26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

. . .Ames baña zer dantzut?

Irakurle guztiok

zurrungaka lorik?

Nere neurtitzok orrein

loerazie bizkorrak

uste ez nun ziranik!"

(0i 91-108, 29)

Gaztaroko olerki hauetan anaforaren erabilerak geroago baino erabilpen ugariagoa aurkitzen du,

aipatuko dugun zenbait salbuespen kenduz gero . 1925ekotzat datatua dagoen eta, beraz, ez gaztaroko

eta ez helduarokotzat jo ez genezakeen Xabiertxoren eriotza olerkian bada anafora legun bat, olerki

luze horrek dituen hiru zatietatik lehenengo eta bigarrenaren hasieretan kokatua eta azaltzera doan

gertakarien aldiberekotasuna eta errotiko ezberdintasuna azpimarkatzera datorrena :

I

"Gabon-egun goizean

Yaun Aita pozik

yaiki, ta aingerutxoak

orra non bildu ditun,

esanik:"

(XE 1-5, 61)

II

"Gabon-egun goizean

seaskatxoan,

Xabiertxo gaxoa

gaitzak ito-zorian

zegoan .

(XE 66-70, 67)

Lizardik aurreko hiru adibide hauetan anafora efektu ezberdinak lortzeko erabilia du :

lehenengoan intentsitatea, bigarrenean monotonia, hirugarrenean berriz, kontrastea . . .

Azken honen helburu bera eta zerbait gehiago ere adierazten du Biotzean min dut olerkiaren

hasieran eta amaieran kokaturiko bertsoen hasierak berdinak izateak, kontrastea eta progresioa,

aldaketa eman da olerkariaren baitan olerkian zehar, eta anaforak iragartzen duen paralelotasuna

sentimendu minduaren antzekotasunean bakarrik geratzen da negarra atertu eta eriotzaren galazieziñaren

onarpena eman bait da :

"Biotzean min dut, min etsia,

negar ixilla dation mifia .

Amonatxo bat nun; gaur, enarak

etorri-garaiez aldegiña"

(BMD 1-4, 119)

"Biotzean min dut, min etsia,

zotinik-gabeko negar-miña .

Alatsu txoriak, uda-ondoz,

negua du galazi-eziña ."

(BMD 124-127,129)

2 1 1

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!