26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

-egoak ikaraberandu-beldurrak

al-zaramate ?"

(OG 41-46, 167)

F) "Orriz-orri jazten da

basoa gozoro . . .

Bakan-bakanka, leenen . . .

Sarri-sarri, gero .

Eguzki itzulberriak

(maitari goiztarrak)

munkatu du basoa,

(munkatu senarrak) . . .

Emazte ezkonberria

dala uste basoa . . .

Aren dardar emea. . .

Aren par gozoa!"

(NUY 33-44, 85)

Adibide honetan esate baterako, bi intzisoak elkarrekin errima egiteaz gain, hausten duten

esaldiari dagokion maila metaforikoa sarrerazten dure, irudia aurkezten dute : "Eguzki itzulberriak

munkatu du basoa " . Laztan horren zernolakoak senarra eta emaztearen irudiaz azaltzen ditu . Eta

hurrengo ahapaldian, olerkariak udaberria neskatxa dela eta eguzkiaren begi-bilak izarrak, eta haien

islada ura dela uste duen bezala, eguzkiak ere basoa emazte duela uste du. Eguzkia eta olerkaria beren

irudimenaren eraginpean dabiltza .

Aurreko adibide horietako batzuetan ikusi dugunez, intzisoek zenbaitetan geroxeago garatuko

den irudi bat deplauki, bat batean aurkezteko erabiltzen ditu. Ondoren aipatzera goazen lau adibide

hauetan berriz, aurkezten zaigun irudia, edo azpimarratzen zaigun zertzelada bereziki adierazkorra

bat batean kolore, zapore edo ukimenari eginiko erreferentzia den irudia sarrerazten dure .

G) "Elkar-ordaiñaren ezti berdiñaka

bein ta berriz uka maitasunak baitik,

t'ez eskein bizitzak beazuna baizik

(ala baita mikatz sagar bat elduka),

aldegiña aiz urrun, lagun biotz-bera,

adi-mugaz aruntz-erbeste itzalera"

(Ag 5-10, 113)

Lagunaren bizitzaren mingostasunari eginiko erreferentzia honek konparatu ez ezik, bizitza eta

sagarraren garraztasuna alderatzeaz gain, umotu gabe dauden sagarren mingostasuna duela azaltzen du,

beraz, noizbait helduaroan gozatuko denaren itxaropena izan behar dela gogoratzen du honen bidez,

honez gero alferrikako oharra den arren .

H) "Gaberik gabeen-gaupean bai'ago,

gaztetzaro-ogitik yakide ninduken

onen onginaia ezpaituk siñisten ;

ai, nik aal-banezaik, nik aal (eztiago

loak ar-basoan ilkargia baiño)

ene oiu au sar biotz illeraiño!"

(Ag 21-25, 115)

Zapore edo dastamenari eginiko erreferentzia zelarik G)sailekoa, oraingoa ukimenaren

eztitasuna azpimarratzen duen konparaketa sarrerazten da Agur olerkian, berez, iluna tristea,

kontzeptu abstratoegitan dabilen olerkian heldugabeko sagarraren eta loak harturiko basoan sartzen

3 1 2

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!