26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2 .3 . ARKAISMOAK

2.3 .0 . Sarrera

Lizardiren olerkietako zenbait egitura morfosintaktiko bereziren aipamena egitea beharrezko

egiten da, batetik, bereziak direlako hainbat merezi dute, baina oinarrizko arrazoi honezaz gain,

duten zahar kutsuak, arkaismo itxurak Lizardiren olerkigintzaren joera nagusienetako baten

urraspidera garamatza, zalantzarik gabe . Idazle zaharrak aztertu eta sortu nahi zuen mintzairaren

iturri bilakatu zituen ; haien idazlanetan gorde diren euskararen egitura berezi batzuk berreskuratuz

aintzinako euskararen eitea berpiztu eta eite horren arima izpiritua edo mundu-ikuskera erreskatatu

nahi ditu Lizardik.

Idazle zaharrei buruz XX. mendearen bigarren zatian argitaratu diren idazlanei esker, hasi

Lafonen aditzaren azterketatik eta Axular, Sarako Etxeberri eta Etxeparez egin diren azterketa eta

edizio kritikoek, Lizardik egin bide zuen arakaketa eta bereganatze lana antzemateko aukera

eskaintzen dute .

Idazle zaharren idazlanekin harremanetan jartzeko bide honetatik abia arazi gaituzte aide

batetik, Lizardiren lanei buruz garaiko kritikoek emaniko iritziek . Orixek, Labaienek, Aitzolek eta

Markiegik, denek azpimarratu dute Lizardiren mintzaira literarioaren moldaketan euskal idazle

zaharrengandik ikasirikoak izan zuen eragina.

Gaur egungo kritikan inoiz aipatu gabeko puntua den arren, Lizardiren obrari buruzko iritzi

kritikoak argitaratu zituzten lau idazle hauek, Lizardirekiko harreman estuak zituzten, adiskide

zituen, eta beraz, bere iturriak aipatzerakoan lehen eskuko informazioaz baliatu zirela bistan da.

Aintzakotzat hartu beharreko puntua deritzot honi .

Balizko eta urrutiko eragin literarioak baino lehenagokotzat aipatzen dute haren adiskideek, eta,

bestalde, bereziki euskarak hizkuntza zen heinean zuen moldaerak Lizardirentzat euskal arimaren

adierazle zela jakinik arrazoizko dirudi, euskararentzako sortu nahi zuen kanon estetiko kultuaren

iturritzat idazle zahar prestijiodunak hartzea .

Honetan oinarriturik, gehienetan idazle zaharrekin bakarrik erabili ohi den azterketa linguistiko

eta filologikoa egitera jotzea bidezko iruditu zait, Lizardiren obrari hurbiltzeko modu berri eta

aberasgarria delakoan, eta bereziki sortu zen garaian bide hau hartzean iritxi nahi zuen helburuaren

adierazgarri den heinean .

2.3 .1 . Arkaismoak eta kultismoak

Espainolaren lexikografian kultismo deritzaio latinetik gaztelaniaratzean ohizko aldaketa

fonetikoen aldakuntzak jasan ez dituen hitzari eta zehatz- mehatz gaztelania finkatua zelarik

latinetik zuzenean harturiko hitzari edo esamoldeari .

Dámaso Alonsok Luis de Góngoraz 1932an buruturiko La lengua poética de Góngora (I parte)

azterketan zionez, kultismoak ez dute filologoen arreta erakarri "latinetik zuzenean harturikoak"

izanik, fonetika diakronikoaren arrastorik ez dutenez, interes filologikorik gabeak zirelakoan,

horregatik esaten du zaila dela, Góngorak bakarrik erabilitako kultismoen arrastoa jarraitzea 153 .

Hain zuzen ere, berari egotzi zitzaizkion kultismo ia gehienak bere garaikideek eta aurrekoek

erabiliak zituztela frogatzen du Dámaso Alonsok. Dámaso Alonsok Góngoraren berezitasuna

kultismoak hain ugari eta hain sarri erabiltzean kokatzen du .

153 ALONSO, D.; Obras Completar, V, 122- 235. or.

277

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!