26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal bertsogintzaren arloan ere zailtasun mailaketa antzerakoa proposatzen du Juan Mari

Lekuonak adibide gisa bertsolarien artean onarturik dauden errimari buruzko irizpideez

diharduelarik :

«Eta azkenik, puntuen arazoa, erderaz "rima" esanez ulertzen duguna. Guk hemen-honetan,

bertsolarien usarioari begiratuz, lau edo bost mota sailkatzen ditugu : puntu zailak, puntu aberatsak,

puntu errazak eta puntu baldanak .

Adibidez ;

Puntu zaila:

"ni nork ", "iñork, "diyot", "biyok" (Bilintx)

Puntu aberatsa:

"elkarri", "ekarri", "jarri" "garbi" (Xenpelar)

Puntu erraza :

"lasatzen", "emen", "eskatzen", "amaitzen" (XX)

Puntu baldana:

"etxetik ", "kanpotik ", "burutik ", "begitik" (X .X) 53-

Juan Mari Lekuonak zailtzat jo dituen errimak edo puntuak laurak kategoria gramatikal

ezberdina dute eta esanahi ezberdintasun handia : lehena izenorde galdetzailea, bigarrena izenorde

ukatzailea, hirugarrenak aditz jokatuaren forma bat eta laugarrena aldiz, izenorde zenbatzailea plural

hurbilean . Laurak ezberdin eta lehenengo biak esanahiaren aldetik aurkako ere badira.

Aberatsa deitu duen bigarrenean, bi kategoria gramatikal berekoak dira "ekarri" eta "jarri" aditz

partizipioak alegia, baina beste biak oso ezberdinak, lehena izenorde elkarkari deklinatua (nori

kasuan) eta azkena berriz adjetibo edo adberbioa . Hiru kategoria aski ezberdinak, bada .

Errez eta baldanetan, kategoria gramatikalen arteko urruntasuna ezabatuz doa, esate baterako

baldanetan, denak deklinabide atzizki berarekin eginik daude ablatiboarekin, hain zuzen ere, errazen

artean berriz, hiru aditz nominalizatuaren inesibo zaharrean, deklinabide atzizki baten bidez eta

laugarrena, aldiz adberbio batez eginik dago .

Ohargarri deritzot beste alderdi honi ere, puntu zailtzat ematen diren hitzen artean dagoen

errima ez da kontsonanteetan oinarritzen bokaleetan baizik . Beraz, euskal bertsogintzan Lekuonak

ematen dituen adibideen arabera, kontsonatzia ez ezik bokaleen arteko kidetasuna silaba batez baino

atzerago jotzeak eta arestian aipatu dugun kategoria gramatikal ezberdinen bidez eginiko

hoskidetasunak ere estimagarritzat jotzen dira .

Euskal bertsogintzak gaztelaniazko kontsonante eta asonatearen arteko zailtasun mailaketa horri

berorri ez erantzuteak baduke noski zerikusirik euskara hizkuntza "aglutinante" direlakoen arrean

sailkatzen direnen artekoa izatearekin . Gaztelaniaz atzizki eratorleei esker eta aditz jokabidearen

ondorioz egin daitezke errima errazak, eta gauza bera gertatzen da frantsesez Jean Cohenek

azpimarkatzen duenez . Euskaraz ordea, hitz-eratorketa sistema garatuagoa izateaz gain, deklinabide

atzizkiak ere baditugu, hemezortzi denetara, beraz errima kontsonantiko errazak egiteko bidea oso

zabala litzateke gure hizkuntzan . Ez da hori estimatzen dena, ordea .

53 LEKUONA, J .M .; "Euskal erromantzeen atarian" in Euskal Linguistika eta Literatura bide berriak, Deustoko

Unibertsitatearen argitarazioak, Bilbo, 1981, 313 . or .

1 88

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!