26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2.2.1 . Izen Sintagma mugagabeak

2.2.1.1 . LS mugagabeen erabilera poetikoaz

Ibon Sarasolaren «Lizardiren poemagintzaren aide formalen estudio baterako" deritzan

artikuluan 125puntu honi buruzko ohar garrantzitsua dago jasorik :

"Errima beharkizunez zilegi da hitz bati mugatzen duen "a" atzizkia kentzea.Dirudienez, Lizardi

ez zen zilegitasun hortaz 1931n moldatu zuen "Eusko bidaztiarena" olerkirarte baliatu . Olerki horretan

ikusten ditugu legearen adibide argiak :

"Kanta ditzagun ango gau luze,

ango illunabar su gorriz bete; . . ." (12, 1-3)

Euskal poemagintzari prestutasun bat eman nahi zion lege hau ere ez da Lizardik asmatua .

Olerkarien artean Orixek erabiltzen du lehenik, 1930ean hain zuzen, "Yainkoagan bat" izenburuko

olerkian :

"Iparra geldi da, legun dator ego,

hegatsetan dakar maitetasun bero"

("Eusko olerkiak 1930 34-35)

Delako "a" mugatzailearen baztertzearen jatorria arakatzen ari ginelarik, P . Lafitte jaunak

adierazi zigun Orixek Hiribarrenen lehenago aipatu dugun Euskaldunaketik hartu zuela. Hara jorik,

Lafittek eman pistaren egiatasunaz ohartu ginen .Elipsi joskera, hiperbaton eta bestez, Hiribarren Lorejokoetako

poetak baino modernoagoa agertzen zaigu, hors, olerkariei hurbilagotzat . Hiribarren da

hain zuzen aide honetatik olerkarien aitzindari bakarra . Mugatzailearen baztertzeari dagokionez

sarritan erabiltzen du bere poema luzcan :

"Populu bethi zahar eta bethi berri,

Nork ez du maitaturen bethi euskal berri" (II, 45-)

"Etzen ohore handi populu ohahuzte

Altehatzea menditan milaca gurutze ;"

(II, 245-246)

Ibon Sarasolaren aipamen honen ondotik argitaratua da Patxi Altunaren "Etxepare herri

poeta" 126 deritzan artikulua, eta bertan puntu honi buruzko zenbait ohar gehiago aurki daitezke, batez

ere, mugatzaile baztertze honen jatorriari dagokionez:

"Ohitura hori olerkariek nondik ikasi ote zuten aztertzen ari delarik, Lafitte jaunak behin esan

ornen zion Hiribarrengandik jalkia zutela bere ustez, "Euskaldunak" poeman maiz egiten omen bait du

hori Hiribarrenek .Nik neure buruari galdetzen diot, aldiz, ez ote den ohitura hori Hiribarren baino

zaharragoa. Etxeparerengan honelakoak irakur ditzakegu :

"Zuhamuyek dacartela .odolezko ycerdi" (1,313)

"Hayn hayn noha penatu (beste bertsoan "oha galduya" dioelarik) (1,431)

"dagien hari ohore" (2,33)

"daguien zuri ohore" (2,109)

125 SARASOLA; I .; "Lizardiren poemagintzaren aide formalen estudio baterako" in Homenaje a julio Caro Baroja, CIS,

Madrid 1978, 960 . or .

126 ALTUNA, P .; "Etxeparc herri poeta" in Euskal Linguistika eta Literatura bide berriak, Deustoko Unibertsitatearen

argitarazioak, Bilbo, 1981, 330-331 . or .

255

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!