagusi hauek dira atal honetan aztertuko ditugunak .

2 .3 .1 . Lizardi modernitatearen aurrean

Lizardik bere idazlana "ensayo de modernidad" dela esaten du, baina modernitate ahalegin

horren meritua zehazteko munduko hizkuntzarik zaharrenetako batean burutua dagoela esaten du .

Euskarari modernitatea itsasteko saioa egin nahi du eta bere ustez modernitate hori zedarritzen

duten bi gizarte mogimenduren aipamena eginez aurkezten du, bata artistikoa, kubismoa, eta bestea

politika alorrekoa, komunismoa .

2.3.1.1 . Modernitate iraultzailea

Modernitatearen testuinguruan bi iraultza nagusik zedarrituriko mendean kokatzen du

zehaztasunez Lizardik bere saioa, batek mendeetan zehar nagusi izan den figuratibismoaren ardatza

hautsi du, eta besteak gizarte egituraketaren ierarkia zilipurdikatuko du . Berak, aldiz, aintzinatearen

zama gainean duen hizkuntza batean egiten du saioa eta ahalegina .

Kontraste hau azpimarratuz aurkezten du Lizardik bere idazlana, esparru horretan kokatzen du

bere saioa, eta, beraz, horrekin bakarrik jadanik iraganaren minez dagoen mogimendu erromantiko

nostalgikoak beragandik deserrotu duela aldarrikatzen du. Bere garaiko munduari, garaikide dituen

mogimenduci, pentsamoldeari ausardiaz heltzen eta erantzuten dion saiaketa bat da bere poesia.

Nolakoa da ordea, Lizardik modernitate horrekiko duen harremana? Izan ere, Lizardik

olerkigintzaren alorrean berritzaile ospea badu ere, garaikide zituen mogimenduekiko zaletasunik ez

ote zuen, tradiziozalea ez ote zen esan izan da.

Jo dezagun lehenik, eta aurreiritzirik jaulkitzeari uko eginik, bere artikuluetan eta olerkietan

jaso, antzeman eta ondoriozta genezakeen jarrera aztertzera .

Gai honekiko jaso daitekeen lehen erreferentzia 1928ko "Cómo decaen las lenguas culturales"

delako artikulukoa dugu . Artikulu horretan arte garaikidearen aurrean duen jarrera azaltzen du .

Kubismoak "harri eta zur" uzten du, kolorea eta formak nabaritzen ditu, baina ez du figura ¡non

aurkitzen. Kubismoak aurreko artearen gehiegikerien aurka egiten duela dio, "relamido eta

artificioso" izateko joerari emaniko erantzun bortitza dela esaten du, baina bere gusturako hausturaren

ondoriozko artea ere gehiegikeria da .

75

Zuhurtasunez botatzen ditu ordea, iritzi hauek :

"Pero conste que yo no me meto en esto. La materia rebasa todo mi poder digestivo . Por si acaso

bueno será destacar mi profundo respeto . . ." 75.

"Idazki txiki bat egingo nuke, bitxi-azaldun, paper bikañez, sakelerako erakoa . Olerkirik gutxi : amabost-ogeitsu .

Ta olerkiok enituke emango euskara utsez : alboan zeñek-bere erderalpena luteke, aalik ondoen egiña . Saltokian

biltorri (bildu orri) nabari bat jantzita agertuko nituke: bertan hitz arro batzuk, erderaz" .

LIZARDI, X.; "Cómo decaen las lenguas culturales" in Euzkadi, 1928-11-3, 1 . or . ; K-L 140-144 . or.

1 09

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!