26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Frederi Mistralek XIX. mendearen bukaera eta XX, mendearen hasieran bilduriko taldeak bere

gain hartua zuen helburu bera aldarrikatzen dute olerkariek . Eta bereziki, Mistralek Nobel saria

irabaztean bere hizkuntza eta literatura nazionalari erakarritako ospe eta prestigioak sinesgarri

bilakatu zuen literaturak berbizkunde kulturaletan eragin handia izatea .

Lizardiren artikuluetan jasoa dagoenez, hiru norabide nagusi dira orokorrean idazleak ekin

beharrekoak.

Lehenik, maila kulturaleko hiztunari, eta orokorrean euskaldungoari, herri osoari zuzendurik, haik

euskal literaturara hurbildu eta beren kultura bertan isladaturik ikusirik, euskaltasunaren aldeko

jarrera linguistikoak, kulturalak eta are politikoak eragin behar ditu .

Bigarrenik, Espainiako intelektualei euskararen gaitasun espresiboaren frogak eskaini behar

dizkie, euskarak duen prestigio gabezia, eta are irudi primitibo eta zantarra ezabatzeko .

Hirugarrenik berriz, euskal literaturaren beraren esparruan berrikuntzari ekitea, euskal literatura

gaurkotu eta kultur maila egokia duten hizkuntzen artean, euskaraz ere olerkigintza duina egin

daitekeela erakustea .

Lehenengo bietan hizkuntzaren egoera soziolinguistiko diglosikoaren arazoari erantzun beharra

gertatuko zaio idazleari . Euskaldunon eta erdaldunen arrean prestigioa, errespetua eta lehenengoen

atxikimendua irabaztea da idazleari dagokion zeregina .

Hirugarrena ordea, hots, euskaraz mintzo elertitsu bat sortu eta kultur maila egokiko hizkuntzen

arrean toki bat irabaztea, sarritan zenbait idazlek euskararen egoera soziolinguistikoari loturik

aztertuz bere onetik aterako badute ere, Lizardirentzat literarioa den arazo bat da, gustokoa duen

estetika eta literaturari soilik dagokiona, euskal hizkuntzari dagokion estetikari erantzungo dion

kanon edo poetika bat sortzearena, alegia .

Azter ditzagun banan-banan hiru norabide nagusi hauetaneginiko bide-urraketak, saiaketak eta

urratsak, Lizardik eta bere garaikideek hiru norabide horietan eginiko bidearen luze-laburra azalduz .

Aipatu berriak ditugun moduan, hemen idazlearen eta gizartearen arteko harremanez, bereziki

olerkariak euskara bezalako hizkuntzekiko duen betebeharrez osaturiko kapituluan metodologikoki

hiru atal bereziko ditugu :

2 .1 .- Olerkaria eta bere zeregina herri-gaizkakundeetan .

2 .2 .- Euskararen gaitasun espresiboaren frogantza .

2 .3 .- Abangoardiazko euskal minrzo elertitsua modernitatearen erronkari emaniko erantzuna .

2 .1 . OLERKARIA ETA BERE ZEREGINA HERRI-GAIZKAKUNDEETAN

2 .1 .1 . Olerkaria eta gizartearen arteko harremanei buruzko kontzepzioa

Gudaurreko Pizkunde mogimenduaren barruan eta bereziki Aitzolen proiektu kulturalaren baitan

olerkariari ematen zitzaion zeregin nagusia, hors, hizkuntzaren etorkizunean erabakiorra zen betebehar

hori dela eta, logikoa dirudi, olerkariari buruz garaikoek guztiz irudi idealizatua izatea . Hizkuntzen

etorkizunaren arloan duen zeregina dela eta, Lizardik olerkaria "taumaturgoa" dela esaten du, ia-ia

aztiaren gaitasunak bere esku dituen pertsona da .

Lizardiren artikuluetan zehar, garaiko gizartean eta are euskaltzaleen artean olerkari izateak

estimazio handirik ez zuela suma daiteke, ordea. Sarritan ateratzen duen gaia da olerkariaren

garrantzia, eskuzabaltasun eta idealismoaren eta gizarteak hari egiten dion harrera hotzaren arteko

desoreka. Gizarteak ulertzen eta estimatzen ez duen heroea da idazlea .

97

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!