26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

"Eguzkia nondik sar atsedenean" (OG 9, 165)

"sar eta zuaitz jantziak" (AZB 16, 187)

"ikus ezpaitut Udaberri" (SL 15, 147)

"mintza zitzaidan" (AZB 54, 189)

"Ikus amonak" (AZB 79, 195)

"gauez kalerik-kale/ ibil oi diranak" (0 63, 25)

Alderantzizko kasuak, hots, aspektu ez-burutua behar lukeenean -tu atzizkiak baliatuz olerkariak

silaba bat gehiago lortu duen kasuak ere badira, bi besterik ez badira ere :

"barkatu zaiozu" (Ag 30, 115)

"esnatu nadi" (OG 76, 171)

Garbi dago, neurria, silaba kopurua, duela hauetan eragile .

D4) Esana dugunez, ez dira mende hasierako idazleetan bakanak bereziketa hau gaindituz bertsoaren

neurria lortzen duten olerkarien bertsoak . Sarasolak prosalariek ere ohitura hori bazutela gogoratzen

digu eta Orixek 1928ko hitzaldian zenbait herri nafarretan "etor da" eta "ikus du" bezalakoak

esateko ohitura aitzinkaritzat aipatzen du. Beraz, ez da mintzaira literarioaren esparrura mugatzen

"lizentzia" hau .

Nik neure aldetik erantsiko nuke Lizardiren beste zenbait hizkuntz ezaugarri bezala, infinitibo

eta partizipioaren arteko mugaren arau gramatikala gainditze honek Orixe edo XX. mendeko

idazleak baino aurreragoko aitzinkaririk badutela : atsotitzak .

Atsotitzetan, Ifarraldeko idazleek bildurikoetan, sarri aurkitzen ditugu horrelako laburdurak :

"Behorraren ustikoak ; eztitu senti garanoak" 145

"Artzainak samurtzuz (sic) direnean gasnak ager" 146

Beharbada gogoratu behar da bigarren adibide honen sakoneko egituran "ager zitezen" aditza

legokeela . Bai, ezagunak dira « Artzainak haserra zitezen, gasnak ager zitezen" moduko aldaerak,

baina kasu honetan, esaldiaren lehen zatian dagoen aditzaren aspektua ohiturazkoa ez ote den nago ni .

Lehen adibidean ere halatsu: "ez ditu sentitzen" izango genuke azpian .

Ondoren aipatuko ditudan Lizardiren bertso hauetan, hirugarren sailekoetan ez bezala, aspektu ezburutu

ohiturazkoa legoke isildurik :

145 (Oihenarte, Proverbes, 76)

146 Duvoisin ; Euskara, XXV, 1978, 174. or.

"Betidanik eskale labur, emale eder,

ire bizi guzian, txarkeri bat al-duk ager"

(ZE 15-16, 133)

"Kalerik ez ageri,

baratza dago tarteka;

beso giarrez, yotzen

al duzu, arrika ;

Gazte'z aurreka

arako torre zarra

zuti, baratza non buka"

(GE 50-56, 243)

"zu'ka zoroki mintza zitzaidan

zaldu arrotza bainintzan"

267

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!