26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2 .2 .4 . Eusko Ikaskuntzan garaturiko ekintzari buruzko zenbait xehetasun

Bergaran ospaturiko Eusko Ikaskuntzaren 1930ko Irailaren 8ko bilkuran biltzar iraunkorrerako

izendatua izan dela esaten zaigu, «Enseñanza Primaria" deitu duten euskararen irakaskuntzaz eta

eskolez arduratzen den sailaren burutzat 134 .

Bestalde, eta Eusko Ikaskuntzaren Dejaren aktei esker dakigu, 1930ko martxoaren 9an

Euskaltzaleak erakundeak berriztatze aro bati ekin diola, kargu berriak izendatuz eta helburuak eta

partaidetza oin-arauak berriztatuz . Lizardik formulatuko ditu Euskaltzaleak erakundearen

berriztatzearen oinarriak, "Zumaiako itzaldia" izenekoan, eta aldi berean, arduradun nagusi kargua

Mikel Urretaren eskuetan uzten duela iragartzen .

"Epaillaren 9'enean Igandea Euskeltzaleen Batzarra Zumayan izan zan . Gipuzkoako erri askotako

izperkariak eta Bizkai'tik batzuek joan ziran . (Meza) .Euskaltzaleak'ren eraberritzerakoan buru batzar

auxe aukeratu zuten danen ongi emanarekin : Leendakari : Urreta'tar Mikel jauna . Ordezkoa: Agirre'tar

Jose Maria jauna ; Idazlari : Artzeluz'tar Ander jauna ; Idazkari Ordekoa : Barriola'tar Iñaki jauna.

Diruzai : Mendizabal'tar Gaspar jauna. Azken azkenean egunkariatzaz erabaki zan . Lizardi jaunak esan

zuan berriro, egunkari ori irtetea al izango bada ¡tu mita arpidedun bear dirala" 135 .

Euskararen irakaskintzaren gaiak aldiz, 1930 urtearen amaiera aidera eta hurrengo urteetan behin

eta berriro aipatua izango denak, badirudi egunkariaren gaiak baino arrakasta hobea izan zuela 136 .

193lean Lizardi Eusko Ikaskuntzaren Biltzar Iraunkorreko bozeramaile izendatua geratu dela

jasotzen da, 1931ko urtarrilaren batetik aurrera . Eta, halaxe, datarik aipatzen ez den Eusko

Ikaskuntzaren urteko lehen bileran Euskaltzaleak taldeak proposaturiko zenbait asmoren berri ematen

zaio Eusko Ikaskuntzari :

"El señor Echegaray dió cuenta de los acuerdos de la Academia de la Lengua Vasca, que habían

sido también confirmados en la sesión celebrada aquella mañana por la federación del APE, relativos

a que los ayuntamientos de zona euskaldun que tienen establecidas escuelas municipales de párvulos

hagan que en ellos sea usado el euskera proponiendo igualmente el señor Echegaray que el señor Agirre

(J ose María) se encargase especialmente, como representante de la Sección de Enseñanza Primaria, de

dirigir la acción necesaria para la consecución de tal finalidad . El señor Agirre indicó las gestiones

que en unión de tres personas está realizando y al parecer con éxito, para que en los colegios privados

se facilite la enseñanza euskérica que muchos padres desean y que acaso una vez lograda esta aspiración

sería más fácil lograr lo que se pretende en los Ayuntamientos, indicando también otras medidas muy

urgentes que habría que adoptar en pro de la enseñanza euskérica, como la edición de varios textos,

entre ellos un compendio que sirviese para los exámenes de los niños en los Días del Euskera" 137 .

Aldatu berria dugun aipamen honetan lehen aldiz aipatzen du Lizardik eskoletarako testuen

aldetik dagoen premia larria . Urte hasierako bilera horretatik aurrera, hau da 1931tik 1932ko azken

agerkarirarte Lizardi testugintzaren arazoari emana agertzen da ; izan ere, 1931ko lehen bilera

horretan horretaz arduratuko zen batzordearen arduradun izendatu bait zuen Eusko Ikaskuntzak, Julian

Elortza presidente jauna ardurakide zuela .

Zaitegik jasoak edukiriko gutun pertsonalen artean, Eusko Ikaskuntzarekiko harremanez

dihardutenak 1931tik 1933ra bitartekoak dira, eta testugintza da, bereziki, darabilten gaia.

134

135

136

137

in Ewko Ikaskuntzaren Deia, 48, 1930, 3 . o r.

in Eusko Ikaskuntzaren Deia, 45, 1930, 29 . or.

UGALDE, M . ; "Biografía de Aitzol" in AITZOL; Idazlan guztiak, Erein, Donostia, 1988, I, 65 . or. eta

hurrengoak . Martin Ugaldek aipatzen dituen gutunetan Zaitegiri egunkaria ateratzeko ez ezik Orixeren

Euskaldunak poema ateratzeko diru-arazoak aipatzen dira eragozpen larritzat.

Eusko Ikaskuntzaren Deia, 49, 1931, 9-10 . or.

45

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!