26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

kemena eman liezaiekeela iruditzen zaio, eta horregatik ez du atsegin garaikide duen artearen

gorabeherek behar bezala ezagutzen ez dituenaren posturan gera arazten badiote 79 .

Hain zuzen ere, besteen begietan ez-modernotzat agertzea ekidin nahiez, mundu zaharrekoa dela

dirudien euskal hizkuntza eta kulturak ere modernitatean tokirik izan dezaketela frogatzen

ahalegintzen da.

2.3 .1 .3. Erromantizismoa errefusatzea

1928-11-3ko artikulu honetan, nahiz 1929ko "Glosas Triviales"etan, bai Uztailak 31ko eta bai

Abuztuko 8ko artikuluetan, "Axari-Beltz" ezizena darabilen idazle bati erantzunez idatzirikoetan,

jarrera berbera ikus dezakegu modernitatearekiko . Ez du gogoko gazteen arrean euskarari buruz

egiten den identifikazioa, mundu zaharra eta euskal kulturaren artean egiten duten ekuazio sinplea,

alegia .

Horregatik, "Glosas triviales" direlakoetan agerturiko jarrerengatik "Axari Beltz"ek Euskal

Herriaren irudi atzerakoi eta erromantikoa egozten dio, " . . .además de tradicionalistas nos llama

Werther" 80 .

Lizardik garaikoen arrean ohizkoa den euskal kulturaren irudi atzeratu eta jarrera

erromantikozale nostalgikoekin identifikatzeko joaera hautsi nahi du . Ironiaz erantzuten dio "Axari-

Beltz"en erasoari, batez ere atzerakoi eta erromantiko negartiaren deiturak berarekiko esanik oker

nabaria direla nabarmenerazi nahiz :

"Sí, debemos declarar, no sin rubor, que lloramos con frecuencia y en forma quejumbrosa .

Tenemos la odiosa manía de sentirnos poetas cuando menos falta hace, y nuestros excesos en la

materia -Oh "Axari Beltz" míranos con clemencia!- han llegado en ocasiones hasta la endecha

rimada; extravío que si las humanas repúblicas hubieran aprendido a gobernarse, ya no están lejos de

ello, con algún indicio de talento, sería materia de las más severas sanciones" 81 .

Kasu honetan ikusten dugu Lizardik erromantizismoa negar egiten duen olerkariarekin

identifikatzen duela, lehen-minez dagoen olerkariarekin . Mundua eta olerkaria elkarri aurka jarririko

bi indar bezala aurkezten ditu, olerkaria eta azpiratu egingo duen gizarte uniformatu eta guztiz

antolatuaren arteko lehia planteatzen du .

Lizardik "tradicionalistas románticos" deitzen dituenak euskaltzaleekin identifikatu ohi dituzte,

modernitatearen aurrera-indarrari eutsi egin nahi diotela argudiatu ohi dela agertzen du Lizardik, eta

identifikazio horren aurka jo nahi du.

Zehazki aipatuz, Lizardik aldaketa bizian dagoen Zarautz herriaren kasua aipatu du eta hango

jendearen jokaera erdaltzalea salatu, modernitateak erakarririko aldaketekin batean, autoak,

lantegiak, turismoa eta abarrekin batean, hots, "las exigencias de este ingente progreso que nos

absorbe" deitzen duen oldeak euskara bera ere porrokatzen duela ikusten bait du .

79

80

81

Ibidem., K-L 142 . or.

" . . .no obstante mi posición desventajosa de hombre vuelto de espaldas a la modernidad, creo no caer en jactancia

si digo que . . . ".

LIZARDI, X. ; "Glosas Triviales" in Euzkadi, 1929-7-31, 1 or . ; K-L 159 . or. Lizardiren artikulu honetan Werther

erromantizismoaren prototipo czaguntzat aipatzen da .

Ibidem.

1 1 1

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!