26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

3 .2 .1 . Sentimendu eta endeleguaren arteko auzia

Lizardiren olerkigintza garaikidean erromantikoen sentimentalismoaren gaitzespena eginez,

intelektualismoa gailentzen ari den aldi berean, euskal literaturaren esparruan sentimendu eta

endeleguaren nagusigoari buruzko eztabaida literarioa klasikoa denari eta ez denari buruzko

eztabaidaren inguruan ari da garatzen .

Orixek, edertasunaren eredu aldaezinaren zutabea aukeratu duenaren tinkotasunez, zera esaten zuen

"zerbait ederrik sortzeko aukera dagoen bitartean, beti indarrean egongo dira Horatioren Ars

Poéticaren Arauak ez dituzte betetzen zenbait bertsoegile pizkor eta zenbaitetan eszentrikok" . Izan

ere, Lauaxetak Bide Barrijak liburuan harturiko zenbait jarrera abanguardistek ez bait dute Orixe

gogobetetzen, berak behin betirako araudi poetikotzat joa duen Horatioren Arautegiari jarraikiz :

"Pensamientos y afectos fundidos armónicamente son los que han de constituir las grandes obras

artísticas que hayan de sobrevivir a través de los siglos. En su polo opuesto están los conceptillos y los

suspiros de falsete, con frecuencia divorciados, descuadernados que engendran tanta multitud de

poesía enteca. No hay que enamorarse de ninguna escuela como tal, ni de esta ni de aquella estética

imperante, hay leyes filosóficas que están asentadas sobre el buen sentido, la disciplina, la armonía, la

medida y sobre todo la unidad artística, que hoy tanto se descuida" 138

Orixek irudimenari eta sentimenduari gehiago eusteko aholkatzen dio Lauaxetari, eta bien

arteko oreka bilatuz,

"que procure buscar y encontrar siempre la UNIDAD ARTISTICA QUE ES LA PIEDRA DE

TOQUE DE TODA OBRA DE ARTE : las ideas y los afectos no deben formar mosaicos rígidos, el

pensamiento y el sentimiento no deben ir como dos líneas paralelas distintas, sino sobre una misma

recta fundiendo su acción para un mismo efecto" 139 .

Lauaxetaren erantzunak prezeptiba klasiko hori eztabaidan jartzen du, batez ere praktikatik

abiatzen delarik :

"Zentzuz lirikan gitxi ibilli dira, biotzetikoa dala olerkari jarioa, zentzunak jarri bear deutsozala

arau ta neurriak biotzari? Baia, noragifio? 140 .

Jon Kortazarrek Teoría y práctica poética de Lauaxeta deritzan tesian klasikoen aportaziotzat

aipatzen da, hain zuzen ere, bihotzaren gehiegikeriei eta sentimentalismoari mugak jartzearen

irizpidea, idazlanari batasuna ematearena, humanistika deitzen den jakituriaz baliatzearena eta

egiazkotasuna, hots, jatorki sentiturikoa adierazteko zaletasuna .

Azken hauxe, barne sentimenduen adierazpenean bapikatzerik, esageraziorik gabe, baina

endeleguari gehiegizko katearik jartzen utzi gabe iharduteko aholkua eman zion Aita Estefaniak ere

Lauaxetari Bide Barrijak argitaratzean :

" . . .abandónese al impulso interior de sus momentos inspirados, reproduzca al modo de Maragall,

su propia emoción con exactitud fidelísima" 141

Beraz, ikusten dugu errealitatearekiko harremanean, egiazkotasunaren eta sentimentuen

egiazkotasunaren gaiarekin batera, bihotzaren bulkoari . eustearen irizpide "klasikoa" ere behin eta

berriro aipatzen dutela Lizardiren garaiko euskal kritikoek . Berak ere, ikusiko dugunez,

sentimenduari nahiz intelektualismoari eusteko aholkatzen zion Lauaxetari, baina berak proposatuko

138

139

140

141

ORIXE; "Bide barrijak" in Euzkadi, 1931-11-29 ., lehenengo orrialdea .

ORIXE; Ibidem.

LAUAXETA; in Azalpenak, 133 . or.

ESTEFANIA, J.M . ; "Urkiagá tar Estepan "Lauaxeta " . "Bide Barrijak (Nuevos Rumbos)" in Razón y Fé, 425,

1932(Ekaina), 267-269 . or.

1 36

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!