26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Hiri handietako bizia zorapenezkoa da, gurazko aberriaren ondotik doan bultziaren abaila eta

Boursen dabilen jendea bezalakoa . Baina euskal hizkuntzak guzti horri aurre egin behar dio, hori da

behin eta berriro Lizardiren mezua . Benetako abangoardiazko ekintza horixe da eta ez besterik .

2.3 .2 . Abangoardia eta Lizardi

Lizardirentzat literatur hizkuntza sublimatuko duten, goi mailara eramango duten eta

zernaitarako gaituko duten abangoardiazko idazleak behar dira, gainerako idazle guztiez gain .

Lizardik abangoardia hitza darabilenean ordea, nolako abangoardia zuen gogoan jakitea beharrezkoa

da, lehen lerroetan burrukatu behar zuten "gogo-gudari sailek" zein bide hartu behar zuten beren

helburuak erdiesteko ? . Hona hemen gaiaren bigarren urratsa . Gudari izpiritualen sailetako lehen

lerroko idazleek zeri ekin behar zioten, zein baliapidez?

2.3.2.1. .XX mende hasierako abangoardiak

Hogeigarren mendearen lehen herenean abangoardia hitzak duen kutsuaz ohartu beharra dago

lehenik . Modernitatearen fenomenu orokorraren baitan abangoardiak jarrerarik muturrekoenak,

erradikalenak eta berrizaleenak dituzten mogimenduak dira, arrearen alorrean pinturan, musikan

nahiz literaturan ematen ari dira . Espainian "ismo" izenez ezagutzen dira, eta askotan arteari buraz

duten ikuspegiak arte-alor bati baino gehiagori eragiten dio ; adibidetzat inpresionismoa aipa liteke,

pinturaren arloan hasi zelarik, musikarenera eta are literaturarenera iritxi bait zen .

Mende hasierako Europan,'modernismoak XIX. mendearen amaieran ekarritako baino haustura

nabarmenagoa gertatzen ari da aurreko tradizioarekiko arrearen eremu osoan zehar 83 .

Frantseseko "avant-garde" izenez ezagutzen diren XX, mendeko mogimenduek hautsi egiten dute

-sarritan zakarki- aurreko estetikaren kanonarekin . Arte eta letrei buruzko kontzepzio guztiz

berriak aurkezten dituzte "manifestu " -en bitartez . Elkarren segida bizkorrean gertatzen dira

manifestu hauek, espresionismoa, futurismoa, kubismoa, dadaismoa, surrealismoa, . . . Horietako

askok, arte plastikoak ez ezik, zinema, antzerkia, literatura eta filosofia bera ere iharrosten dituzte .

Batzuk guztiz iragankorrak izan ziren arren, beste batzuk sortu zuten haustura ezabaezinezkoa izan da .

Espainiako mundu kulturalari dagokionez, bereziki azpimarragarria da 1914 aldera

sentsibilitate berri batek, joera estetiko berriek hartzen duten indarra, eta Europako gerra-arteko

epean berebiziko protagonismoa lortzen dure . Estetikaren alorrean esperimentalismoaren grina da

nagusi, forma berriak aurkitzeko ahalegina da epe honen ezaugarri berezia .

Espainian tertulia literarioen eta aldizkari literarioen eklosio garaia da, eta Espainiara iritxiz

joango dira Europa aldean puri-purian dauden abangoardiazko mogimenduen uhinak : futurismoa,

hizkuntzaren posibilitateei askatasun berri bat eskaini ziona; kubismoa, Lizardik aipaturikoa, eta

Apollinaireren eskutik literaturan ere eragina izan zuena, errealitatearen elementuak deskonposatuz,

kontzeptu, imagina eta esaldien arteko harreman askeak sortuz, eta olerkien moldaketa grafiko

berezien bitartez esanahia "margoztu" egiten zuena . Kaligramak eta kolageak esaterako, kubismo

literario honen fruitu dira .

Dadaismoa da hurrena, norberaren fantasiaren lehentasunaren aldarrikatzailea izan zena eta

mintzaira inkoherentea, inhibiziorik gabearen baloraketa ekarri zuena ; Ultraismoa, Kreazionismoa,

Surrealismoa . . .Azken hauxe da, zalantzarik gabe, mende honetako iraultza artistikorik

garrantzitsuena, eta abangoardiazko mogimendu horietako zenbaiten bateratze gunea bilakatu zen 84 .

83

ELKAR LANEAN ; Arte abstracto y arte figurativo, Biblioteca Salvat de Grandes Temas, Salvat, Barcelona, 1973 .

84 GIMENEZ FRONTIN, J .L. ; Movimientos literarios de Vanguardia, Salvat, 1974 (Libros GT, 61), 73-124 . or.

1 13

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!