26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

zagoku atean

otz ta gogor, entzuten

zure azken-Meza!

Zerraldo-olen artetik

(negugaua idurt)

ez al-datortzu, uluka,

aize erruki-eza ?"

(BMD 71-79, 125)

K) adibide honetan ere esan daiteke Lizardik irudi baten bidez azalpen bat aurreratu nahi izan

duela : negu gauetakoa dirudien aizea dabil, ez negu eta ez gau ez den arren . Gaiaren ariarekin alboko

zerikusia baizik ez duen irudia sarrerazten du idazleak . Hurrengo bi bertsoetan aipatuko duen

aizearen erruki-eztasuna azaltzera baletor bezala da intziso hau .

2.4.5.2. Irudia sarrerazteko bide azkarra eta sintaktikoki ustegabekoa

Olerkiaren gaiarekin zerikusi zuzenik ez duen irudia sarrerazten duten intzisoek, "iduri" edo

"alatsu" hitzez sarreraziriko konparazioa, olerki berean edo beste olerkiren batean aipatu den edo

aipatuko den irudia lehen aldiz aurkeztu edo bergogoratzen du, olerkigintza modernoaren "leitmotiv"

baten gisa :

A) "Aurraren naia zeruratu zan

(alatsu otoitz garbia)

ta aingerutxoak eska zioten

Yaunari lagun berria"

(ZA 25-29, 43)

Haurraren nahiaren zeruratzea eta otoitz garbiarena parekatzean, nahi horrek eskaera, Junari

eginiko erregu bilakatu eta ondorioz aingerutxoek eta Jainkoak berak abegi ona egingo diotela

iragartzen .

B) "Uda yoan da . Marduldu zaizka mordoak

matsondoari . Beñola

-egari mozkorra- yo du kaiola

gazteenik ildako ostoak"

(Ald 57-60, 49)

D) "Il aurreko indar-ondarrak zuzpertu? . . .Beintzat

txoria leoiruntz doa,

mozkorki -alatsu udazken-ostoa -

egun nekez jaioaz bat"

(Ald 117-120, 55)

Olerki beraren bi zati ezberdinetatik, lehen eta bigarren partetik harturiko bi ahapaldi hauctako

intzisoek elkarren oihartzuna egiten dute : lehenengoan, hostoa da txoriaren kaiola inguruan igatu eta

eroritakoa, bigarrenean berriz, txoria bera. Baina lehenengoan erorkoaren deskriptzio gisa esaten

dena, beraz, irudia sortzeko egiten den metafora, bigarrenean txoriaren erorkoa jadanik "mozkorki"

aditzondoz deskribatzen da, intzisoak aditzondo horri dagokion irudia eransten duelarik .

E) "Ta zuek, nora, txoriok, saldoka

zoazte, iraduz urrundu bearka?

Adiskide Urretxindor il zaizute,

ta aren ilkizunetara

3 1 1

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!