26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2.1 .3.1. Konpromezu politikoa hartzea

Artikuluetan Lizardik berak "konbertsioa" izenaz deitu duen abertzaletze, edo euskal herriaren

nortasun politikoaz eta nazio eskubideaz ohartze hori gaztetan gertatutzat ematen du, batxilergoa

amaitzen ari zeneko garaietakoa . Zehatz-mehatz kontatzen du "Nuestra conversión" artikuluan, hau

da, lehen Aberri Egunaren ospakuntzaren bezperetan argitaraturikoan, noren eraginez eta zein

ondoriorekin abertzaletu zen 103 .

"Nuestra conversión" artikuluan, aberriaren eta euskal hizkuntzaren garrantziaren kontzientzia

bateratsu gertatuak direla aitortzea da aipagarrienik . Lizardik bata bestearen ondoriotzat ematen

ditu, hau da Sabino Arana-Goiriren ideia politikoak ezagutzeak euskal hizkuntzaren garrantziaz

ohartzera eraman zuela adierazten du garbiro .

Sabino Aranaren idealak bereganatzeak konpromezu politikora eraman zuen era berean,

hizkuntzaz "jantzi" izanak aldiz, bestelako bideak ireki zizkion, euskarazko literatur espresioarenak

alegia 104 .

"Il-zaarki bizi dugun gizona!

Egunero berpiz lurrean dagona!

Bezat onets aren izena

aberri ta mintzoz gu yantziarena .

Aren argibidez ni yabetu

enegan bazala norbait atxilotu .

Ordun, yetxi nazu lezera;

Nork gere muiñean dugun itzalera .

(GM 9-16, 207)

Gure mintzon Lizardik poesiak egiteko zaletasuna, "abesmiña" zuela aitortzen du, gaztegaztetatik

osaba "Garto"rekin partekatzen zuen olerki zaletasuna. Kanta nahi hori alferrikakoa zuen

halere, mintzoa falta bait zuen, "oskai guri berexa" falta zuen . Ametsetan hitzegin nahi izaten denean

eta ahaleginaren ahaleginez, azkenean egiten dugun marru zakarraz geure buruak izutzen ditugunean

bezalako abotsa sortzen zitzaiola esaten du .

Beraz, Lizardiren konpromezu politikoak bere izare guztia konprometitzen duela esan liteke,

euskal hizkuntzaz zuen premiaz oharterazi bait zuen eta mintzabide poetikotzat behar zuena hura

bakarra zela kontura arazi.

Lizardiren ideia literarioen arrean, euskara, mintzabide gisa, gune-guneko kokapena duela, euskal

nortasunaren funtsezko eta mami-mamiko elementuzat jotzen duela ikus daiteke . Bereziki

azpimarragarri da Lizardiren konpromezu politikoak bere izate eta ideologia osoa, mintzaira eta

jarrera kulturalekiko kontzientzi-hartze orokorra eragin ziola . Kontzientzia hartze politikoa,

Lizardiren kasuan, bere ikuspuntu pertsonal osoa eragingo duen konpromezua da, eta garrantzitsua da

berez aktibitate alor ezberdinak diruditen arlo politikoa, kulturala eta literarioaren arteko harreman

klabe hau azpimarratzea .

103

104

LIZARDI, X. ; "Nuestra conversión" in Euzkadi, 1932-3-27, 1 or., K-L 379-381 . or . Airzolek hil-ondoko omenezko

artikuluetan Lizardi hain gazte zelarik Gipuzkoako Buru Batzarreko idazkari hautatua izanak duen garrantzia

azpimarratzen du, haren zintasunean alderdiak zuen konfidantza osoaren lekuko . Gutun pertsonaletan bere kargua

zela eta zituen zereginak aide batetik, eta bestetik gero Lehendakaria izango zenarekin zituen gutun bidezko

harreman adiskidetsuak Euskadiko politikaren arloan izan zuen goren mailako zereginak eta harremanak

frogatzen dizkigute .

Artikulu horretan dioenaren beste isladapen bat da Biotz-Begietan Sabino Aranaren omenez eginiko Gure mintzo

olerkia ere .

35

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!