26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

aurrerago mintzatuko gara, Lizardik bereziki aipatzen duen gaietako bat bait da, irudimenari

jarririko mugari dagokionez berriz, ikusi ditugu Lizardik bere poetikan irudimena mugatzea

hobesteko zituen arrazoiak .

Teorian eta praktikan eginiko hautapen honek, hots, irudimenaren zabaltasuna berak eta

irakurlegoak esperientziaz ezagutzen zutenera murriztea, kritiko gehienek azpimarratu duten

Lizardiren imaginen "ezagun" edo "hurbileko" izatearen ezaugarriaren oinarri teorikoa da .

Lizardiren olerkietako gaiak Lizardiren bizitza pertsonalarekiko lotura hestua izateak, gertakari

pertsonalak, heriotzaren hurbiltsuna, berea propioa eta bere hurbilekoena, natura, aberria, euskara . . .,

eta era berean, amaitzeke utzi zuen "Maitearen apurñoak" datu biografikoez josia egotea, bere

antzerki lanik ezagunena Ezkondu ezin ziteken mutilla ere autobiografiko erakoa izateak indar berezia

ematen dio, ene ustez, sentimenduen jatortasuna eta gertakarien autentizitateari ematen dion balore

literarioak eta literario-ondokoen argudioari .

Zenbait kritikoren ustez, irudimen "lotu" hau Lizardiren mugetako bat da 125 .

Iruditeriaz mintzatuz gero, euskal esentzien irudiak baino areago Lizardik, oso ezagunak

zaizkigun beste erreferentzia askoren artean, irudi erlijiosoak erabiliz ezagunak zaizkigun oihartzunak

bilatu dituela ikus dezakegu .

Esate baterako, Gure mintzo olerkian jaulkitako ahapaldiak uso zuri antzean joan eta itzultzean

dakarten jai-ostoaren iradokizun baikorraren irudia . Lizardiren irudi hau gertuko egiten zaigu . Ez

euskadun garen aldetik, kristau kulturaren partaide garen aldetik baizik, hots, Noeren untziaren eta

irudiaz baliatzen delako .

Anjel Zelaictak 126 Lizardik naturari begiratzeko duen era hau harturik modernisten joera

estetikoekin harremanetan jartzen du Lizardi . Diaz Plajak 127 aipatzen duen begiratzearen

ikaskuntzaren garapen berezia aipatzen du. Mundua ikusteko era berriak, gauzetara hurbiltzeko modu

berriak artearen historian Paul Cezanne du hastapentzat. Mundua ikusteko gose eta egarri ikaragarria

sortzen da garai horretan arrean .

Ez ukatu ez baieztatu ez daitekeen idarokizuna dugu hau, Lizardik ez du bere joera horren funtsa

jadanik aipatua dugun muga horretatik aurrera garatzen eta garatze zabalagoetara joz gero, bizitzaren

panoramaren irudi sublimatua ematea dela olerkariaren zeregina dioen baieztapen orokorragoak topa

daitezke . Artea egiten duen olerkariak errealitateari begiratu beste inork ikusten ez duen urrea

ikusten bait du eguneroko gauza arruntetan .

Garaikide izan zituen Aitzolek eta Lauaxetak aldiz, bereziki azpimarratzen dute Lizardiren

iruditeriaren "ezagun" izateko era hau . Deigarri egiten da bi literatur gizon hauek Lizardiren

125

126

127

KORTAZAR, J . ; "Teoría y práctica poética de Lauaxeta, Bilbo, 1986, 13 or.

"Por eso, a pesar de su dificultad Lizardi aparece cercano. Las imágenes de Lizardi están ya

asumidas, y si no él las integra . Resulta curioso observar a Lizardi, como ya lo vió el profesor

Mitxelena, posee una gran capacidad de integración de lo ajeno . A este respecto, resulta curioso que el

título de su libro Biotz-begietan que puede encontrarse en un verso de Leopardi, se haya interpretado

siempre como genuinamente vasco" .

Nire ustez, Lizardiren liburuaren tituluaren "euskaltasuna"ri dagokionez gogoan izan behar da inolaz ere, oso

Lizardirena den formulazioa dela, haren teoria poetikoaren zutabe, hots errealitatearen obserbazioak eta

bihotzeko sentimenduen arteko harremanak haren poetikan duen funtsezko garrantziaren lekuko zuzena .

Lizardirengan, "ezagun" izate hau, iruditeriaren aldetik euskal irakurleontzat duen gertutasun hau ordea, ez da

euskal esentzien azalpena egiten duelako soilik gertatzen . Egia da, euskal paisaia agertzen dela, baina, askotan,

erabiltzen dituen imaginek eta metaforek gizaki garen aldetik, bizi ditugun esperientzien azalpen diren aldetik

egiten zaizkigu gertuko eta czagun, eta ez euskaldun garen aldetik .

ZELAIETA, A. ; "Orixe eta Arana Goiriren eragina Lizardirengan" in Jakin, 29, 1983, 33-34 . or .

DIAZ-PLAJA, G . Estructura y sentido del novecentismo españoh Madrid, 1975, 330-331 . or., in ZELAIETA, A . ;

"Orine eta Arana Goiriren eragina Lizardirengan" in Jakin, 29, 1983, 33-34 . or .

132

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!