26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Ahapaldiak biltzerakoan Lizardik eragin dion aldakuntzarekin lehen bertsioan nabarmentzen

ziren eraikuntza irizpideetako batzu aldatu egiten dira : zati bakoitzak ia ia berezitasun metrikoa eta

emozionala du, ahapaldi tankerak aldatu egiten dira multzotik multzora eta leloa beti bera da

multzo bakoitzaren barruan, poetaren une bakoitzeko barne-egoeraren adierazgarri .

4 .- Bigarren ahapaldian bosgarren bertsoan hitz, zentzu eta sintaxi aldaketa bat dago :

EE . bertsioan : Ortzia lits urratuz

BB bertsioan : odeiak lits urratu

Prosaz eta gaztelaniaz ematen duen bertsioarengatik, jakin genezake ekaitza zela Zarautzen

amona ehortzi zen egunean eta horregatik zerua laino ilunez estalirik zegoela

"Y un día muy gris hinchadas nubes hendían el cielo espacio, goteando a intervalos pesada y

amenazadoramente . . . Seco y desgarrado era el estruendo del desgarrado mar . . ." 76 .

Biotz-begietan liburuan jaso zuen bertsioak prosaz azalduriko irudi bera da, hodeiak dira sujeto

ergatibo gisa zerua urratzen dutenak litsetan, Euskal Esnaleako bertsioan zerua da sujeto pasiboa,

Osagarri Zuzena, beraz, lits urratuak dituena, zerbaitek urratua .

EEko bertsioan Ortziak eta Itsasoak naturaren osagarri teluriko nagusi gisa pareko dira eta biak

adierazten dute dramatikotasuna, zeruak urratua ageri du, plastikoki koloreez eta hautsiaz

dramatikotasuna adierazten duena, itsasoak aldiz, bere hotsaz . Biotz Begietango bertsioan aldiz,

hodeiak eta itsasoak ez dute maila teluriko bera, baina badute sintaktikoki eta beraz, poemaren beste

ardatz bati dagokion paralelotasuna biak dira eragile, biak nork markaz eragiten dute amonaren

heriotzarengatiko oinazearen adierazbide modu bat, kolore, eta itxura plastiko hautsia, desgarratua,

itsasoak aldiz, hotsa .

5 .- Boskarren ahapaladian ere bada beste aldaketa bat.

Hain zuzen ere, amonaren gorputza daramaten kaleetan sumatzen den giro kontrastea, hura gazte

zen eta ehortz eguneko tristuraren artean .

Euskal Esnaleako bertsioan, sintaktikoki, konjuntzio adbertsatibo batek azpimarratzen du

ezberdintasuna :

"Orain larogei urte/ kale poz-gabeok/ eguzkiak zitun

ta/ zure aur-jolasak/ alai . Gaur, bafia, arriek/ ere baitira itzal . . .1

Lehenengo eta behin nor pluralaren marka -ak ipintzen dio "arriak" hitzari BB .ko bertsioan "dira"

aditz iragangaitza bait da .

Bestalde, aurkakotasuna azpimarratzeko sarrerazitako "baiña" ere ezabatu egiten du bi

arrazoirengatik : bata, bertso hasieran dagoen "alai" sintagmaren funtzioa ez baita behar bezain garbi

agertzen aurreko esaldiaren barruan, eta ulerkera erraztu egiten bait du "alai" adjetiboak zukeen

"complemento predicatibo" funtzioa "alaigarri" aldatuz, alai aditz bihurturik ageri da . "alai"

"alaigarri"ren ordez bezala, beste zenbait adibide aurki litezke III : partean, azterketa

morfosintaktikoaren atalean 2 .1 .3 . "Atzizki eratorleaz soilduriko lexemak" deritzan puntuan .

Ohar metrikoak :

Ahapaldiak : Bi mota nagusi : poemaren lehen eta azken ahapaldia 10/10A/10/10A egituraz eta

tarteko guztiak, aldiz, 7/6a/7/6a/7/6a/7/6a .

Erritmoa : bereziki adierazgarria den estribilloa du, poemaren gaiaren erritmo bera daramana .

(Ikus III . partean, 1 .4 .5 . puntua "Beste zenbait baliapide erritmiko) .

76 LIZARDI; "El tema del día" in Euzkadi, 1929-6-13, 1 .or ., K-L 176-178 . or .

5 5 6

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!