26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

5 .2 . LIZARDIREN POETIKAREN ZENTZUA PIZKUNDEAREN INGURUMARIAN

Lizardik modernitate saio hori burutzeko ezaguna duen mundu erreferentzialaz baliatuz egiten

du, erretorika erromantikoari lepoa bihurritu eta sentimenduen adierazpena heziz . Bere poetikaren

funtsezko ardatza aldarrikatuz liburuari ipini zion tituluak dioenez bihotzak sentitua eta begiek

ikusia, "la sobreabundancia de luz y de calor" hitzez definitu zuena 20 elaborazio eta depurazioaren

galbahetik iragazten du, poesia modernoaren eskakizunen araberako "afán de integral

perfeccionamiento" 21 delakoa lortu arte : inspirazioa ez zaio aski, teknika ere behar da, olerkia

ahalik eta ederrenik, "bitxituenik" eta "belarriari atseginenik" bilakatu arte landu behar da .

Beraz, Lizardiren mintzaira poetikoa berarizko ahalegin egituratzailearen ondorio da : bere ustez

olerkari gisa zituen akatsak zuzendu egiten zituen "profusa prolijidad" delakoa saretuz,

bihotzondoaren adierazpideak bideratuz, eraiki nahi zuen kanon estetikoak izan beharreko ezaugarrien

bila ziharduen .

Urteetan zehar, baina bereziki 1926-29ra doan epean elaborazio modu berria antzeman daiteke

maila metriko-fonikoan, nahiz morfo-sintaxian eta edizio kritikoan hurbilketa saioak egin ditugun

maila semantikoan ere bai .

1927z geroztik argitaratzen hasi zen artikuluetan tarteka adierazten dituen iritzietan isladatzen

diren ideia poetikoak joera berriaren adierazbide dira.

Lizardi kanon bat sortzen ari da azalduak ditugun irizpide estetikoetan oinarrituz, eta une

horietan duen ikuspuntuaren arabera, oinarririk ez tradiziorik ez duten iruditu estetikoen gainean

eraikiz .

Biotz-Begietan Lizardiren poetikaren isladapen osoa dela ere esan izan da . Ene ustez, eta

poemario osoaren aldean liburuko olerkiek duten kalitatearen gaia aide batera uzten bada, liburuan

biltzen diren olerkiek adierazten dutena azken urteetako ideia poetiko eta mundu-ikuskeraren aide

nagusi bat da, batez ere, euskal pizkundearen ingurumari horretan, zituen helburuak betetzeko

momentu horretan Lizardik aditzera eman nahi izan zuen mezuaren isladapena da, alegia, kanon

estetiko modernoa eta aldi berean errotik euskalduna izan zena aurkeztea eta euskararen gaitasunaren

frogantza ematea lortzeko egokiena iruditu zitzaion egitura poetikoa da .

Horrezaz gain, bestelako mugakizun zenbait ere izan ote zituen pentsatu beharra dago, hein batean

Orixek hautaketa egitean zerikusia izan bide zuena aintzakotzat hartuz gero, gaztaroko olerki

sentimentaletatik bakar bat ere ez duela hautatu ohartu behar litzateke . Manuel Lekuonak Lizardik

bere ezkontza-gaua gaitzat harturik eginiko olerki "galdua"ren argitalpena zela eta, Orixek

Aitzolekin izaniko haserrealdia ere datu jakingarria zaigu maitasunaren gaiak Biotz Begietango

olerkietan duen presentziaz hitzegiteakoan . Baina, zalantzarik gabe, Lizardik aurkeztu nahi zuen kanon

estetikoak, eredugarria izatea nahi zuenez, sendoa, "osasungarria" eta neurtua izan behar zuen .

Norabide bila, igesi joan nahian eta "yoranez" dabilen bigarren epeko olerkietatik bat bakarra

sartu zen 1932ko liburuan : Mendigaiña, baina liburuaren hasieran marri zion hitzaurrean zera erantsi

zuen Orixek olerki honi buruz : "Aski polka . Olerkari on batek bere dunik uka ez lezaken adiñakoa ;

baiña liburu onek olerki aulik ba lu, nere ustez aulena" 22 . Beraz, Lizardik olerki horretan ageri dituen

joerak ahulak direlako jotzen du Orixek eskasagotzat Mendi gaiña, ez bestelako akatsik duelako .

Orixek adieraziriko irizpide honen garrantziaz ohartuz gero, pentsa daiteke Biotz-Begietan

liburuaren gerraosteko irakurleek harturiko inpresioa, hots, Mitxelenak Lizardiren mundu-ikuskera

etxe seguru eta artesirik gabekoaren paradigmatzat hartzea 1932ko Pizkundearen ingurumarian

20

21

22

LIZARDI, X. ; "Sahino poeta" in Euzkadi, 1931-11-25, 1 . or . ; K-L 346 . or.

LIZARDI, X.; "Rumbos nuevos" (II) in Euzkadi,1931-12-30,1-3 . or. ; K-L 360 . or .

Olerkiak, Erein, 1983, 326. or .

342

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!