26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

eren buruak euskara idatziaren ardatzaren jabetzat zituzten zenbait idazleren haserrea eta arbuiapena

sortu zuen . Eta egiazki giroan bizi zenaren testigantza utzi zuten Lauaxetaren liburuaren izenburua

ikurtzat harturik garatu zen eztabaidaren bidez .

B .- "Bide berriak" eztabaidaren aitzakia besterik ez zen izan, berez, Lauaxetaren liburuaren

argitapena . Berez kritikak zabalagora jotzen zuen, hain zuzen ere, estetika landua eta hizkuntza

literario berritzailea zerabiltenen aurkako jarrerak nabarmendu ziren . Beraz, Aitzolek Euskaltzaleak

erakundearen gidaritzatik suztaturiko joera zen zalantzan jartzen ari zena .

Eztabaida honen urratsak bana-banan jarraitzea argigarri gerta daiteke beren buruak erantzuletzat

azaldu zituzten Lauaxeta eta Orixek, -eta guretzat garrantzitsuena denak, Lizardik -, egitez ez ezik,

ideia poetikoz eta asmoz ere euskal literaturan berria zen literaturaren kontzeptuaren jabe zirela

erakutsi bait zuten .

Argia asterokoan, "Euskaldun bat"ek eta "Larreko" izenpetzen zuen Fermin Irigaraik Lauaxetaren

liburuari buruzko iruzkina eginez azaldutako iritzi batzuk dira eztabaidaren sorburua .

"Euskaldun bat"ek idatziriko artikulu horretan hiru puntu nagusitan erasotzen die Lauaxeta eta

bera bezalako "berrizaleei " :

1 .- Euskal literatura herriarengandik urruntzen dutela, eta bide hori kaltegarria izan daitekeela

irakurlegoarentzat beren idazlana ulertezina gerta daitekeelako .

2 .- Ulerkaitzak diren arren, sariketa literarioetan lehen sariak ematen dizkietela,

irakurlegoarentzat zapuzgarri gertatzen direlarik .

3 .- Zehazki, Lauaxetaren liburuari buruz, "Euskaldun bat"ek bizkaieraz idatzia egoteak beretzat

duen zailtasunarengatik ez duela irakurri ahal izan esaten du .

Ziurrenik, "Euskaldun bat"en aipamen honek ez zukeen gehiegizko erantzunik sortuko Fermin

Irigarai "Larreko" idazle errespetatuak lehenengo bien antzerako argudioak erabiliz beste artikulu

bat idatzi izan ez balu . Larrekoren arbuiorik funtsezkoena idazle berrizaleen ulergaiztasuna da.

Zuzenean Lauxetak, erantzun gisa, argitaratu zuen "Eztabaida" 225 artikuluari erantzunez, Larrekok

"Berriz ere bide berriaz" artikuluaz erantzun zion 226 . Lauaxetaren zailtasunari buruz dihardu berriro

ere, esanez, bizkaieraz idazten zuen Kirikiño zanaren lanak ez zirela zail gertatzen nafar batentzat ere,

baina Lauaxeta, euskalki berean idatzi arren, ulertezina gertatzen zaiola . Horregatik, zailtasun hori

dela eta, gaztelaniazko bertsiora jo beharra suertatzen zaiola eta horrela euskal testuak ez duela inoiz

autonomiarik lortuko esaten du:

"Neure burua euskal letraduntzat naukalarik, una non, ezin aditu ditudala orai berriki agertu diren

eta agertzen diren euskal lan apafienak . . .Euskal idazti zaarretan eta euskaldun utsengatik uste nuen

euskara garbiena ikasiko nula, bafia ori ez bide da aski ; bide berriak egiten ari dire eta guk ez jakinki

bide berri orietan barna ibiltzen .iNor baninde ni; otoiztuko nituen, aspalditik euskel idazle sailan

ditugunak, arazo untarik mintza daizten!" 227 .

"Larreko" eta "Euskaldun Bat"ek idatziriko iruzkin horiei erantzunez, esan dugun moduan,

Lauaxetak "Eztabaida" artikulua idatzi zuen, eta haren laguntzan etorri zen Lizardi "Bide barriak?

Bide guztiak?" 228 artikuluaz sartu zen eztabaidan.

225

226

227

228

LAUAXETA, "Eztabaida" in Euzkad4 1932-2-9,7 . or.

IRIGARAI, F., "LARREKO " ; "Berriz ere bide berriez" in Euzkadi, 1932-2-14, 5 . or .

IRIGARAI, F., "LARREKO " ; "Bide berriak" in Argia, 560,1932-2-1, 1 . or .

LIZARDI, X. ; "Bide Berriak bide guztiak ?" in Euzkad; 1932-2-11, 5 . or . ; K-L 367-370 . or.

72

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!