26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Lizardiri buruzko bibliografía hobetze eta osatzearen bidean Ibon Sarasola bera aipatu behar da

lehen mugarritzat, Gabriel Arestiren Obra Guztiak liburuaren "Euskal Abertzaletasunaren argiak eta

itzalak: Olerkariak" 9 hitzaurrean guda-aurreko belaunaldiaren ikuspegi kritiko guztiz fidagarria

eskeini bait zuen 1976an .

Lizardiren heriotzaren 50 . urteurrena zela eta, 1983an izan ziren ospakuntzek ere haren inguruko

bibliografiaren suspertzea ekarri zuen : Luis Mari Mujikak Lizardiren lirika bideak izeneko liburua

argitaratu zuen 10 Lizardiren lirikari buruzko zenbait alderdi aztertuz ; urte berean, Jakin

aldizkariaren "Lizardiren Olertia" izeneko 29 . ale monografikoak 11 ekarri zituen plazara zenbait

izen konsagraturen lan berriak, hots, 1975ko Xabier Lizardi. Olerkari eta prosista 12 liburuko literatur

azterketen egile izandakoetako bi, Andu Lertxundi eta Angel Zelaieta, eta Lizardiri buruzko

azterlarien artean berri ziren zenbait literatur kritiko ere bai, Jon Kortazar, Juan Mari Lekuona, eta ni

nerau.

Pizkunde aroaren azterketan berriak ginenon arteko lehenak, Jon Kortazarrek, hiru urte

beranduago, 1986an eman zuen argitara La teoría y práctica poética de Lauaxeta 13 tesiaren muina .

Pizkunde aroko idazleon azterketan lan sakon eta dokumentuz egoki horniturikoetan ezarririko lehen

giltzarritzat jo behar da Lauaxetari buruzko hau, eta azterlan honetan zehar aipatuko dira Pizkunde

garaiko eztabaida literarioen ardatzak hobeto ezagutzeko aukera eskaini duten egile beronen beste

zenbait artikulu interesgarri ere .

Berriki, azkenik, Lizardiren bibliografiaren hutsartea handizki bete duen Karlos Otegiren La

poética de `Biotz-Begietan" aurkeztu da 14 , tesi gisa, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako

kanpusean, 1991 ean . Azterketa-lan honek Lizardiren Biotz-Begietan liburua isladatzen den poetika

praktikoaren lerro nagusiak azpimarratu ditu, metodologia semiotiko guztiz zehatzaren bidez .

Lizardiren olerkigintzaren alderdi semantikoen azterketan funtsezko izango diren oinarriak bota

dituela esan daiteke, zalantza handirik gabe .

Honela, 1978z geroztik gehienik azterturik dagoen Lizardiren Biotz-Begietan liburuaren arlo

semantikoaren azterketari goren maila eskeini diola esan genezake, 1974ko V . Arrillagaren

Introducción a la poesía de Lizardi izeneko lizentziatura memoriaren lehen ahalegina osatu du 15 ,

Lizardiren unibertso poetikoaren azterketa orokorra eta zehatza eskainiz .

1 .2.2. Metodologiaren azalpena

Gaiari dagokionez ez ezik, metodologiaren aldetik ere Karlos Otegiren Biotz-Begietango

poetikaren azterketa utziezinezko erreferentzia zait tesi-lan honen aurkezpena burutzeko . Helburu bera

izanik, hots, Lizardiren obra poetikoa hobeki ezagutzea, nireaz guztiz bestelako bidea hautatu du

helburu hori iristeko .

Bere lana egiteko hautatu zuen metodologia azaltzean obra literaturaren komunikazio prozesuan

kokatua ikusten duela esaten du, baina aztertzerakoan, "privilegiamos el texto en sí mismo: él es el

9

10

11

12

13

14

15

SARASOIA, I . ; "Euskal Abertzaletasunaren argiak eta itzalak: Olerkariak" in Gabriel Arestiren Obra Guztiak, 1,

Kriselu, Donostia, 1976, 22-28 . or .

MUJIKA, LM . ; Lizardiren lirika bideak, Haranburu, Donostia, 1983 .

"Lizardiren olertia" in Jakin, 29, 1983(urria-abendua), 6-117. or.

LETE, X., ZELAIETA, A. eta LERTXUNDI, A. ; Lizardi, liriko eta prosista, Jakui Aranrzazu-OÜati, 1976 .

KORTAZAR, J .; Teoríaypráctica poética de Lauaxeta Desclée de Brouwer, Bilbo, 1986.

OTEGI, K ; La poética de Biotz-Begietan , 1991, Argitara gabea.

ARRILLAGA, V. ; Introducción a la poesía de Lizard; Lizentziatura Memoria, Deustuko Unibertsitatea, 1974,

argitara gabea.

5

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!