26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

asmatu nahirik, baina ez nolakoa izan den deskribatu nahiz . Bertsolarientzat uzten ditu neurtze eta

puntuketa gordetzea :

"Ez diñot ez, kantatzeko neurtitzetan puntua oso kentzekorik . ( . . .), bañan neurtitzak

irakurtzerakoan, askatu bear genuke kate astun ori.( . . .) Guk as¡ dugun bide au ibilten asiko al dira

laister gure ondotik datozenak" 13,

Beraz, Orixek euskal bertsogintza tradizionala nolakoa izan den esan baino gehiago -horri

dagokionez ez bait du ez neurria eta ez errima ukatzen -, badirudi bere ustez euskarari gehien

egokitzen zaiona, "izan behar luke"ena deskribatzen ari dela, hau da, errezitatzeko, goraki esateko

balio duen bertsoak ez duela zertan kontatua eta errimatua izan, aski duelarik erritmo edo higikera

egokiaz horniturik egotea .

Altuna ordea, Orixeren ustez euskal metrikaren arloan erritmoak duen garrantzi horrezaz

baliatzen da bertsogintza herrikoiaren erritmoa definitzerakoan ere . Erritmo honek duen garrantzia

areagoturik, euskal bertsoaren ezaugarri nagusi eta ¡a-¡a muintzat hartua du, puntua eta neurria

bazterturik. Izan ere, oso interesgarriak bait dira Orixeren iritzi hauek Mitxelenak arestian

aipaturiko artikuluan dioenarekin harremanetan jarriz gero :

"Orain eta lehentxeago, Etxeparez geroz, silaba kontua izan da neurkeraren muina, kontaketan

bereizkuntzak aurkitzen badira ere . Lehenago ordea, Erdi Aroko kanta zaharretan esaterako, bertsoak

ez dira berdinak luze-laburrean, neurri jakin baten ingurutsuko badira ere . Itxura ohi baino

engainagarriago gertatzen ez bada, badirudi, gainera, hitz andanek silabek ez ezik, zer ikusirik

badutela antzinako eta are geroko euskal neurkerarekin" 14

1.1 .1 .4. Irakurria iza teko poesiaren metrikaren bila

Ez da ahaztu behar Orixek euskal bertsoan erritmoa osagarririk beharrezkoenatzat jotzen zuenean,

bertso irakurria edo musikatik aske dagoen olerkiarentzat metrika berri baten bila zebilela. Bertso

kontuak izenburuaz Euskaltzaindiaren Bilboko Azkue liburutegian dauden Orixe, Leizaola eta

Zatarainen arteko gutunen artean, Orixek Altuberi 1944-6-2an zuzendurikoan Orixek ez du onartzen

kantarako beharrezko diren neurri eta puntuaketaren beharrik dagoenik errezitatzeko eta ozenki

esateko diren olerkietan . Horiek erabiliz gero, gainera, bertsoa zurruna eta aspergarria bilakatzen

dela deritzo :

13

14

"Neurri ta neurri, euskerarentzat nolako? Aspaldiko erriena ala oraingoena, geron neurririk

asmatzen duguño?

Ta ez dezakegu asmatu ere, bearrik ez! Gure prosodia len-aldiko egoeran baitago (en estado

primitivo) . Griegoaren silabak ez ziran aurren-berri artan ez luzeago ez laburrago ; Izkuntza kaxkartuala,

endakatu-ala, agertu ziran . Gaitz ortaz edo premi ortaz baliatuki (haciendo de la necesidad

virtud), zorioneko bertso ori asmatu zuten, musikaren batez ere, dantzaren babesean . Ez ordea

irakurtzeko! Euskeraz astakeria da bertsoa irakurtzea, euskeraren berekiko doñua galdu gabe ez

baititeke yalki . Ar dezagun estrofarik edo ahapaldirik jatorrena ( . . .) . Lotutxoa gelditzen da, koskatu

egiten da, urgundu egiten da, batetik ; eta bestetik, euskerak duen gorabera-mintzo lasaia (la amplitud

melódica) zurrundu egiten da, beti batera erortzen da. Kantatzerakoan or konpon . Nik ere ortarako

egin ditut, bertsoaren etsai agertu arren . Irakurtzeko etsai, alegia. ( . . .) Nere ustez, bertsoan bearrenik

mintzo-etena edo zesura da. Amaika saio egiña naiz gaztetan gure izketaren gorabeerari nengokiola,

hebertarren paralelismo antzera, euskerarentzat, bertsoren bat asma ote nezan . Alper alperrik . Doñu

biurgune bera edo antzekorik arkitzerik ez nun, erdietan, ondoko bi bertsoetan ere, oinbeste bertso

egifiik ere .

Ibidem, 16-17 . or.

MITXELENA, K ; "Euskal hizkera eta euskal neurkera" in Euskera, XXIII (1977), 721-733 or . ; Euskal Idazlan

Guztiak IV, Literaturaren inguruan I, Elkar, Zarautz, 1988, 93 . or .

1 6 2

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!