26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Ideologizatze horietako baten ondorio izan da euskara hizkuntza bereziki garbia, Jainkoak berak

eta Paradisuan Adan eta Ebak mintzatzen zuten mintzaira biraorik gabetzat jo izana, eta ondorioz,

euskara euskal ohitura onen eta kristautasunaren zaindaririk hoberena dela dioen mitoa . Euskara eta

kristau fedearen arteko lotura honen lekuko da XX . mende hasierakoa den Txomin Agirreren obra.

Lizardik "Egia ikus dezagun ama!" 146 artikuluan horrelako ideologizazioaren aurka idatzi zuen ;

horrelako usteen atzean gorderik dagoena euskara idazti lizuneterako nahiz bestetarako gutxiegi

erabili izana dela salatzen du . Apologistek mendeetan zehar pilatu dituzten "gezurrek" kalte egiten

diote euskarari Lizardiren ustez :

"Eusko-oikuntza bikafien zaindari oberena euskara ornen ; kristautasuna ta euskera elkarbildurik, iaia

soin bakar batean mamiturik omen-dira . Euskera ta Kristautasuna era batera dabiltza . . .

Ez gero, begiei ta zeuen naikundeari geiegi sinets! Ikus-naaste zoroak dira oiek, bai eroso guretzat,

baña bai kaltekor ere euskerarentzat eta kristautasunarentzat .

Eta bazka dezagun bein-betirako gogo euskeltzalea egiaren ogiz eta ardoz . Ta egia au da : euskera

ezta, nabarmenki, oker-bide, jakin-bide egin eztegulako ; eztegu egin jakinbide zuzen, ta ez makur . Ta

gaur daan egunez edozein izkuntzak, Europan befiipein, jakintza-bide bear du, ondatuko ezpa-da" 147

Lizardiren ikuskera objetibo hau, arazoari aurrez-aurre begiratu eta hartu behar den bideari

ekiteko jarrera hau ez da apologisten gezurren aurrean duen jarrera berezi baten fruitu, hizkuntzari

buruz duen kontzeptzio modernoaren isladapena baizik .

Ikuspuntu moderno horren nondik-norakoa bi arlo ezberdinetan banatuko dut : Normalizazio

soziolinguistikoa eta normalizazio linguistikoa . Bi alderdi hauen inguruko ideiak aurki genitzake

Lizardiren idazlanetan nahiz garaiko ekintzei buruzko kroniketan . Euskarak bizi duen kinka larriaren

kontzientzia garbia bait du Lizardik .

Kontzientzia garbi eta larri hori, ene ustez, garaiko joera nagusienen aldean iraultzailea

bilakatzen da eta bereziki azpimarratzea merezi du, garaiko ideia eta ikuspuntu arruntenekin

kontrastatzen bait du, bai eta hainbat urte geroago ere bizirik dirautenekin .

Honetan Ibon Sarasolarekin bat etorri behar dugu osoki :

"Lizardi handiaren literatur ekintzak eta zenbait artikuluk suposatzen zuten euskaldungoaren

problemari buruzko ikusmolde ia iraulariaren garaia ia pasa da urte askotarako" 148

Euskararen egoera soziolinguistikoaren aurrean, Lizardik jarrera guztiz objetiboa du, Axularrek

bere hitzaurre ospetsuan esan zuenari jarraikiz, Lizardiren ustez ere, euskaldunona da hogena:

"Leen-leendanik gure izkuntza landu izan ba'gendu, gogo-jardun guzietarako erabilliz, gaur

berezizko jakintza baten, berezizko elerti baten bidez gizadiak begiratze ta aipatze'aalginduzten!"

149 .

Soziolinguistikan hizkuntza baten iraupenerako faktorerik erabakigarrienetako bat erabilera da,

eta Lizardik 1930an jadanik hala aldarrikatu zuen .

Euskararen iraupenerako faktore eragileei buruzko gaia bere idazlanetan gehienik erabilienetako

bat da, eta defendatzen zituen jarrera teorikoak eta praktikoak ohizko euskaltzalegoarenak baino

aurrerago jotzen zutenez, -polemika eta eztabaida- errádikal ospea ongi irabazia zuen .

146

147

148

149

LIZARDI, X.; «Egia ikus dezagun, ama!" in Argia, 471, 1930-5-4, 4 . or. ; K-L 264-267 . or. Ikus, halere, "Amonatco

zimel maitagarria" ipuina "Edizio kritiko baterako" eranskinean .

Ibidem, K-L 265 . or.

SARASOLA, I . ; "Euskal abertzaletasunaren argiak eta itzalak: Olerkariak" in ARESTI, G . ; Obra Guztiak, I,

Kriselu, Donostia, 1976, 24 . or .

LIZARDI ; "Eusko Ikaskuntzaren bostgarren batzarra" in Eusko Ikaskuntzaren Deia, 44, 1930-9-9 ; Itz-Lauz (2 . arg),

115-119. or., K-L 275-278 . or .

48

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!