26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

76

77

78

79 Ibidem.

precisamente ahora era cuando se estaba dedicando al estudio de los grandes maestros de la literatura

universal" 76

Jautarkolen aipamen honek sarrera hitzetan aipatu dugun Orixeren informazioarekin bat egiten

du : biografia datu hauek eta ondoko kapituluan jasoko dugun Pizkundearen ingurumariari buruzko

azalpenak, nahiz ekintza kultural eta politikoaren intentsitateak adierazten digutena baitetsi baizik ez

dute egiten .

Lizardik ez zuen izan asti lasai luzerik irakurri eta idazteko; ikasketa unibertsitariak, aldiz, libre

gisa egin zituen, ohi zena baino denbora laburragoan, bi ikasturteren buruan eta aldi berean lanean

ziharduelarik. Honenbestez, lojika osoz pentsa liteke ez zuela formazio akademiko, ez informazio

kultural eta literario oso zabalerako aukerarik izan .

Giro euskaltzalean puri-purian zeuden gai, irakurketa eta kezkak ziren bereak ere ; olerkietan nahiz

artikuluetan erabiltzen dituen gaiek islaldatzen duten interesen alorra giro honi lotua zegoela

iragartzen dute gehienbat, eta horretatik ateratzen dena egunkari edo aldizkarietan irakurritako

informazio jeneralari dagokio .

Funtsean gaztaroko irakurketak izan bide ziren Lizardiri eragin handiena egin ziotenak, "Garto"

deitzen duen osabarekin batean ezaguturikoak, eta unibertsitate ikasketetetako programetan eskatzen

zizkioten ezagupen orokorrak 77 , hortik aurrerakoa bere kontura eginiko irakurketa solteak dira .

Nortasunari dagokionez, Urola'tar Martinek 1933ko apirilaren 15ean Argia asterokoan argitaratu

zuen "Aztuko etzaigun Lizardi'ri» artikuluan Jose María Agirreren azken egunen berri zehatza ematen

duelarik haren gertu-gertuko irudia utzi zigun, ondoren aipatuko dugun Aitzolenaren osagarri eta

katalizadorea dena, ene ustez.

Bisitan joan ornen zitzaion ostiralez, apirilaren l0ean, hitzaspertu bat egiteko asmoz, ¡a

sendaturik aurkituko zuelakoan . . .

"Uste ez nituan berriak eman zizkidaten . Naitanaiezko ebaki-sendakuntza gogor bat egin zizutela

goizean . Sukarrak etzizula alde egiten-eta, birika bat betea zenukala-ta . . . ; zekitenak ziotenez

sendabide bakarra zala goizeko hori ta . . . ; atseden gozotsu baten ondoren bezela zeundela

arrezkero . . ."Bai, batere miñik gabe, saiets-ezurra kentzerakoan ai aundi bat egin du,

baño . . ."( . . .)Urrengo egunez, ez aurrera ta ez atzera ; egon . . . egon . . .Eta igandez, arratseko ¡tu ta

erdietan : il da "Lizardi" !!! Zeruan gerta dedilla!" 78 .

Osasunez "aultxoatzat" deskribatzen du Urola'tar Martinek Lizardi, gaisoberatzat ; izakeraz

aldiz, lagunartean atsegina eta umoretsua zela esaten du, baina aldi berean bene-benetako lagunek,

estutxotzat jotzen zutela ere adierazten duelarik : "Bakarrean estuago ziñala jakiteko, urrutitik zaitu

besterik etzegon" 79 .

Urola'tar Martinek aipatzen duen "estutxo" izateko era ezkutu horrek, alegia, kezkatsua,

erreflexiboa eta bere barrena aztertzen zuen pertsonaren izateko era horrek, haren olerkiek duten

sakontasunerako joeraren eta jarrera bitalistaren arteko lehia nabariaren lekukotza baitetsi egiten du .

Lizardiren kristau fedearen inguruko zehaztasunak ere ernaten ditu Urolak :

JAUREGI, K. ; "Lizardi . Su personalidad literaria" in El Día, 1933-3-15, 1 or .

Karlos Otegik bere tesiaren V . atalean, "Relaciones de intertextualidad" delakoaren barruan, aipamen zehatzaz

Lizardirena izaniko liburutegiko liburuen zerrendaz Ikasketen programa eta literatur ikasketa obligatorioen

fitxen zerrenda ere egiten du « Datos complementarios" izeneko puntuan . Ikus La poética de "Biotz-Begietan , II,

853-861 . or.

UROLA, M . ; «Aztuko erzaigun Lizardi'ri in Argia, 624, 1933-3-19, 2 . or.

27

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!