26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Beraz, euskal metrikaren ikertzaile nagusiak bat datoz euskal erritmoa etenek zedarritzen dutela

esatean . Honek orokorki balio du euskal neurtizgintza guztirako : Altunak Etxepareren bertsoetan eten

nagusi eta txikien azterketa egin duen moduan, Haritchelharek ere gauza bera frogatu du Etxahuni

dagokionez 41 .

1.4.1.2 `7zketak berez dakarrena bezalako prosodia"

Erritmoa etenetan oinarritzean, ordea, Orixek aipaturikoek baino aurrerago jotzen du, "higikera"

euskal bertso errezitagarriak edo irakurgarriak behar duen ardatz bakarra bilakatzen bait du,

neurkera, silaba kontaketa eta errima bazterturik :

«Nire ustez, bultzaratxo esaten zaion bidemodu ori ez dagokio euskarari (sistema de apoyaduras

en las partes fuertes) ez baitu indar azentu nabarmenik . Niretzat etena aski da neurtitzari heure ariurria

emateko . Izan ere, zer da igikera edo tuntuna? Etenak mugatzen duen mintza-neurrien sailla, neurri ori

oso zurruna ez izanik ere" 42 .

Beraz, nolabait erritmoaren alorrean etenek duten garrantzia euskal metrikaren arloan ikerlari

ibili diren guztiek azpimarkaturikoa da, eta gehienek etenen funtzio erabakitzailea nabarmendu dute .

Orixek etenen araua azken ondorieotaraino eraman du, ordea, euskal olerkiak izan beharko lukeen

irizpide bakarra bilakatzeraino .

Honi dagokionez, Orixe prezeptista bilakatzen zaigu . Etenetan bakarrik finkatzen den

olerkigintza proposatzen du, hain zuzen ere, prosak berak duen erritmoa bakarrik hartuz . Honela,

inguruko erdarek eragin diguten kutsuaz askatu eta euskal hizkuntzari ongienik egokitzen zaion

erritmoa, hitz lauzkoa bezalakoa da egokiena:

"Izkuntza berriekin nahasirik, euskaldunak nekez egiten dugu bertso bat esateko balio dunik (para

recitar), ozenki esateko alegia . Logaedicos esan oi ziotena, batez ere Aeskepiadel-ena ederki

datorkigu" 43 .

1928an emandako "Oraindañoko Euskal-Neurtitzak" hitzaldian 44 , irizpide berberari eusten

zion : higikera ona duen bertsoak ez duela beste ezeren beharrik ; horixe da euskal hizkuntzarentzat,

irakurria izateko euskal olerkiarentzat irizpide bakarra, gainerakoak bazter utzirik. Hona hemen

zortziko nagusiaz diharduelarik, esana :

"Arrese ta Beitiak, Karmelo Etxegaraik eta bizi den Arresek ere, neurri orretan eman digute

bertso ederrik aski . Ez det ukatuko ; bafia neurri ori, an erren, or trinkin, emen oztopo dabillela iduri

zait . Izketak berak dakarrena bezalako mintzorik edo prosodiarík ez da. Beaz, neurtitzetan, izketari

darraikiona edo izketaren ondoagokoa ta ederragoa, gerko-latiñen logaedikos bezela; solaskara edo

izketa-antzekoa. Kantarako berdin da nolanaikoa ere» 45 .

Arestian aipatu dugun Gazteluk, Jose Ignazio Goikoetxeak esaten du "Orixe-ren bizi-berri

laburra" deituriko artikuluan 46 hitzaldi hauetan lagun egin zirela Lizardi eta Orixe, eta ondoren

ikusiko dugunez, erritmoari buruzko iritzietan ere hurbilketa handia gertatu bide zen .

41

42

43

44

45

46

HARITCHELHAR, J . ; Lepoète . . ., 443-444 . or .

ORIXE; "Itzaurrea" in GOIKOETXEA, J .I., "GAZTELU" ; Musika ixilla, 21-22 . or .

Ibidem, 48 . or.

Itzaldiak, VI, 127-168 . or.

Ibidem, 164-165 . or.

in Orixe. Euskaldunak poema eta Olerki guzsiak, Auñamendi, Donostia, 1972 . Anjel Zelaietak "Orixe eta Arana-

Goiriren cragina Lizardirengan" (Jakin, 29, 1983, 28-38 or .) Lizardi eta Orixeren adiskidantza aintzinakoagoa

dela esaten du, 1922ko "Donapaleuko yoan-etonia" deicuriko artikuluan "adiskide min"rzat aipatzen den "Uitzi"

1 84

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!