26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Guda-aurretik berriro olerkigintzara hurbildu arazi zuten bi adiskideen eraginak ez zuen, ordea,

funtsean zuen irizpidea aldatu . Guda-osteko idatzietan arakatuz gero, Orixek erritmoaren garrantzia

azpimarratzen jarraitzen du, errimaren eta neurriaren aspergarritasuna, "monotonia" delakoarengatik,

eta bestalde, euskararen berezko melodiari erromantzeetako erritmoak ez diola onik egiten iruditzen

zaiolako .

Orixek errimari buruz agertzen duena kontrajarriko diegu Lizardiren idatzietan agertzen den

iritziei . Orixek errima edo puntua, olerkariek erabiltzen zuten eran, erabat gaitzesten zuen . Ez zen

hau, ordea, euskal bertsoari ikusten zion akatsa, edozein hizkuntzatan eginiko errimaren akatsa baizik .

Orixeren iritziz, aintzinako klasikoen bertso errimagabeak geroztikako errimadunei erraz gailentzen

zitzaizkien, erritmoaz egiten zuten erabilera magistralarengatik .

Zataraini guda ostean idatziriko gutun batean "Ars Poética" moduko bat bidali zion Orixek,

bertsoari buruzko bere irizpide guztiak bilduz . Guk hemen errimari buruz diharduen zatia bakarrik

jasoko dugu:

«Oifiezko izketa / zaldizko izketa / zein egokiago?

Zaldizkoa dago/aiputan aspaldi/ Homer zarragandik

egun otaraifio./ Bebi bafian erri/ bakoitzak agoa

-edo belarria-/ ez baitu berdiña,/aspaldiko aiek

bertsotan punturik/ etzuten onartzen/Alde egiten zuten

berrizko soñutik/ bai oiñezkotan/ bai zaldizkoetan .

Oraingo orde,/ bi belarri pare/ jantzi-erantziko

au ofiezkorako/ au zaldizkorako/ Oñezko izketan

berrizko sofiutik aldegiten dute/ denik aulenik .

Zertako bi neurri/ Bi belarri- ori/ naiz lau, naiz lau zulo

binaka ixteko/ alper alper dira/ belarri barrena

beti bera baita ./ Geza den esnea/ katillu batetik

bestera aldatuta/ gazi gertatzen al?/ Belarriak ez du

atserik aldatzen .1Goazen gorago ./ Zentzuen gañetik

ezagumena da;/ onek egin beza/ itzen etorria .

ez aldekoz-beste/ Itzak elbarritu/ nai danik esan ez

ez nai dan bezala/nai danez beste esan/damurik askotan .

Ez dut nai neretzat/ olako bertsork"

61 .

Orixek Roman Jacobson-ek arestian aipaturiko artikuluan dioena eta jean Cohenek jasotzen duen

oinarrizko irizpide haren atlrka egiten du, hors, prosak, "oinezko izketa" delakoak paralelismotik

les egiten duen era berean, pocsiak, "zaldizko izketa" delakoak paralelismoa "ardatz" duela bait

diote hauek .

Orixek errima aspergarri eta "geza"tzat jotzen du, eta gainera, erritmoa euskaraz ez estimatzeko

beste arrazoirik ere badu, azentu gabezia . (1944-8 -11 ako gutunean) .

Orixek puntuketari ikusten dion lehen eragozpena edertasunik ez dakarren lotura dela da,

estuasunak esan nahi ez duena esanarazten dio olerkariari :

"Itzak elbarritu/ nai danik esan ez/ ez nai dan bezala/

nai danez beste esan/ damurik askotan . . ."62 .

61 ORIXE ; Zataraini gutuna, 1944-6-2 .

62 Ibidem.

1 93

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!