26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

iritzi-emale guztiek azpimarratu zuten moldaera horren berritasuna eta berezitasuna alderdirik

aipagarrienatzat .

Moldaera berezi hori idazle zaharrengandik nahiz ahozko mintzairatik behar zuen materiala

hartuz sortu zuen, eta bere gogora moldatuz, jatorrizko balioz, nahiz balio berria emanez bere-berea

zuen irizmenaren arabera ezkonduz, jatorri bateko eta besteko osagaiak estilo, taxu bateratua duen

molde batean integratu edo bilbatu zituen .

Aipaturiko ezaugarri morfosintaktikoak dituen mintzaira literario honen kanon berrian ikusi

dugunez, Lizardik ez du dena berrikotik bere gisa asmatzen, Aitzolek aurpegiratu bezala . Asmaahalak

egiten ditu oinarriak bilatzen idazle zaharretan, ahozko mintzairan, atsotitzetan, etabarretan .

Batzuetan bere sena propioari jarraikiz adjetibo berriak "musker" bezalako sinestesiaren

ondoriozkoak erabiltzen, hitz-elkartu konplexuak asmatzen ausartuko da. Bestetan, gehienetan,

aurreko idazleek, herri-mintzairak edo erran zaharrek zolduriko egiturez baliatzea nahiago izango du,

edo hitzek garai batean edo halako autore batek emaniko baloreaz baliatuz egingo du zilegi hitzari

ematen dion adiera edo erabilpena .

Ukaezinezkoa da elaborazioa Lizardiren mintzairan, irakurleak lehen irakurraldian suma

lezakeena baino askoz haruntzago doan lanketa da, ikusi dugunez, baina azalez leguntasun edo

berdintasuna, naturaltasuna emateaz ere arduratu delarik .

Berritasunak, zailtasunak ere ez datoz bat batean ; mailakatu egiten ditu . Esate baterako, olerki

batean aurkezturiko metafora, hurrengoan hitz elkartu gisa, epiteto bilakatua dugu aurkitzen.

Oraindik ere, honelako azterketak egin ahal izateko, batez ere lexikoari buruzkoak egin ahal

izateko, baliapide edo tresneria murritzegia du aztertzaileak . Nolanahi ere, Azkueren Hiztegia eta

Morfologia ezinbestekoak izango dira beti, zalantzarik gabe, Lizardiren elaboraketaren oinarrioinarrizko

lanabesa izan bait ziren .

Hala ere, Orotariko Euskal Hiztegia osa dadinean balio handiko lanabesa luzatuko zaio azterleari

Lizardiren iturri oparoenak izan bide zirenak ¡doro ahal izateko .

Aintzinako testuetara jotze honen zioa hizkuntzaren muinaren bilaketa izan bide zen aide batetik,

hizkuntzaren bitartez suma daitekeen Euskal arimaren boza entzunaraztea, baina bestalde oso

bidezkoa dirudi zera ere pentsatzea, oinak jadanik eraikia den hizkuntza literarioaren oinarrian

finkatuz, kultoa eta duina izango den mintzaira literario modernoa eraikitzea zuela Lizardik

asmotzat .

"Bafia, oar bati gatxikion : olerkari guren oiek eztira bakar soillean azten, gure Aizkorri zelai lauutsetik

bulartu ez-antzo, beti ditute olerkari zeeagoak aitzindari eta laguntzat" 195 .

2 .5 .2 . Sintaxia: Jatorri ezberdineko materialen arragoa

Sintaxiari eskeiniriko bigarren kapituluan Lizardiren mintzaira poetikoaren iluntasuna edo "azal

gogorra" delakoaz hitzegiten denean lexikoak eta morfo-sintaxiak ez ezik, gehienetan aztertzeke

uzten den joskeraren alorreko zailtasun bereziak aztertu dira atal honetan .

Lizardiren mintzaira poetikoaren sintaxiaren ezaugarri orokorrak laburbilduz, zera esan liteke :

aide batetik, esaldi nagusiak direla ugarienak, eta hauek ere ebaki eta motz jalkitzeko joera nabaria

duela, menpeko esaldiak sarrerazteari eta pilatzeari uko egiten diolarik . Beraz, aide honetatik

argitasuna bilatzen du, irakurlearengana zuzen-zuzenean iristeko zaletasuna du.

195 LIZARDI, X. ; "Olermen-irakite" in Euzkadd 1930-6-1, 5 . or. ; K-L 310 . or.

320

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!