26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1 . AZTERKETAREN MAILA METRIKO-FONIKOA

1 .1 . EUSKAL METRIKA

1 .1 .1 . Sarrera orokorra

Lizardiren olerkigintzaren alderdi metrikoari ekiterakoan, lehen lehenik, euskal ikerketa

literarioetan dagoen alor zabal bati, euskal metrikari buruzko teorizazioari begirada eman gabe ez

dago hasterik . Izan ere, euskal metrikaren zenbait alor ilunek, arau metriko kulto eta herrikoiaren

arteko ezberdintasunek eragotzi egiten bait diote ikerlariari sarrera teorikorik gabe zuzenean autore

baten obra poetikoari heltzea .

Hastapeneko zailtasun honi zera erantsi behar zaio, aztertzen dihardugun garai honetan aldaketa

garrantzitsuak eman zirela arau metrikoei zegokienez ; bertsolarien tradizioari jarraitzen zion XIX.

mendeko Lore Jokoetako praktika metrikoetatik, Sabino Aranak finkaturiko arauetarako aldaketa

egiten dute olerkariek .

Lizardi bera aldaketa hori bere obran zehar nozitu zuen poetetako bat da, definitzen saiatuko

garen sistima zaharretik bestera aldaketa egin zuenetakoa . Aldaketa hau zein testuingurutan gertatu

zen azalduko dugu eta Sabino Aranaren araudi metrikoaz egin zuen erabilera pertsonalaren nondiknorakoa.

LLI .I . Euskal metrikaren oinarrizko unitateaz

Metrikari buruz orokorrean ezinbestez egin beharra dagoen gai honen abiapuntutzat Koldo

Mitxelenak 1977an argitaraturiko "Euskal hizkera eta euskal neurkera" deritzan artikuluan eginiko

baieztapen batzuk hartuko ditugu :

"Maiz entzun izan dugu euskal poesia, oraintsu arte eta are orain bertan musikari lotua ibili dela .

Hori gehiegizko baldinbada ere erabat harturik, egia da bai Ziburuko Etxeberri teologo jakintsuari

dagokionez, eta bai orobat, Txirrita ezjakinari bagagozkio . Poesiaren batean, beraz, musika ere

aztertu behar litzateke . Noizkoak dira gutti gora behera, ezagutzen ditugun doinuak? Berriago

direnean, nondikoak ditugu? Ze neurritan aldatu dira ahoz-aho zebiltzala mendez-mende? Erantzunak

inondik etortzekotan, musikalarien bitartez etorri zaizkigu . ( . . .)

Bertsoak, musika ez ezik, berezko du neurria, eta hortik datorkio gure artean hartu duen deitura :

neurtitza edo hitz neurtua alegia .

Neurriaz gainera, besterik ere izan dezake, baina badirudi han eta hemen, premiazko duela

neurria, nahiz neurkera batera nahiz bestera egin. Hontan ere, oker ez banabil, ez dakigu zein izan

zitekeen garai batean euskal neurkera hori, zenbaiten saioak (Lekuona, Orixe, Leizaola, Gaztelu,

etabar . . .) gora-behera ez baitugu oraindik guztiek onhar dezaketen teoriarik . Azterturik dagoena, edo

azter daitekena bederik, besterik da: nola neurtzen diren eta, gainera, nola neurtu behar liratekeen

(Arana Goiri etabar) orain .

1 58

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!