26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Lizardiren artikulua "Euskaldun bat"ek 229 Larrekoren gonbiteari jarraikiz idatziriko artikuluari

erantzuteko asmoz idatzia da, Mikaitzek 23 0 izenburu beraz argitaraturikoa bezala .

Lizardiren funtsezko argudioa mundu guztiko literaturaren bilakaera horrela egina dela azaltzea

da, hots, idazle erraz-zale eta txukunen aldean, beharrezkoak direla berrizaleak ere herri bateko

literaturak goragoko mailak joko baditu noizbait . Aitortzen du irakurlego murritza dutela beren

lanek, eta legezkoa deritzo, bai errazagoek zabalagoa izateari ere .

Barrensoro ezizena erabiltzen zuen Tomas Agirre idazleak "Bide berrietatik eta zaarretatik ere

bai" 231 artikulua argitaratu zuen . Izenburua ikusirik, haserreak baretzera datorrela dirudien

Barrensororen artikulu honek, Lizardiren idazlanei buruz, zehazki Tolosako 1931ko Olerti Sariketan

lehen saria eraman zuenari buruzko iritzia berrizaleen joeraren aurrean duen iritzi etsigarriaren

erakusgarri da . Funtsezko gai kezkagarri bat planteatzen du berrizaleen olerkigintzaren euskarritzat

itzulpenak jokatzen duen funtzioarena, alegia 232.

Barrensororen artikulu horri erantzunez argitaratu zuen Lizardik "Bide eta bide-ondo" 233 .

Funtsean eztabaidan zehar sortuz joan diren oker-ulertzeak eta nahaspilak argitzeari ekiten dio,

azkenean, elerti-gaietan norberaren edermenaren aginduetara aritzeko askatasuna eskatuz bukatzen

duelarik.

Lizardik eta Lauaxetak berrizale gisa erantzuten ari diren eztabaida honetan, aldeko atera

zitzaien Orixe, "La crítica menuda" Z 34 , Tolosako sariketan epai-mahaikoa izanik zegokion ardura

azalduz . Eztabaidak aurrera jarraitu zuen zenbait hilabetetan . Larrekok "Bide berriez oraiñik"

(Euzkadi, 1932-3-17), Mitargak "Eztabaida barik, Ekin" (Euzkadi, 1932-4-14), Lauaxetak

"Barritzaliak" (Euzkadi, 1932-2-24) .

Lizardik "Rumbos peligrosos" artikuluaz eman zion amaiera eztabaida honi, berari

zegokionez 235 . Berriro azpimarratzen du berrizaleek errazaleekin batera bizi izateko duten

eskubidea, eta hauen lanak abanguardiarena, hau da, bideak urratzea dela .

D .- Aitzolen 1932ko "Urte Giroak" artikuluan berriro aipatuko du Larrekok eta Barrensorok

aurkezturiko Lizardiren ulergaiztasunaren arazoa . Hizkuntzari eragindako iraultza baten bidez,

euskeraren aintzinateko muina eta estetikaren aurrerapen aurrerakoienekin elkartu nahi duelako dela

zaila esaten du :

229

230

231

232

233

234

235

"Lizardi no es sólo poeta y estilista; es algo más; un revolucionario del lenguaje, un revolucionario

que quiere fundir el nervio tradicional del euskera con los más audaces avances del pensamiento

"EUSKALDUN BAT" ; "Bide Berriak" in Argia, 563,1932-2-7, 1 . or.

"MIKAITZ " ; «Bide berriak" in Argia, 564, 1932-2-14, 1 . or.

AGIRRE, T., "BARRENSORO" ; "Bide berrietatik eta zaarretatik ere bai" in Euzkadi, 1932-2-19, 5 . or.

"Gerea ona izanik, besteena ere aintzat ar dezakegu noski . Ruben Dario eta oraikoak onak badire ere, etziran

kaxkarrak Lamartine, Hugo, Byron, etabar. Guk ez daramazkigun bide guztiak ez ezeretzat jo . Aor Lizardi izketa

askatuan maixu . Garbi, jaukal, adierraz, orrati . Olerkietan -aitortu bear- ez du beronelan jokatzen . Ua duk guk

iretsi ezin dugun era berria . Euzkerarik ez ete dakigu? Itz neurtuen azal-azpian azkenengo tantoa jario arteo

estutu dik oldozkuna. Gure adimenerako sakonegi al duk? Etzekiat zer dukan Alboan daraman erderazko

argiontzia bidea urratzeko ezpagenu, gure oin-urratsak legartza-tartean barna zaurituko ituzke . Argibide ori ez

genukelarik bizitza osoan jarduki ere, ezin ulertu . [] Lizardiren olerki saritua epai-maiera irixtean erdararik

argibidetzat etzukelarik, epailarien lan latza jakiteko ukan . Erdara laguntzat bazuen berriz, epaia bere aidera

pitzatzeko ziri bikafia iduri zait . Epaikariak berriz, epaitzeko galbai extu bakarra baidute, andik eken antzekoak

bakarrik igaro bear". Ibidem .

LIZARDI, X. ; "Bide eta bide-ondo " in Euzka4 1932-2-25, 5 . or.; K-L 370-372 . or .

ORIXE; "La critica menuda" in Euzkadi, 1932-2-23, 1 . or.

LIZARDI, X . ; "Rumbos peligrosos" in Euzkadi, 1932-2-27, 1 . or, ; K-L 372-373 . or . Artikulu honen bidez dakigu,

«Euskaldun bat" ezizena erabili zuen idazlea guretzat ez ezik, ezezaguna zela garaiko idazleentzat ere, eta beraz,

haren artikulua libelotzat jotzen zutela .

73

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!