26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

aifia gizontxoa -alegia - ez izaki kilker!"

(ZE 43-44, 135)

B) `Yun baita, betiko

yun, aitaren poza!

Loreak biltzeko

ez izaki gauza!"

(OU 21-24,107)

Lehenengo bi adibide hauetan ikus daitekeenez, jatorrizko maila kolokialean bezala, esaldi

esklamatiboetan agertzen da egitura hau . Beste zenbaitetan, aldiz, esaldi hasieran eta isilaldi batek

mugaturik, [aditz izena+ ki] egiturak eskeiniriko "azalpenak" balore kausal-modala ere izan lezake :

D) "Ego begi izaki ta aizeak garra :

irakin diraki, beroz ez ezik

erleen egoek jo ta naasirik . . ."

(B1 12-15, 155)

Aurki genitzake ordea, hain ezagunak ez eta ezagunak direnik ere zalantzan jar genitzakeen [aditz

izena+ki] egituraren erabilera sintaktikoak :

E) "Badut zalantza zein giro izaki"

(SL 13, 147)

Adibide honetan, esate baterako, "zein giro ote den", beraz, zehar galdera baten zeregina betetzen

ari da . Ikus hurrengo lerrokoa hala dela : "orzaren aala danentz ebaki " .

Lapurteraz, eta niri ezagunak egiten zaizkidan Hondarrabi-Irun inguruko eta Baztango

euskaldunen ahotan entzun ditudan -ki atzizkiaz lagunduriko aditz izenek beste erabilera bat ere

izan lezakete, arestian aipatu den esplikatibo-modal horrezaz gain, hain zuzen ere aditz jokatuetan

aspekto puntukaria duten zenbait aditz forma adierazteko : "Etxera faki naz" = Etxera noa esateko,

edo "Zer, lanean ariki ?" Zer, lanean ari al zara? galdetzeko .

Honetan oinarritu bide zen Lizardi [aditz izena+ki] atzizkiaz zehar galdera egin eta aditz

laguntzailea+eN ezabatuz "badut zalantza zein giro izaki" bezalako bertsoa egiteko .

Azkenik aipatzera goazen -ki atzizkiaren erabilerak aurrekoen arteko bat dirudi, ikusi batera,

hots [aditz izena+ki] moldekoa . Ez da hala ordea .

E) "Il-zaarki, bizi dugun gizona!" (GM 9, 207)

Sail berean sartzeko joera semantikak eragiten digu, guk bai bait dakigu Lizardik esan nahi

duena "aspaldi hila izanik" delakoa dela . Baina, gaia aide batetik baino gehiagotik aztertuta ere, oso

nekeza da Lizardik euskal joskerari eraginiko eraldaketaren bidean honen aurrera joan zenik sinestea .

Esaldia esklamatiboa da, beraz ingurumari egokia [aditz-izena+ki] egituraz esaldi kausalmodaletako

bat emateko . Baina, kasu honetan, -ki atzizkia ezin esan aditz izen bati loturik

dagoenik.

Egitura bitxi honen jatorria besterik dela uste dut . Kasu honetan -Ici atzizkiak aditzondoak

egiteko erabiltzen denean bezalako betebeharra du, Lizardik berak "aberaski" aditzondo berria

sortzeko erabili duen zentzu beraz .

Aditzondo modalen zentzua ematen dio -ki atzizkiak "il zaar" sintagmari . Sintagma honen

jatorria izan daitekeena, berriz, Lizardiren beste olerki batean aurki genezake :

"Ta asi zan biraka berriz

il zaarrei oska negarrez"

292

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!